2017
JORGE MARIN
LÍNEAS INVISIBLES
Murgiltzea banakoa/jendartea eta lurraldearen arteko erlazioan oinarritu da, hainbat nodo kontzeptualetatik abiatuta, hala nola historia, kultura, politika, paisaia eta hizkuntza. Dokumentazioa aztertu eta landa-lana (hainbat hiritan elkarrizketak eta deribak) burutu ostean, arreta mugan pausatu da: muga grafia, kontzeptu mugikor eta ikusezina, eta inposizio mentala bezala hartuta. Gogoetek irudian eta espazio publikoan burututako ariketa plastikoak egitea eskatu zuten, Euskal Herriko ohikune eta ondare kulturalen ikuspuntutik lurraldeaz nola jabetzen garen azterketa barne hartuta. Emaitza Hendaian eta Irunen aurkeztu zen Transbita gailu mugikorraren bitartez. Bertan artistak “Líneas invisibles” eta “Una nación a cuestas” ekintzen erregistroa erakutsi zuen.
Jorge Marín Ciudad Bolívarren (Antioquia, Kolonbia) sortu zen 1986an. Medellinen eta Jardínen artean bizi eta lan egiten du. Ikusizko Arteen Masterra (2012) eta diseinatzaile grafikoko publizitate (2007) ikasketak egin ditu. Argazkigintza digitaleko irakaslea izan da Antioquiako Unibertsitatean baitan artearen estimazioa eta balorazioan ere. Bere ikerketa-proiektuek historia ofizialaren eta diskurtso soziopolitikoen hutsuneetan eta porrotetan jartzen dute arreta utopiak, kritikak edo satira politikoak sortzeko asmoarekin, iruzurra eta literatur fikziotik begiratuta.
Azken urteotan, hainbat egoitza artistiko egin ditu bertako zein nazioarteko espazio independenteetan. Hainbat sari eta beka lortu ditu, besteak beste, V Sara Modiano saria (2017). Bere lana diziplina anitzeko metodologietan oinarritzen da, arkitektura, historia, antropologia eta musika alorreko pertsonekin lan egiteko aukera baliatuz. Berriki, Medellingo Arte Modernoaren Museoan erakutsi zuen Brevísima Indietako suntsipenaren (2016) proiektua, mundu berriaren konkista eta Espainiako literatura kolonialean deskribatutako historia ofiziala ikertuz. Halaber, The Line Without Repose (2016) fikziozko artisten katalogoaren egilekidea da.