
Eurorregión - Euroeskualdea - Eurorégion
Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa. Hiru eskualde, bi herrialde, lurralde bat. Garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako proiektuak garatzeko lankidetzarako espazio komuna da euroeskualdea; mugaz gaindi, eskualdeen artean eta Europa mailan.
Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa, Euroeskualdea*:
101.678 km²-ko lurraldea,
8.744.648 biztanle,
3.541.000 lanpostu,
486.176 enpresa,
1.781.141 ikasle.
- 2017ko datuak
Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa. Euroeskualde bat, bi herrialde, lanerako hiru hizkuntza: euskara, gaztelania eta frantsesa. Eleaniztasunean komunikatu, partekatu, ikasi, konektatu.
Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa ikuspegi bat, jarrera bat, desira bat: Euroeskualdean gertutasuna eta urruntasuna uztartzea, toki nahiz eskualde mailan gure hiritarren egunerokotasuna erraztea, haien bizimodua hobetzea hemen, orain eta etorkizunean.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
KBK #1
Mugakide mugaz gaindiko lankidetzarako sarea 2015ean sortu zen Bidasoaldeko arte- eta kultura-egituraren komunikazioa eta sustapena indartzeko xedearekin,Bitamine Faktoria sormen eta kultur ekoizpen lantegia (Irun) eta NEKaTOENEa Résidence d’artistes (Hendaia) eragileek bultzatuta.
Azken urtean zehar mugaz gaindiko sinergiak sustatzen jarraitzeaz gain, asmo handiko erronka bati heldu diogu: argitalpen bat gauzatzea, muga bera eta honek adierazten duen oro hizpide dituena. Proiektu honi ekiteko, bi aldeetako kultura eta arte esparruko profesionalek osatutako lantalde bat eratu da.
Egun, zoritxarrez gizarte-politika askok atzerakada prozesu bat pairatu dute, edonon mugak sortuz. Muga hauek baldintzatzen gaituzte, baita baztertu eta banandu ere. Hastapenetik gure misioa argi eta garbi mugaz gaindikoa eta kulturanitza izan da, elkarlanerako eta sarean lan egiteko joera izan duelarik.
Guztiok gara Kontrabandistak.
info: www.kbk.land
DEIALDIAREN ARABERA
SORTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO PROGRAMA
Programa honek Euskadiko eta Akitania Berriko sortzaileen mugikortasuna bultzatzen du, eta Euroeskualdeko sorkuntza ekosistema garatzen laguntzea du xede. Bitamine Faktoriak Garapen eta Fabrique Pola eragileekin batera elkarlanean dihardu.