MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA


Pribatutasuna eta datu pertsonalen tratamendua
Webgune hau, Bitamine Faktoriaren (izaera legala Asociación de artistas Artitadetó) ardurapean dago, eta http://www.bitamine.net/ domeinura lotutako webgunea osatzen dute (leku agian desegoki honetan bada ere, gogorazi nahi dugu Ibon Sarasolak, gure lexikologo eta euskaltzain kuttunetan kuttunena, gogor gaitzezten zuela domeinu hitzaren erabilpena, baina tira, hizkuntzak horrelakoxeak dira, zeharo marketsak).

Interesdunak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.

Datu horiek, Bitamine Faktoriaren ardurapean dagoen fitxategi egokira gehituko dira, eta ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede (telefono konpaniek egiten duten legez), dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo indarrean dagoen legeak baimentzen dituen egoeretan.

Bitamine Faktoriak biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoen eta antolaketa neurrien ezarpena ere (ez da gutxi!).

Tratamendu jardueren erregistroa

Bitamine Faktoriaren ardurapean dauden tratamenduen helburuak Datuen tratamendu jardueren erregistroan jasotzen dira.

Erabiltzaileak webgunearen ataletako batean bere borondatez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.

Interesdunen eskubideak

Indarrean dagoen araudia betez, interesdunak Bitamine Faktoriak datu babeserako ordezkariarekin harremanetan jar daitezke bere datu pertsonalen tratamenduaren inguruan eskaerak bideratzeko eta bere eskubideak erabiltzeko.

Horretarako, datuen babeserako ordezkariari idatzizko eskaera bat bidali diezaiokete.

Datuen Babeserako Ordezkari Txit Gorena

  • Titularra: Helga Massetani Piemonte
  • Mugaz gaindiko superhipergobernantza saila.
  • Bitamine Faktoria.
  • Iñigo de Loyola, 8 behea. 20303 Irun (azentu-markarik gabe, Bidasoaldean bekatua da eta!)
  • Emaila: faktoria@bitamine.net
  • Telefonoa: +34 943 62 52 02