
2014
LA MISE EN BOUCHE
LÉON LACHAMP
“La Mise en Bouche” izeneko film laburra film kontzeptuala da, esperimentala fikzioarekin nahasten duena, zinta iragarkiaren formatua egiteko asmora hurbilduz.
“La Mise en Bouche”, izenak dioen bezala, “Crazytown” izeneko film luzearen atarikoa da, gaur egun haren gidoia lantzen ari baitira.
Film labur honen helburu nagusia da ekoizleei eta bazkideei duen gaitasuna ezagutzera ematea, etorkizuneko proiektuan parte hartzeko interesa pizteko.
“La Mise en Bouche” film laburrak bere jatorrizko gidoia du, film luzearen xehetasunak, atmosferak eta ildoa bakarrik erakutsiz. Alfred Hitchcockek egindako “Alfred Hitchcock presenta” sailean inspiratutako kontzeptua da filma. Kontakizunaren printzipio berdina darama, historia bat edo ekintza bat, eszenatik kanpo dagoen pertsonaiak kontatua. Askotan Alfred Hitchcockek berak interpretaturiko testu labur honen helburua da hurrengo filmaren gaia eta ingurua urrunetik eta modu intelektualean aurkeztea.
Printzipio berdina hartuko dugu ezusteko kontalari bat agertzean, esmokin zuria jantzita.
Filmaren making off-en irudiak La Mise En Bouche, 2014ko Mugaz Gaindiko Laguntzetarako aukeratutako proiektuetako bat, Bitamine Faktoriarena.