MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA

2016

GRAFIKA ETA DISEINU EDITORIALEKO TAILERRAK

Bitamine Faktoriak 2016ko udazken/negurako formazio ildo berri bat proposatzen du. Hilean behineko tailerrak, haien gaitasunak zabaldu nahi dituzten profesionalei nahiz diziplina hauetan murgildu nahi duten pertsonei bideratuta.
JABIER RODRIGUEZ
LETREN MARRAZKETA ETA KONPOSIZIOA
Jabier Rodriguezek eskainia
Irailak 27 eta 28, 17:00etatik  21:00etara
27
https://www.behance.net/jabier

Hau hitzak ilustratzeko kurtso bat da, formak galdu gabe arbuiatzeko. Helburua erabiltzeari utzitako laidoekin konposizio bat garatzea da. Graffitian murgilduko gara, lettering-aren gakoetako bat izanik, eta hainbat erreferentzia, batzuk tradizionalagoak, besteak garaikideagoak, disekzionatuko ditugu. Honekin, papera, arkatza, errotuladore beltz eta gogo handiarekin, behar dugun guztia izango dugu gure ilustrazio propioa egiteko.
Ez zaitez koldarra izan zatoz letrak marraztera!

BETETA

 

AZULCLARITO_CASIBLANCO_stocksy (45 de 1)-3_BAJA
ERRETRATU KREATIBOA
Azulclarito Casiblancok eskania
Urriak 15, 11:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 19:00etara
Prezioa: 40 + 10 Bazkaria hautazkoa (Menua)
http://azulclaritocasiblanco.es

Tailerraren helburua argi naturala, konposizioa eta inguruko baliabideak kontuan izanda erretratu-argazkilaritzari probetxu gehiago ateratzea da.
Leku desberdinetan komeni zaigun argi naturala aurkitzen, gure erretratu eta sormenaren konposizioari abantaila handiagoa ateratzeko gure inguruan dagoena aprobetxatzen, erretratua elegante eta sortzaile gera dadin low cost elementuak erabiltzen eta poseak deigarriagoak izan daitezen pertsonaren gorputza maneiatzen ikasiko dugu. Hortaz gain, erretratuak Lightroom programa eta VSCO filtroekin editatzen ikasiko dugu.

BETETA

 

BELLEZA INFINITA_Munari_BAJA
EDIZIO ARTISTIKOA
Belleza Infinitak eskainia
Azaroak 23-24, 16:00etatik 20:00etara
Prezioa: 27
http://www.bellezainfinita.com

Editatu, argitaratu, banatu...
Garikoitz Fragak, Belleza Infinita argitaletxeko arduradunak, eskainitako edizio artistikoko tailerra. Edizioaren artearen inguruan hausnartzeko topaketa bat, galderak azalduz, dudak eta esperientziak banatuz. Duela urte batzudanik, artista askok liburua haien proposamen artistikoak garatu eta hedatzeko formatu bezala aurkitu dute. Ohiko arazoak jorratuko ditugu, parte hartzaileek garatzen egon daitezkeen proiektuak kontuan izanda. Argitalpen batek dituen zati guztietan pentsatuko dugu: tamaina, papera, enkoadernazioa, tipografia, ordena, maketazioa, etab. Hainbat erreferentziaren estragetia narratiboak analizatuko ditugu. Liburudenda eta ferietan banatzeko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira ere: albaranak, fakturak, bidalketak, etab.

Bilbon 2002. urtean sortuta, Belleza Infinitak genero sailkaezineko argitalpenak argitaratu eta banatzen ditu, esperientzia estetikoaren mugak zalantzan jartzen saiatzen direnak, hauteman, adierazi eta pentsatzeko beste moduak sustatuz.

Izen-ematea

PROIEKTU GEHIAGO

PAO PAO / UROLA KOSTA

 

PAO PAO ELKARTEAREN DINAMIZAZIOA
UROLA KOSTA MANKOMUNITATEAJolasean eta sorkuntzan oinarritutako enpresentzako laguntza

Arte grafikoen lankidetza gunea proiektua 2017ko martxotik urrira bitartean garatu da PAO PAO kideentzat jarduerak diseinatu, dinamizatu eta jarraipena egiteko xedearekin. Gunean bildu diren arte grafikoen eta komunikazio arloko enpresek erronka nagusi bati heldu nahi izan diote: lankidetzazko ekimenak sustatzeari ekin, beste harreman eredu bat garatuta, sektorearen jasangarritasuna indartzeko asmoz. PAO PAO elkartea komunikazio egokiak enpresa alorrean duen garrantzia zabaltzeko sortu da eta ondoko enpresen bazkideek osatzen dute: Arroka, A3, Debolex, Dhemen Design, Graficas Ilba, Kultur Atelier, Lombok Design, eta Otzarreta.Bitamine Faktoriak berariazko metodologia bat sortu du arte prozesuetan eta jolasean oinarrituta. Batetik, taldea sendotzen duten lanabes baliagarriak dira, bestetik, ideien sorkuntzan laguntzen dute, bestelako ikuspegi batetik lankidetzazko proiektuak identifikatu eta irudikatze aldera akuilu.

Proiektuak honako helburuak erdietsi ditu:

-Elkartearen barne antolaketa definitu eta talde kohesioa indartzea.
-Arte eta kultura sorkuntza prozesuetatik irakaspenak jorratzea, eredu propio batean txertatu ahal izateko.
-Erakundearen egunerokoari aurre egiteko baliabideak barneratzea.
-Plan estrategikoa moldatzea hainbat ekintza eta gauzatu ahal diren proiektuak zehaztuta.

paopaoelkartea.eus

Gehiago

2016 PRESTAKUNTZA PROGRAMA SORKUNTZA KOMUNITATERAKO

Irungo Udalak, Irun Ekintzan garapen ekonomirako eta enplegurako Itunaren esparruan, sorkuntza komunitateari zuzendutako prestakuntza programaren 3. zikloa abian jarri du: aurrekontuak eta finantzatzeko moduak, proiektuak egitea, Marketin eta Branding 2.0, zure kultur proiektua auto- gestionatzeko jakin behar duzun guztia.

OTSAILA
Otsailak 11, 16:00etatik 20:00etara:
Baliabide kulturalak: kultur proiektu bat diseinatzea eta aurkeztea, finantziazioa bilatzea (Ainara LeGardon) / Informazio gehiago

Otsailak 18, 10:00etatik 12:00etara:
Eremu digitalaren legezko alderdiak: Pribatutasuna eta merkataritza elektronikoa (Jorge Campanillas – Iurismatica) / Informazio gehiago

Otsailak 25, 16:00etatik 20:00etara:
2.0 tailerra: nola komunikatu egiten duguna era eraginkor batean (Miren Martín Morato – Conexiones Improbables) / Informazio gehiago

Otsailak 26* Gasteizera bisita

MARTXOA
Martxoak 3, 16:00etatik 19:00etara: Rock and Roll Branding (Jordi Ballera – Edelman) / Informazio gehiago

Martxoak 10, 16:00etatik 20:00etara: Zenbat kostatzen da nire lanaren ordu bat? (Ana Gea – PalauGea) / Informazio gehiago

Martxoak 17, 10:00etatik 13:0etara: Sormen eta kultura industrietarako salmenta sistema berriak (Irune Jiménez – maraka.co) / Informazio gehiago

*GASTEIZERA BISITA:
Topaketak formatu lasaiago batean egitea finkatzeko proposamen gisa, informazioa, zalantzak trukatzeko eta gizarte sareak gauzatzeko, Vitoria-Gasteizko gune interesgarriak bisitatzeko proposamena egiten dizuegu 2016ko otsailaren 26an, ostiralean.
Txangoa erakundeak programatu du eta topaketa eta aurkezpen jardunaldi bat eskaintzen da Azala Espazioan, Baratza Aretoan eta Kunarten (Teatro Paraisoren proiektu bat). Sektoreko eragileok elkarrekin pasako dugu eguna, hainbat dinamikatan etorkizunean egingo diren trukeei eta lankidetzei gunea eta tokia eskaintzeko.

Informazio gehiago eta izen emateak:
irunon.irun.org
www.bidasoa-activa.com
943633076

Gehiago