2018
KUTXA
HAU EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETAren bigarren edizioak kutxa altzariaren berrinterpretazioa eskatu du. Euskal Herriko baserrietako jatorrizko altzaria jakiak, jantziak edo bestelako gauzak gordetzeko erabili ohi izan da.
Agurtzane Garai (San Telmo Museoko jarduera eta proiektu arduraduna), Fermin Leizaola (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Jaume Ramírez (Ramírez i Carrillo estudioko diseinatzailea), Elisabeth Urrutia (industria-diseinu alorreko irakaslea eta ikerlaria Mondragon Unibertsitatean) eta Bitamine Faktoriak osatutako epaimahaiak K-UTXA proiektua saritu dute, IVÁN ANGULO LIZARRAGAk eta Iker LORENZO PEREZ LANZÁBALek aurkeztuta.
K-UTXA proiektua haurrentzat egokitzean nabarmentzen da, eta honek merkaturatzeko aukerak handitzen dizkio. Bere diseinuak zein helburu didaktikoak modu berezian egiten dute bat egungo gizartearen ohitura eta usadioekin. Bi egile gasteiztarrak Mondragon Unibertsitatean Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza ikasketak burutzen ari dira daude. Saria bikoitza da, 600 eurokoa eta Bartzelonako Ramírez i Carrillo diseinu estudioan egonaldia.
Halaber, epaimahaiak ondoko egileen proiektuak hautatu ditu: Mario Belloso eta Xanti Urcelay (Oroitz); Jone Alzueta, Ainhoa Garde eta Leire Pérez (Ohore); Joanes Unzueta, Jon Beitia eta Peruko Aresti (Egurzki); Jone Sarasola eta Ariane Atxa (Haritza); eta Unai Agorria (Idigi), egungo etxeko testuinguruan kutxaren berrinterpretazioari ekarpen nabarmena egiteagatik; eta Santiago Vega (Kutxa) eta Elena Bastida (Vera) diseinuaren ikuspegitik ekarpen berritzaileak txertatzeagatik.
Bitamine Faktoria lehiaketa honen antolatzaileak erakunde babesleen laguntza, epaimahaikideen lana eta parte-hartzaileen ekarpena eskertzen ditu.