
IBILI
Ibili enpresa Bergaran sortu zen 1942an, sukaldeko tresnak ekoiztu eta banatzen ditu.
Bere balio nagusiei eutsiz (berrikuntza, diseinua, kalitatea, zerbitzua eta zintzotasuna), urteetan zehar egokitu eta garatu da, gaur egun Espainiako merkatuan lider izan arte. Ibilik 60 herrialde baino gehiagotan banatzen du sukaldeko tresneria; arrakasta bezero, hornitzaile eta lantaldearen lanaren ondorioa da.
Bezero eta erabiltzaileen artean produktu ugari dituelako nabarmentzen da, tresna tradizionalenetatik hasi eta tresna berritzaile, harrigarri eta dibertigarrienetaraino.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
TXOKOLATE-ONTZIA
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALEN “HAU” DISEINU LEHIAKETAren laugarren edizioan txokolate-ontzia berraztertzea proposatu zen. Objektu hori txokolatea prestatzeko erabiltzen zen sukaldeko tresna da, alegia. Tutu-formakoa da eta behealdean sabelduna da; ahoaren aldean, berriz, lisoa da, eta kirten bat du. Goialdean, erdian zulo bat duen estalki bat dauka. Bertatik, egurrezko irabiagailua edo ehogailua sartzen da; berez, estalkiaren zulotik ateratzen den barra luze bat da, bi noranzkoetan bira egiten duena. Hala, uretan edo esnetan murgildutako txokolate-ontzak irabiatu egiten dira, nahasketa desegin eta loditzen den arte. Txokolate-ontzi batzuk idulki baten edo hanka txiki batzuen gainean jarri ohi ziren.
Agurtzane Garaik (San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna), Fermín Leizaolak (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Iosu Rodriguezek eta Jon Lamborenak (IBILI Menaje), Elisabeth Urrutiak (industria-diseinu alorreko irakaslea eta ikerlaria Mondragon Unibertsitatean), Rafa Gorrotxategik eta Carlos Sánchezek (Bitamine Faktoriaren izenean) osatutako epaimahaiak NAHUA proiektua saritu zuen, JUNE LIZASO ODRIOZOLAK eta MARTA LOIDI URQUIZUK aurkeztutakoa.
NAHUA proiektuak objektuaren alderdi teknikoak, funtzionalak eta formalak trebeziaz eta sentiberatasunez konbinatzen ditu, eta erabilitako lengoaiaren aberastasuna nabarmentzen duen diseinu bat proposatzen du. Era berean, jatorrizko objektuarekiko fideltasuna mantendu egiten du, aldi berean haren ezaugarri nagusietako batzuk egungo erabilera eta ohituretara eguneratuta.
Proiektu irabazlea eta lan nabarmenenak biltzen dituen erakusketa ikusgai egongo da San Telmo Museoan udan zehar.
Bitamine Faktoriak, lehiaketa honen antolatzaile den erakundeak, babesleen laguntza, epaimahaikideen lana eta parte-hartzaileek erakutsitako interesa eskertzen ditu.
Saria
NAHUA - JUNE LIZASO ODRIOZOLA eta MARTA LOIDI URQUIZU
Aipamen berezia
MOKAMA - NORA GONDAT UNZALU eta EIDER SANCHEZ IMAZ
Nabarmendutako proiektu finalista
LA TXOKO - Aitor Marauri Jauregui, Oier Arevalillo Labayen
Proiektu finalistak
GOXOPOT - Miren Loiti Jaca, Ibone Aboitiz Anakabe
IKATZ - Paula Iglesias Izcue, Eider Gabirondo Lopez
EDONORA - Maitane Urkiola Martinez, Ane Barandiaran Lopez de Audicana
GOXOKO - Malen Deniz Ayerbe, Mireia Elexpe Román
K'AKAW' - Arrate Serrano Otadui, Uxue Cabañes Iturbe
Argazkiak: Oskar Moreno
DEIALDIAREN ARABERA
HAU #4
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan txokolate-ontzia objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2021eko apirilaren 26a
Jatorrizko argazkia.
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra, AGG-GAO OA03374
© CC BY-SA: Ojanguren, Indalezio