
B.lux
Argiztapen dekoratiboaren, argiztapen arkitektonikoaren eta kanpoko argiztapenaren fabrikatzaileak.
1979tik estandar berriak ezartzen.
Gure bildumen diseinua sormeneko profesional onenei ematen diegu, sinergiak sortuz, eta horien emaitza dira argi-gorputz garaikideak, funtzionalak eta emozioz beteak, sortzen duten argiaren bidez pertsonekin konektatzeko aukera ematen digutenak.
DEIALDIAREN ARABERA
HAU #9
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan kriseilu objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2026ko maiatzaren 4a