2019
GORPUTZ.EKIN MUGAK GAINDITU
AGEDA BLASCO EGIA
Gorputz.Ekin proiektuak gorputz-adierazpenaren bidez nortasuna miatzeko laborategi bat proposatzen du. Euren nortasunaren bila dabiltzan gazteei dago zuzenduta, zeinak nerabezaroaren (irekiera eta anbibalentzia) eta heldutasunaren (zorroztasuna) bide erdian baitaude. Mugako nortasun-miaketa horren prozesu komunitarioaren saioak Dantzagunea zerbitzuaren egoitzan izan ziren; hots, dantza ikasteko eta sortzeko prozesuak ahalbidetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako zerbitzua.
Arte-bitartekaritzari esker, bidaia introspektibo eta zuhur honek eragin intimo eta sakona izan du parte-hartzaileengan, eta nortasun inposatuak eta boterearen genealogiak zalantzan jartzeko balio izan du, ez bakarrik maila pertsonalean, baizik eta talde-mailan ere, aldaketa garrantzitsuak sortzen dituen afektibitate-gaitasunaren impasse, aurkikuntza eta eklosio moduko bizitzaren fase batean.
Ageda Blasco Egia, Humanitate eta Komunikazioan lizentziatua, Ikasketa Feministetan eta Genero-ikasketetan dago espezializatuta. Gai hauen inguruko hainbat ikastarotan aritu da trebatzaile-lanetan, besteak beste: genero-eginkizuna eta -binarismoa, harremanak eta nortasuna (Zapalduen antzerkia deritzon teknika eszenikoaren eta gorputz-adierazpenaren bidez) eta psikologia-terapiak (Gestalt).