Aranzadi zientzia elkartea
Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da eta natur zein giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen dibulgazioa ditu helburu. 1947an sortu zen.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
TXOKOLATE-ONTZIA
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALEN “HAU” DISEINU LEHIAKETAren laugarren edizioan txokolate-ontzia berraztertzea proposatu zen. Objektu hori txokolatea prestatzeko erabiltzen zen sukaldeko tresna da, alegia. Tutu-formakoa da eta behealdean sabelduna da; ahoaren aldean, berriz, lisoa da, eta kirten bat du. Goialdean, erdian zulo bat duen estalki bat dauka. Bertatik, egurrezko irabiagailua edo ehogailua sartzen da; berez, estalkiaren zulotik ateratzen den barra luze bat da, bi noranzkoetan bira egiten duena. Hala, uretan edo esnetan murgildutako txokolate-ontzak irabiatu egiten dira, nahasketa desegin eta loditzen den arte. Txokolate-ontzi batzuk idulki baten edo hanka txiki batzuen gainean jarri ohi ziren.
Agurtzane Garaik (San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna), Fermín Leizaolak (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Iosu Rodriguezek eta Jon Lamborenak (IBILI Menaje), Elisabeth Urrutiak (industria-diseinu alorreko irakaslea eta ikerlaria Mondragon Unibertsitatean), Rafa Gorrotxategik eta Carlos Sánchezek (Bitamine Faktoriaren izenean) osatutako epaimahaiak NAHUA proiektua saritu zuen, JUNE LIZASO ODRIOZOLAK eta MARTA LOIDI URQUIZUK aurkeztutakoa.
NAHUA proiektuak objektuaren alderdi teknikoak, funtzionalak eta formalak trebeziaz eta sentiberatasunez konbinatzen ditu, eta erabilitako lengoaiaren aberastasuna nabarmentzen duen diseinu bat proposatzen du. Era berean, jatorrizko objektuarekiko fideltasuna mantendu egiten du, aldi berean haren ezaugarri nagusietako batzuk egungo erabilera eta ohituretara eguneratuta.
Proiektu irabazlea eta lan nabarmenenak biltzen dituen erakusketa ikusgai egongo da San Telmo Museoan udan zehar.
Bitamine Faktoriak, lehiaketa honen antolatzaile den erakundeak, babesleen laguntza, epaimahaikideen lana eta parte-hartzaileek erakutsitako interesa eskertzen ditu.
Saria
NAHUA - JUNE LIZASO ODRIOZOLA eta MARTA LOIDI URQUIZU
Aipamen berezia
MOKAMA - NORA GONDAT UNZALU eta EIDER SANCHEZ IMAZ
Nabarmendutako proiektu finalista
LA TXOKO - Aitor Marauri Jauregui, Oier Arevalillo Labayen
Proiektu finalistak
GOXOPOT - Miren Loiti Jaca, Ibone Aboitiz Anakabe
IKATZ - Paula Iglesias Izcue, Eider Gabirondo Lopez
EDONORA - Maitane Urkiola Martinez, Ane Barandiaran Lopez de Audicana
GOXOKO - Malen Deniz Ayerbe, Mireia Elexpe Román
K'AKAW' - Arrate Serrano Otadui, Uxue Cabañes Iturbe
Argazkiak: Oskar Moreno
GATZONTZIA
EUSKAL OBJEKTU TRADIZIONALAK DISEINATZEKO LEHIAKETA HONEN bosgarren edizioak gatzontzia proposatu zuen, sukaldean eta mahaian gatza gordetzeko. Hainbat forma eta tamaina hartzen ditu, eta hainbat materialekin egina dago: zura, adarra, saskigintza fina, buztin egosia, beira, loza, portzelana eta gaur egun gai plastikoekin eta altzairu herdoilgaitzekin. Euskal Herrian gehien erabili izan diren gatzontzi tradizional eta herrikoiak hainbat zur motarekin egin dira.
Epaimahaikideak: Fermín Leizaola Calvo (Aranzadi Zientzi Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Elisabeth Urrutia Bea (diseinatzaile industriala), Agurtzane Garai Ibarluzea (San Telmo Museoko bitartekaritza-arduraduna), Xabier Llordes (Euskadiko diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioen zuzendaria biltzen dituen Nafarroako Elkartearen arduraduna).
GATZ-ZILINDROA HUSTEKO proiektuak trebetasunez eta sentsibilitatez konbinatzen ditu objektuaren alderdi teknikoak, funtzionalak eta formalak. Nabarmentzekoa da artisau-manufaktura, pieza bakoitzari esklusibotasuna ematen diona, eta tradizioan inspirazio nabarmena proposatzen duen arren, euskal eskultura tradizionalari keinu argia eginez, diseinua denboraz kanpokoa da, eta horrek denboran zehar iraunaraziko du.
Bere ezaugarri nagusietako batzuk egungo erabilera eta ohituretara egokitzen ditu. Arrazoi horiek guztiek proiektua baliozkotzen dute, eta bideragarri egiten dute merkatuan modu iraunkorrean sartzeko.
Bitamine Faktoriak, lehiaketaren antolatzaileak, eskerrak eman dizkie erakunde laguntzaileei, epaimahaiko kideei eta edizio honetan erakutsitako interesa erakutsi zuten pertsonei.
Saria
DESOCUPACIÓN DEL CILINDRO SALERO – PEDRO GALDÓN
Proiektu finalista nabarmenak
HARREMAN - OIER BENGOETXEA, JON LARRUCEA, MARK ZABALETA
ZAIN - NATALE ARMENDARIZ, ANE OZKOIDI, ITZIAR SÁNCHEZ
APENA- GATZ - PABLO ÁLVAREZ, ADRIANA GONZÁLEZ
Proiektu nabarmenak
ESKAMA - MAITE TXAKARTEGI, HAIZEA ARANBARRI, KARMELE OLARIAGA
ERROTA - SAROA AZKARATE, AINHOA MAUROLAGLITIA, ENARA LÓPEZ
LAUWOOD - GAIZKA BASTERRECHEA
XALAU - NAROA CHAVES, MAIALEN DELGADO, ELISABETH PÉREZ
gaztainak erretzeko tresna
HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketak euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea du xede. Batetik, deialdiak gure tradizioan ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira, baita diseinu alorrean ikerketa-ildoak urratu eta ekintza-eremuak zabaldu ere.
HAU lehiaketak gure esperientzia etnografikoaren aztarnak berreskuratzen ditu, diseinuaren jardunaren bitartez, tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko loturak sendotze aldera. Artisau diseinuaren errespetua eta aitorpena gaur egungo industria-diseinuak duen esperimentaziorako gaitasuna eta ahalmena uztartzen ditu.
Deialdi honetan, berraztertzeko proposatu den objektua gaztain burruntzia da.
Aurten, epaimahaia diseinu eta euskal etnografia alorretako aditu hauek osatu dute: Fermín Leizaola Calvo (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Elisabeth Urrutia Bea (Industri-diseinatzailea), Xabier Llordes (EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionalaren arduraduna), Jon Lamborena (IBILI Menaje enpresako diseinuaren arduraduna), Nagore Lauroba Izaguirre (Industria diseinuko graduaren koordinatzailea, Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa), Helga Massetani Piemonte (Bitamine zuzendaria) eta Agurtzane Garai Ibarluzea (San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna).
Epaimahaiak aurkeztutako proiektuak balioetsi ditu, guztiak oso maila onekoak baitira. Halaber, parte-hartzaile guztien lana nabarmendu du, proposatutako objektua ikertu eta eguneratzeko egin duten ekarpen baliotsua aintzat hartuta.
Epaimahaiak ebatzi du Marta Loidi Urquizuk aurkeztutako DINAK proiektuari saria ematea.
Era berean, epaimahaiak honako proiektu hauek aukeratu ditu saritutako lanarekin batera erakusteko. Aipamen berezia: ZESTA (Sergio Pena Tirado). Hautatutako proiektuak: AÏNA (Iker Leizaola), DAMAKI (Maialen Bertiz eta Marina Ibáñez), TRIKU (Aroa Ochoa, Mónica González eta Olatz Jausoro), REFRAKTARIO (Pedro Galdón), SUTAN (Alicia Comesaña eta Paula Arrilucea) eta LAKOTS (Luzaide Lizarralde, Uxue Sánchez eta Maria Urquiza).
Argazkiak: Iker Azurmendi.
DEIALDIAREN ARABERA
HAU #3
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan zizeilu objektua berraztertzea proposatzen da. Euskal Herriko baserrietan jatorrizko altzaria da zizeilua, eskualde guztietan aurki daitekeen mahai-bankua.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
HAU #2
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan kutxa objektua berraztertzea proposatzen da.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
HAU #1
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan taloaskea objektua berraztertzea proposatzen da.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
HAU #4
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan txokolate-ontzia objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2021eko apirilaren 26a
Jatorrizko argazkia.
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra, AGG-GAO OA03374
© CC BY-SA: Ojanguren, Indalezio
HAU #5
HAU #5
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan gatzontzia objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2022eko apirilaren 27a
HAU #6
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan sehaska objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2023eko apirilaren 18a
HAU #7
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan gaztainak erretzekoa objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2024ko maiatzaren 12a