5BIDE
Mendiak bihotza zabaltzen digu, birikak bete, begiak garbitu eta burua (lepaka daramatzagun barne motxiletatik) arindu. Eta mendian ere galdu egiten gara maiz; batzutan nahita eta besteetan nahi gabe. Bost Bide dokumentalak Euskalerriko parke naturaletan barrena bost txango jasoko ditu. Bakoitzean, kronometrorik gabeko elkarrizketa pausatu bat, sakona eta benetazkoa, egi txiki bat errebelatuko diguna. Mendia, pausuz pausu, elkarri egiak kontatzea ere badelako. Horretarako, elkar ezagutzen ez duten bost bikote lekuz kanpo jarriko ditugu, berria izango zaien paraje horretan oinezko bidea egiten, behar denean eztabaidatuz baina batez ere, adostuz.
Finean, dokumentalak bost mikro istorio hauen bitartez mendizaletasunaren purutasunera itzuli nahi du, bidea partekatzera.
/
Leire Egañak, hogeita bi ordu ametsetan ibili ezin eta, zineman aurkitu zuen ihesbidea . Ofizioan trebatzeko London Fim School-ean burutu zituen ikasketak. Jardun bilakatuta ere, gaur, ikus-entzunezkoak aterpe dira beretzat. Begirada kolpe batean animaliak pertsonalizatu eta pertsonak animalizatzeko dohaia dauka. Eta botere horri egotzia dakion erantzunkizuna, zuzendari zein kamera lanetan grin eta su ibiltzea da, Bira Produkzioak ekoiztetxe kooperatiboan.