Centro Municipal de Arte Hélio Oiticica
Arte garaikidea sustatzeko erakunde publikoa, Rio de Janeiro hiriko Udaleko Kultura Idazkaritzako kidea. Egungo kudeaketaren helburua da artearen historiarekiko periferikoak diren artistak ikusaraztea eta jendearentzako sarbidea demokratizatzea. Bere ekintzak bi ildotan oinarritzen dira: CMAHOren ikerketa-proiektuak eta okupazio-edizioak. Biek erakusketa, zineklube, shows, saraus, ikastaro, tailer, hitzaldi eta mintegien programazio anitza sortzen dute, baita Agaó argitaletxearen argitalpenena ere.
Altxorra Richard Serraren bi instalaziok osatzen dute (artistaren lan iraunkor bakarra Latinoamerikan, 1997an Rio Rounds erakusketa zela eta egindakoa), erakundearen ibilbideari buruzko dokumentazioak, eta arte garaikideari buruzko 2.000 liburu eta argitalpenek. 1996an inauguratu zen, eta 2009ra arte erreferentzia izan zen, Hélio Oiticicaren (1937 - 1980) lanak HO Proiektuarekin hitzartuta zeudelako. Horrez gain, arte garaikideko artista nazional eta atzerritar garrantzitsuak erakutsi zituen, hala nola Mira Schendel, Iole de Freitas, Sônia Andrade, Lygia Pape, Antonio Manuel, Daniel Buren, Luciano Fabro eta Tehching «EH».
DEIALDIAREN ARABERA
EAS-RIO #2
EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA
{ DEIALDIA ETENDA DAGO }
Bitamine Faktoriaren EAS-RIO Euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programak artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatu, sortzaileen sustapenean lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatzea du xede. Deialdi honetan Euskadin bizi eta lan egiten duten artisten proiektu artistiko esportagarriak aurkeztu ahal dira, diziplina mugarik gabe.
ZERTAN DATZA?
Deialdia bi fasetan garatzen da. Bidaiatu aurretik, artistak proiektua sortu eta lantzen du, ondoren Brasilera esportatzeko. Helburu honekin, bertako kultura garaikideko erakunde nabarmenen lankidetzarekin jarduera egitarau bat antolatzen da sorkuntza proiektua Rio de Janeiro hiriko tesguinguruan aurkezteko. Artista hautatuak hainbat jardueratan parte hartzeko aukera du, hala nola erakusketa, mahai-ingurua, eztabaida, workshop eta topaketak tokiko artista eta kolektiboekin.
EPEMUGA ETENDA
2020ko martxoaren 24a
Apirilaren 7a arte luzatuta
XEHETASUN GEHIAGO
enter@bitamine.net
Bitamine Faktoriaren adierazpena
DEIALDIAK ETENDA
Covid-19k eragindako osasun krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera dela eta, Bitamine Faktoriak zabalik zeuden deialdi guztiak eten egin ditu.
Salbuespenezko egoera amaitu ondoren, hautagaien izen ematea berriro irekitzea espero dugu, izan ere, etxealdiak ohiko moduan lan egitea eragozten digu. Orain arte jasotako hautagaitzak aintzat hartuko dira prozesua berriz abiatzen denean.
Eskerrik asko guztioi zuen ulermenagatik. Zaindu eta zaindu zuen familia (zentzurik zabalenean). Zaindu gaitezen denok.