
2016
BAI, HILAK ZIRELA USTE GENUEN
CO.MIDA PARA PÁJAROS
Tamara Manriquez Ariznabarreta, Luis Albertos Rodríguez, Alex Heitler.
Bai, hilak zirela uste genuen galera eta berriro elkartzearen inguruko proiektu bat da. Bidaia bat egin eta galdu egin zen pertsona bat, hainbat urte aurrerago agertu edo topatzen dutena. Proiektu honek biografia errealak (testigantzak, argazkiak, dokumentuak, bideoak) jasotzen ditu fikziozko biografia bat eraikitzeko. Modu honetan imajinarioan identitate bat ezartzen da, dokumentatuko testigatzetan oinarrituta.
Kanporantz egindako ibilbide interaktibo bat da, ikuslean esperientzia bat sortu nahi duena. Norbanakoak (ikusleak) binokulare eta audifonoen bidez grabazio baten argibideak jarraituko ditu, honek nora begiratu, zer fokuratu, zer entzun, nondik ibili… esaten diolarik. Norberak itxurazko pertsonaia honen istorioa eraikiko du eta era berean bere istorio propioaren oihartzunak aurkituko ditu.