Ministerio de Cultura
Kultura Ministerioari dagokio Espainiako ondare historikoaren, estatuko museoen eta arteen, liburuen, irakurketaren eta literatura-sorkuntzaren, zinema- eta ikus-entzunezko jardueren eta estatuko liburu eta liburutegien sustapen, babes eta zabalkundearen arloko Gobernuaren politika proposatu eta gauzatzea, bai eta espainierazko kultura sustatu eta zabaltzea, kultura-lankidetzarako ekintzak bultzatzea eta, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin koordinatuta, kulturaren arloko nazioarteko harremanak bultzatzea ere.
Ministerioaren eremua atxikitako erakunde hauetara zabaltzen da: Espainiako Liburutegi Nazionala (BNE), Kultura Azpiegitura eta Ekipamenduen Gerentzia (GEIC), Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICAA), Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala (INAEM), Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionala (MNCARS) eta Prado Museo Nazionala (Prado Museoa).
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
TRANSBITA
DIZIPLINARTEKO PROPOSAMEN PARTE-HARTZAILE BATEKIN BIDAIATZEN DUEN GAILU MUGIKORRA
2014an, Bitamine Faktoriak 1978ko karabana bat birdiseinatu eta egokitu zuen, eta langune mugikor bihurtu. Edonora doala ere, egoitza gisa erabiltzen da, eta artisten eta jendartearen arteko topagune aparta da. Hartzaile berriak lortzeko, diziplina desberdinetako artistak konektatzeko eta kultura arloan forma berriekin esperimentatzeko tresna da Transbita.
Arte eta kultura garaikidea ikus-entzule talde zabalago bati iritsi behar zaizkio, jendartearengan jakin-mina, interesa eta pentsamendu kritikoa pizteko. Horregatik, ezohiko tokietara hurbiltzen dugu esperientzia hori; bai itsasoaren ondora, bai museo baten sarrerara edo plaza batera, beti topaketa bilatuta. Plazara jalgi denetik, Transbita 10 alditan baino gehiagotan abiatu da, diziplina anitzeko bere proposamen parte-hartzailea soinean eramanda, besteak beste: zuzeneko musika, dantza garaikidea, lan audiobisualak, argi-laborategia, arte plastikoa eta emanaldiak. Azken irtenaldietan, topagune gisa balio izan du, bai eta hainbat programaren baitan proposamen artistikoak biltzeko gune gisa ere; besteak beste, Kontenporanea, A Town That Makes You Happy eta Ribera.
/ TRANSBITA IRUN
Aurkezpena. Ácido C
/ TRANSBITA DONOSTIA
Bidaia eta inprobisazioaren kontzeptuen inguruko diziplina anitzeko ekitaldia, Boulevardean
Artista bidaideak: Edorta Subijana, Izaskun Álvarez Gainza, Lurra, Laurentx Etxemendi, Helena Gołąb, GKo Gallery, NiMu, Arteklab eta Izaskun Lapaza
/ TRANSBITA UDABERRIPARTY
Bitamine Faktoriaren 4. urteurrenaren ospakizuna
Bar L'atelier
/ TRANSBITA HONDARRIBIA
Artista bidaideak: Ainara LeGardon, Ainhoa Izagirre, NiMu
/ TRANSBITA HENDAIA
Artista bidaideak: Sky Beats, suartez Lighting Commons
/ TRANSBITA COMÈTE
Artista bidaideak: Amorante, Bitamine Faktoria, NiMú, Sofie Dubs
Oiasso Erromatar Museoa
/ TRANSBITA FICAB
Artista bidaideak: Amaia Elizaran, Bitamine Faktoria, Naica
Oiasso Erromatar Museoa
/ TRANSBITA OLATU TALKA
Artista bidaideak: Bitamine Faktoria, Gopuzkingz, Javier Baliache, Jon Jauregi, Orchiday
/ TRANSBITA LARREAUNDI
Artista bidaideak: Lemont Twist, suartez Lighting Commons
A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #2
ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN
Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.
A Town That Makes You Happy proiektuaren bigarren edizioak muina mantendu egin zuen (eremu publikoan parte hartzea, alegia); formatua, berriz, aldatu. Oraingoan, enpresa handien kanpainetarako erabili ohi diren hainbat publizitate-eremu okupatzean zetzan proiektua, modu iragankorrean haietan esku hartzeko, artelanen ohol izan zitezen. Hausnarketarako gonbidapen diren eta nahasmena/harridura sorrarazten duten lanen bidez, komunikazioaren eta kontsumoaren inguruko kontzientziazioa suspertu nahi zen proiektuarekin.
Abenduaren lehen bi asteetan zehar, lanak eremu publikoan jarri ziren ikusgai, artearekin bateragarriak izan ohi ez diren euskarri eta tokietan. Programazioa osatzeko, emakume artista gonbidatuetako laurekin eta Transbitarekin topaketak antolatu ziren. Azken hori Bitamine Faktoriak sortutako karabana ibiltaria da, zeinak hiriko auzo eta kaleetan barrena Estíbaliz Sádabak egindako ibilbidearen lan audiobisuala erakusten baituen.
ARTISTA GONBIDATUAK
Anne Laure Boyer, Colectivo Redil De Arte Político (Iñaki Larrimbe y Rubén Díaz De Corcuera), Estíbaliz Sádaba, Marina Vargas, Zuhar Iruretagoiena
ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia
LAGUNTZAILEAK
Auzo elkarteak Landetxa, Santiago, Urdanibia / Gorka Lomeña SLU / Ficoba
DEIALDIAREN ARABERA
EAS-EZE #5
EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA
Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.
Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoak sustatzeko da, edozein diziplinatakoak izanda ere.
ZERTAN DATZA?
Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.
Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte hartze izango dituzte aretotan, museotan, kulturgunetan eta galeriatan (mahai inguruak, eztabaidak, workshopak, topaketak eta lan kolektiboak) lekuko artista garrantzitsuekin.
BAR #8
BIDASOA ART RESIDENCY
Euskal Herrian bizi diren bitartean (40 egun) proiektu bat aurrera eraman nahi duten Espainian bizi ez diren edozein hiritartasuneko (espainiarrak izan ezik) eta edozein arte diziplinako artistei zuzendua dago.
Ipar Euskal Herriaren eta Espainiaren artean dagoen Bidasoa Eskualdean (Irun, Hendaia eta Hondarribia) egonaldi bat egin nahi duten edozein hiritartasuneko artista atzerritarrentzat da.
Egonaldi hori egiten duten bitartean aurrera eramango duten proiektuaren gaia izango da artistak zer-nolako ikuspegia duen Euskal Herriarekiko. Horretarako, proposatzen dugu artista euskal testuinguruan bizitzea hemen dagoen bitartean, eta bisitak nahiz elkarrizketak egitea gaur egungo hainbat kultur erakunderi. Helburua da artelan bat egitea eta gero lan hori Euskal Herriko hainbat lekutan erakustea.
ZERTAN DATZA?
Egonaldia 40 egunekoa izango da eta denboraldi horretan artistak etxebizitza partekatua izango du bizitzeko, eta estudio tailer bat eta lanerako gunea ere izango ditu. Gainera, aholkularitza eta ekoizpena emango zaizkio eta baita euskal artearen eta kulturaren inguruko pertsonekiko kontaktua ere, bere proiektua aurrera eraman ahal izateko.
HAU #3
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan zizeilu objektua berraztertzea proposatzen da. Euskal Herriko baserrietan jatorrizko altzaria da zizeilua, eskualde guztietan aurki daitekeen mahai-bankua.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
IZOKIN #7
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Izokin deialdiak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.
Deialdi honen sorkuntza grafikoaren aipamena.
CC BY-NC 4.0 2015 / KUTXATEKA / Fotocar / Martín Ricardo
ZERTAN DATZA
Obrak ekoizteko laguntza ikus-arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, eszenan, literaturan, diseinuan, komikigintzan edo beste edozein sorkuntza diziplinatan. Kultur proiektuen ekintzailetza: ekitaldien edo/eta kultur espazioen kudeaketa nazio mailan eta nazioarte mailan. Obraren erakusketa.
NORK JASO DEZAKE
Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldeetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.
HAUTATZE IRIZPIDEAK
Proiektu bakoitzaren kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte hartzea eta mugaz gaindiko izaera hartuko dira kontuan.
Balorazio batzordea egokitzat hartzen dituen eskatzaileekin elkarrizketatu ahal izango da laguntzaren eskaeraren inguruan informazio osagarria jaso ahal izateko.
EPEMUGA
2020ko martxoaren 6a.
IZOKIN #6
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Deialdi honen bidez Bitamine Faktoriak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.