LEGE OHARRA
Webgune (superhiperdotore) honetako (maila goreneko) edukiak Creative Commons-en Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean babesturik daude.
Baimen horrek askatasuna ematen dizu:
- Partekatu. Webgunearen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko edozein bitarteko edo formatutan.
-Moldatu. Eduki horietatik abiatuta lan edo edukiak nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortzeko.
Bete beharreko baldintzak hauekin:
- Aitortu. Aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin direla adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik. Laburbilduz, edukien jatorria aitortzea, kopiatutako edo eratorritako lanaren oinean hauxe adierazita: "Iturria: www.bitamine.net".
- Ez komertziala. Materiala ezin duzu erabili merkataritza-xedeetarako.
- Partekatu berdin. Materiala nahasten, eraldatzen eta horretan oinarrituz sortzen baduzu, jatorrizkoaren lizentzia berarekin banatu beharko dituzu zure ekarpenak.
Lana formatu elektronikoan hedatzekoa baldin bada, gure webgunearen aipamena URL honi lotu behar zaio → http://www.bitamine.net/ .
Argibide gehiago: Creative Commons-en Aitortu baimenaren testu legal osoa
Bitamine Faktoriak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Bitamine Faktoriak (nahiko genuke baina) ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango webgunera sartzerakoan, sartzean edo sartutakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik (gaizki esanak barkatu ta ongi esanak gogoan hartu). Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu (egon lasai) akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko (gogoratu baina besteren akatsak ikusteko ez dela betaurreko beharrik).
Bai webgunerako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Bitamine Faktoriak ez du inolako erantzukizunik izango (baita zera ere!), bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Bitamine Faktoriak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik (ezin dugu burdina goria eskuetan hartu). Honaino heldu bazara, bietako bat, edo pertsona arras berezia zara, gutxienez gu bezain berezia, edo testu hau zure webgunean eredu gisa erabiltzeko hartu nahi duzu, eta hala bada, horrek harrotasunez betetzen gaitu. Nolanahi ere, biziki maite zaitugu lagun. Biba ditxosozko lege-oharrak!