2016
IZOKIN #3
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Deialdi honen bidez Bitamine Faktoriak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.
DEIALDI GEHIAGO
DESPLAZAMENDUAK #1
Arte-ikerketarako programa
BITAMINE - CASA PLANAS
Kontuan hartu beharrekoak!
Egutegia: 2025eko urtarrila-azaroa
Zenbatekoa: 2.400 € ordainsariak + egonaldia + argitalpena
Bitamine, “Ikerketa artistiko, kultural eta sozialerako gela mugan”, Irunen (Euskadin) duena egoitza, Palmako Casa Planas izeneko Irudi garaikidearen ikerketa-zentroarekin lankidetzan, Euskadin bizi diren ikertzaileentzako beka-programa bat sustatzen du.
Arte-ikerketarako programa horren helburua turismoaren eraginaren inguruko hausnarketa egiten duten proiektuak garatzea eta sortzea da, gizartea eta kultura ardatz.
Turismoaren historiaren nazioarteko artxiboaren aktibazioa du abiapuntu ikerketak (Planas Archive)
ZERTAN DATZA
DESPLAZAMIENTOS/DESPLAZAMENDUAK proiektuak ikerketa Palmako Casa Planas-en egoitzan aktibatzeko aukera eskaintzen du, hilabeteko egonaldi batean (2025eko urtarrilean), gainerako ikerketa Euskadin garatuta hurrengo hilabeteetan (otsailean eta martxoan). Artistak beharrezkotzat joko balu, Bitamine-k Bidasoako eskualdean eskaintzen duen egonaldiaz gozatu ahalko luke.
Azkenik, jarduera-egutegi bat antolatuko da lankidetzan diharduten erakundeekin batera, zeinetan artistak ikerketaren emaitzak aurkeztuko baititu COSTA Nazioarteko Batzarrean (Turismo eta Kultura Jasangarriaren Behatokia), Casa Planas-ek Palman 2025eko urrian antolatuko duena (informazio gehiago). Halaber, Euskadin aurkezpen publikoko jarduerak gauzatuko dira. Horrek guztiak artistaren karreraren garapenean eta arte-ikerketa prozesuan eragin positiboa izango duen esperientzia bat eskainiko duelakoan gaude.
NORK JASO DEZAKE
Arte-ikerketarako proiektuei harrera egiten dien deialdi ireki hau Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artista, ikertzaile, komisario eta abarrei dago zuzenduta, haien diziplina eta ikerketa-esparrua edozein dela ere.
HAUTATZE IRIZPIDEAK
Diru-laguntzaren onuradun hautatua izateko, eskatzaileek balorazio-irizpide hauen araberako puntuazio altuena lortu behar dute: a) aurkeztutako proiektua (% 50); b) eskatzailearen curriculuma edo eskarmentua (% 25); c) proiektuak garatzen den baliabide eta testuinguruarekiko duen moldagarritasuna eta egokitasuna (% 15); eta d) eskatzailearen esperientzia bitartekaritza sozialaren arloan (% 10).
EPEMUGA
EPEA LUZATUTA
2024ko irailaren 9a.
IZOKIN #10
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Izokin deialdiak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.
ZERTAN DATZA
Sorkuntza-lan bat ekoiztea ikusizko arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan. Kultura eta bitartekaritza proiektuen ekintzailetza: nazio eta nazioarteko eremuan kultur ekitaldiak eta/edo guneak kudeatzea. Obra erakustea. Formakuntza.
NORK JASO DEZAKE
Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan) lurraldeetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.
HAUTATZE IRIZPIDEAK
Proiektu bakoitzaren kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte hartzea eta mugaz gaindiko izaera hartuko dira kontuan.
Balorazio batzordea egokitzat hartzen dituen eskatzaileekin elkarrizketatu ahal izango da laguntzaren eskaeraren inguruan informazio osagarria jaso ahal izateko.
EPEMUGA
2024ko uztailaren 22a
HAU #7
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan gaztainak erretzekoa objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2024ko maiatzaren 12a