
2014
KAIRIT SÕLG
Kairit Sõlg-en egonaldian zehar, diseinatzailea bere espezialitateko eremu eta guneetara hurbildu genuen. Kairit Bilbon egon zen eta bere lana Euskal Herriko Arte Ederretako fakultatean aurkeztu zuen Izaskun Alvarez Gainza, Jabi Villareal eta Mikel Garate irakasleen eskutik. Kairitek Kunsthal-eko ikasleekin ikastaro bat egitea proposatu zuen, Irunen, haien behar eta proposamenen arabera eskola ondoan dagoen abandonatutako espazio bati erabilera emateko.
Luzuriaga Martxan ekimenaren egoitza bisitatu genuen eta espazioaren berregituraketaren sustatzaileekin izan ginen, sortzaileentzako lan espazio berriak sortzeko asmoa dutelarik. Nekatoenea artisten egoitza ezagutu genuen ere, aldameneko Hendaia herrian.
Hortaz gain Euskal Herriko hainbat herri eta zonalde bisitatu genituen Kairitek gure inguruko ikuspuntu zabalagoa izateko: Irun, Hendaia, Hondarribia, Biarritz, Donibane-Lohitzune, Baiona, Iruñea, Donostia, Pasaia, Bilbo, etab. Azkenik, Urriaren 29an Irungo Txanaleta Plazan Kunsthaleko ikasleekin batera egindako esku-hartzea diseinatu zuen.