MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA

Rafa Gorrotxategi


Rafa Gorrotxategi Gorrotxategi familiaren hirugarren belaunaldia da. Bere aita José Mari Gorrotxategirekin lan egin zuen eta ospe handiko gozotegietan trebatu zen, horien artean, gozogintzan eta txokolategintzan munduko onenetako hirutan: Antonio Escribá (El Mago del Chocolate) Bartzelonan, Robert Linxe de la Maison du Chocolat Parisen eta Paco Torreblancaren Totel gozotegia Eldan (Alacant).

Txokolatearekiko maitasunak bultzatuta, 30 urte baino gehiagoz tresna bilduma ikusgarri bat osatu du; orain, Tolosan, Txokolatearen museoan ikusgai dago guztion gozamenerako.

DEIALDIAREN ARABERA

HAU #4

EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA

Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.

Deialdi honetan txokolate-ontzia objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.

Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.

EPEMUGA
2021eko apirilaren 26a

Jatorrizko argazkia.
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra, AGG-GAO OA03374
© CC BY-SA: Ojanguren, Indalezio

Gehiago