2024
EAS EZE #8
EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA
Bitaminek, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.
Euskadin bizi eta lan egiten duten pertsonen proiektu artistikoetara irekita dago.
ZERTAN DATZA?
Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.
Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte hartze izango dituzte bertako areto, museo, kulturgune eta artistetan.
EPEMUGA
Otsailaren 29a
INFO
enter@bitamine.net
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK
DEIALDI GEHIAGO
HAU #8
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan manka objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2024ko maiatzaren 4a
BAR #12
Bidasoa Art Room Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.
Deialdi honen helburua da ikerketa artistikoko espazio-denbora bat zabaltzea, artista batek marjinaren kontzeptuaz hausnar dezan. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinetan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.
ZERTAN DATZA?
Bitaminek eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:
-Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.
-Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.
-Lan egiteko eremua.
-Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).
-Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.
-Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).
-Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza-prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.
-Komunikazioa eta hedapena.
*Bitaminek gonbidapen-gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.
OHAR GARRANTZITSUA: Deialdi honen oinarrietan eskatzen den bezala proiektua igotzen ez duten eskaerak automatikoki baztertuko dira. Proiektuaren aurkezpena ezinbesteko eskakizuna da.
EPEMUGA
2025ko otsailaren 17a
DESPLAZAMENDUAK #1
Arte-ikerketarako programa
BITAMINE - CASA PLANAS
Kontuan hartu beharrekoak!
Egutegia: 2025eko urtarrila-azaroa
Zenbatekoa: 2.400 € ordainsariak + egonaldia + argitalpena
Bitamine, “Ikerketa artistiko, kultural eta sozialerako gela mugan”, Irunen (Euskadin) duena egoitza, Palmako Casa Planas izeneko Irudi garaikidearen ikerketa-zentroarekin lankidetzan, Euskadin bizi diren ikertzaileentzako beka-programa bat sustatzen du.
Arte-ikerketarako programa horren helburua turismoaren eraginaren inguruko hausnarketa egiten duten proiektuak garatzea eta sortzea da, gizartea eta kultura ardatz.
Turismoaren historiaren nazioarteko artxiboaren aktibazioa du abiapuntu ikerketak (Planas Archive)
ZERTAN DATZA
DESPLAZAMIENTOS/DESPLAZAMENDUAK proiektuak ikerketa Palmako Casa Planas-en egoitzan aktibatzeko aukera eskaintzen du, hilabeteko egonaldi batean (2025eko urtarrilean), gainerako ikerketa Euskadin garatuta hurrengo hilabeteetan (otsailean eta martxoan). Artistak beharrezkotzat joko balu, Bitamine-k Bidasoako eskualdean eskaintzen duen egonaldiaz gozatu ahalko luke.
Azkenik, jarduera-egutegi bat antolatuko da lankidetzan diharduten erakundeekin batera, zeinetan artistak ikerketaren emaitzak aurkeztuko baititu COSTA Nazioarteko Batzarrean (Turismo eta Kultura Jasangarriaren Behatokia), Casa Planas-ek Palman 2025eko urrian antolatuko duena (informazio gehiago). Halaber, Euskadin aurkezpen publikoko jarduerak gauzatuko dira. Horrek guztiak artistaren karreraren garapenean eta arte-ikerketa prozesuan eragin positiboa izango duen esperientzia bat eskainiko duelakoan gaude.
NORK JASO DEZAKE
Arte-ikerketarako proiektuei harrera egiten dien deialdi ireki hau Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artista, ikertzaile, komisario eta abarrei dago zuzenduta, haien diziplina eta ikerketa-esparrua edozein dela ere.
HAUTATZE IRIZPIDEAK
Diru-laguntzaren onuradun hautatua izateko, eskatzaileek balorazio-irizpide hauen araberako puntuazio altuena lortu behar dute: a) aurkeztutako proiektua (% 50); b) eskatzailearen curriculuma edo eskarmentua (% 25); c) proiektuak garatzen den baliabide eta testuinguruarekiko duen moldagarritasuna eta egokitasuna (% 15); eta d) eskatzailearen esperientzia bitartekaritza sozialaren arloan (% 10).
EPEMUGA
EPEA LUZATUTA
2024ko irailaren 9a.