MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
ITXITA DEIALDIA

2021

IMPEX 2.0

NAZIOARTEKO ARTE EGONALDIA
BITAMINE FAKTORIA - FABRICA DE PENSULE
1. EDIZIOA

Fabrica de pensule arte garaikideko guneak deialdiaren bigarren edizioa antolatzen du, artista emakumeen artean trukeak sustatzeko xedez. Oraingoan, Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultur ekoizpen fabrikarekin egingo du lan. Deialdiaren helburua hauxe da Euskal Autonomia Erkidegoko artista batek egonaldia eta emaitzen aurkezpena egiteko esparru kritikoa sortzea, Cluj-Napoca hirian (Errumania). EAEn bizi diren eta Errumaniako hirian, Fabrica de Pensule arte gunean, egonaldia egin nahi duten artista emakumeei zuzenduta dago. Programaren interesa tokiko komunitate artistikoa nazioartekotzeko esparru egokia sortzean eta bi agertokitan trukean egitean datza; izan ere, artista errumaniar batek Euskadi bisitatuko baitu esperientzia bera Bidasoa eskualdean egiteko (Errumanian bertan bi artistak harremanetan jarri dira).

EPEMUGA
2021eko maiatzaren 31a

*Argazkia: IMPEX 1.0, Maria Brudașcă’s artwork, Residency at motoco&co in Mulhouse, FR, 2019.

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

DEIALDI GEHIAGO

BAR #10

BIDASOA ART RESIDENCY

Bidasoa Artist Residency Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.

Deialdi honek sorkuntza eta ikerketarako egonaldi bat sortzea du helburu, non artista batek “marjina” kontzeptuaren inguruko hausnarketa egingo baitu. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinatan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.

ZERTAN DATZA?

Bitamine Faktoriak eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:

-Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.

-Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.

-Lan egiteko eremua.

-Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).

-Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.

-Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).

-Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza-prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.

-Komunikazioa eta hedapena.

*Bitamine Faktoriak gonbidapen-gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.

EPEMUGA
2022ko azaroaren 7a

Gehiago

EAS-EZE #7

EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA

Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.

Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoak sustatzeko da, edozein diziplinatakoak izanda ere.

ZERTAN DATZA?

Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.

Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte hartze izango dituzte aretotan, museotan, kulturgunetan eta galeriatan (mahai inguruak, eztabaidak, workshopak, topaketak eta lan kolektiboak) lekuko artista garrantzitsuekin.

EPEMUGA
2022ko azaroaren 7an.

INFO
enter@bitamine.net

Gehiago

IZOKIN #9

SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK

Izokin deialdiak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.

Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.

ZERTAN DATZA
Obrak ekoizteko laguntza ikus-arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, eszenan, literaturan, diseinuan, komikigintzan edo beste edozein sorkuntza diziplinatan. Kultur proiektuen ekintzailetza: ekitaldien edo/eta kultur espazioen kudeaketa nazio mailan eta nazioarte mailan. Obraren erakusketa.

NORK JASO DEZAKE
Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan) lurraldeetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.

HAUTATZE IRIZPIDEAK
Proiektu bakoitzaren kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte hartzea eta mugaz gaindiko izaera hartuko dira kontuan.
Balorazio batzordea egokitzat hartzen dituen eskatzaileekin elkarrizketatu ahal izango da laguntzaren eskaeraren inguruan informazio osagarria jaso ahal izateko.

EPEMUGA
2022eko urriaren 24a.

Gehiago