MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA

2015

KONTENPORANEA #1

Kontenporanea programak artista gazteek eta artista gazteentzat zuzendutako eta egindako arte-proiektu bat egitea proposatzen du. Artearen, sorkuntza kolektiboaren, parte hartzearen, hiriko artearen eta aire zabaleko aisialdiaren topagunea, Irungo Carlos Blanco Aguinaga (CBA) kultur zentro berrian egoitza izanik.
Asteburu baten zehar, deialdi iriki baten bidez hautatutako sortzaile gazteek bere obraerakutsi zuten. Programa eskualdeko artista eta profesional ezagunek eskainitako hainbat ikastaro, hitzaldi eta masterclassekin osatu zen.

Gonbidatuak: Ainara LeGardon (Musika - Inprobisazioa), Rafa Rodrigo (Lightpainting), Zuhar Iruretagoiena (Arte Bisualak), Miriam Isasi (Arte Bisualak), Joseba Larratxe (Komikia), Hernán Ordóñez (Diseinua), Jaime de los Ríos (Arte digitala), Zarzaparrila (Musika), Judas Arrieta (Arte Plastikoak), Cielo Raso (Dantza Garaikidea), Thais R. Varela a.k.a. Azulclarito Casiblanco (Argazkilaritza), Mai Egurza (Ilustrazioa) y Cobirds (Musika).
Jardunaldia aurrera eramateko gazteen komite bat sortu zen, antolaketa kultural batek behar dituen departamentuak lantzeko. Bitaminek proiektu osoaren koordinazio orokorra egin du, gure esku dagoen aholkularitza, laguntza, tresnak, sareak eta kontaktuak eskainiz.

Galeria

Slide 1 of 7

PROIEKTU GEHIAGO

ITSASARGI & KIMA / INSTALAZIOAK

Bitamine Faktoriak Eguberriko azokaren karietara, proiektu artistiko berezi bat diseinatu eta zuzendu zuen. Talde-lanak, hogei bat artistarekin lankidetzan gauzatuta, ikusleen arreta erakartzeko eta tokiko sormen-komunitatearen lana nabarmentzeko xede izan du, kultura sektorearentzat urte nahasi eta zail bati amaiera emate aldera. Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomia Arloak sustatutako jarduera da azoka.

ITSASARGI
Itsasargi esku-hartzeak gure arreta erakartzen du eta beste ikuspegi batetik behatzera gonbidatzen gaitu, inguratzen gaituenaz hobeto jabetzeko. Metafora bisual honek argia dakarkigu, etortzear dagoen ona irudikarazten gaitasunaz.

Espazioa hartzea, airearen handitasunak betetzen du hutsunea.
Formen metaketak inguratzen gaituenaren dimentsioa argitzen du.
Metafora bisual honek geldiarazten gaitu, eta jabetzen ez garen ingurua behatzera eragin.
Hain astiro pasatzen dira uneak, non so egitera bultzatzen gaituzten.

Farozainak : Judas Arrieta, Iñaki Oyarzabal, Bitamine Faktoria
Argiztapena : Jose Zapiain

/

KIMA 🌿
Esku-hartzean kultura alorrean lanean diharduten Irungo eta eskualdeko hainbat artistaren obrek egiten dute bat. Haien ekarpenek hurbileko ikuspegi artistiko bat eskaintzen digute testuinguru berezi honetan, zuhaitzetatik muskildutako adar-kima berriak balira bezala.

Bertako kimuak:

AG Caligrafía - Ainhoa Gordo, Ane Borreguero Oliden, asiertxosololaama!!!, Cristina Juaniz, Goizeko Izarra, Hache - Sarah Grandes, Haritzetan Atelier, Iciar Sánchez Parra, Iratxe Aires, Iratxe Colado, Itsaso Labari, Itziar Basterretxea Seijo, Javier Paule, Julia Lasa, Juncal Alfonso Aguilar, Loidi Miriam, Lorena Martínez Oronoz, Maialen Arocena, Mr Woodman, Patri Taberna Solbes, Patricia Gómez Rojo Inwoko, Restta estudio - Raquel Garcia, Von Jauregi, Xabi Amunarriz Rodriguez

Artea eta kultura etengabe sortzen omen dira, iturburu amaiezina dela uste dugu. Baina, gure zuhaitzak zaintzen ditugun bezala, kultura eta artistak ere zaindu behar ditugu haz daitezen.

Aurten bestelako adar-kima sortu dira plazako zuhaitzetan, artea darie adarrei. Eta baso mardul batek eguzkitik eta euritik babesten gaituen modura, arteak ere hala egiten duela sinetsita gaude.

Gehiago

RIBERA #5

BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK

Memoriaren kontakizuna aberasteko asmoz, laugarren edizioak ikuspegi berriak barneratzen ditu, hala nola, lurralde horretan bizitzeari datxezkion emozioa eta ongizatea, jaioterria edo harrera-lurra izan. Programazio espezifikoak eskualdeari lotutako plazer zahar eta berriak gogorarazten ditu, hala nola txokolatearekin duten lotura, yoga praktika edo zianotipia, antzinako argazki teknika. Gabriel Narzabalen Laiak eskulturaren inguruak dantza garaikidearen inprobisazioa eta yogaren praktika hartzen ditu, biak harpa zeltaren musika inguratzailearekin; gainerako jarduerak, berriz, Santiago kalearen amaieran biltzen dira.

Gonbidatuak
Maldita Lettering / Mikel Remak / Maite Eizmendi / Christian García del Campo / Jaime de los Ríos (Arteklab) / Oier Gil / Iker Eizagirre / Cia. La Máquina de Hacer Pingüinos (Anaïs Sindera - Luis Alberto Rodriguez - Emmanuelle Thomé) / Bitamine Faktoria / Idoia Zabaleta / Bertha Bermúdez

Gehiago

BIDASOAREN KARTOGRAFIA EMOZIONALA

Ikerketa eta ekintza proiektu hau tandem formatuan garatu da Maria Jose Noain antropologo eta historialariarekin eta Bitamine Faktoria talde artistiko bezala, Irungo Udalaren Riberako bekari esker. Deialdi horren helburua giza zientzien eta artearen alorrean esparru iraunkor bat aktibatzea da, mugako lurraldea aztertzen duten proiektuak laguntzeko, bereziki Bidasoa ibaia eta bere ingurunea.

Komunitatearen parte-hartzea funtsezkoa izan da Bidasoari lotutako emozioak kartografiatzeko prozesu honetan. Bederatzi hilabetez, ikerketak eta ekintzak lurraldeko biztanleekiko interakzioan jarri dute indarra, hainbat tresnaren bidez, hala nola inkestak, elkarrizketa pertsonalak eta taldekoak, espazio publikoko ekintzak eta lehen hezkuntzako ikasleekin egindako tailerrak.

Horrela, ikerketa bibliografikoa aberastu egin da ahozko testigantzen bilketarekin, batetik, jendeak bere baitan gordetzen duen ibaiaren dimentsio sinboliko eta plastikoen pertzepzioenarekin, bestetik. Azken emaitzak herritarren emozio partekatuak islatzen dituen denboraz kanpoko kontakizun poliedriko bat da, mapa zabalgarri baten itxurakoa. Bidasoko kartografia emozionalaren gaineko ikerketan eta ekintzan oinarritutako sorkuntza artistikoa da.

Gehiago