
2017
DONOSTIARTEAN AZOKARAKO STANDAREN DISEINUA
STANDAREN DISEINUA.
**BEZEROA: **Ayuntamiento de Irun
Donostiartean arte garaikideko azokarako stand-a diseinua eta eraikuntza. Azoka hau 2017ko uztailaren 20tik 23ra ospatu zen.
Bitamine Faktoria sormen lantegiaren proposamena forma-minimalismoan eta argitasunean oinarritzen da. Azalera stand esku-hartze soila burutzen da, komunikatu nahi den mezua indartzeko xedez: Irungo udalak bultzatzen dituen proiektuen izaera berritzailea.Interiorismoak elementu erakargarria sortzen du, sartzeko gonbitea luzatzeko. Horretarako, sarbide bat eratu da, zurezko egitura bat eraikiz, kirol-sare batekin bilduta eta puxika zuriz beteta. Barne hormetan, informazio-biniloak itsatsi dira, proiektuen filosofia era grafikoan irudikatzeko baita Irungo udalaren logoa eskuz margotutako ohol bi ere. Bestalde, proiektuen izaera bi bideoren bitartez zabaltzen da, zurez egindako euskarri banatan jarrita.
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

PROIEKTU GEHIAGO
KULTURBOX
Kultura kontsumitzeko modua nabarmen aldatu da azkenaldian. Digitalizaziorako dauden joerei koronabirusaren eragina gehitu zaie. Horrek eragin oso negatiboa izan du aurrez aurreko kultura-jardueraren garapenean, baina artea eta kultura kontsumitzeko modu berriak garatzeko aukera eman du, online eta gehien interesatzen zaizkigun edukiak aukeratuz, horietaz gozatzeko, nahi dugunean, nahi dugun lekuan eta nahi dugun bezala.
Parametro-aldaketa horrek, jakina, arte-sorkuntzarekin, artearen kontsumoarekin eta kultura-ondarearen hedapenarekin zerikusia duen guztiari eragiten dio. Gainera, gogora ekarri behar da ondarearen balio-katearen eta elkarri lotuta dauden sei urratsen garrantzia: identifikazioa, dokumentazioa, balorazioa, kontserbazioa, hedapena eta hausnarketa.
Bi kontzeptuak batuta, hau da, kontsumo artistiko-kulturalaren modu berriak eta ondarearen balio-katearen garrantzia, sortu da proiektu hau, eta artearen eta ondarearen zabalkundea du ardatz, diseinuaren eta arte garaikidearen giltzarrietatik zaindutako estetikarekin uztartuta. Horrela sortu zen KulturBox, kulturara modu erraz, inklusibo eta erosoan hurbiltzeko kutxa artistiko sorta, kalitatezko formatu berri bat eskainiz, arlo ludikoa barne hartzen duena eta kultura nahieran gozatzeko aukera ematen duena.
Kulturarekiko eta artearekiko nolabaiteko interesa duen edonorentzat diseinatua dago KulturBox, edozein dela ere duen prestakuntza edo ezagutza. Jende geldiezina, ingurunea ezagutzeaz arduratzen dena eta inguruko ondarearekiko sentsibilitatea duena, ezagutzeko eta ikasteko gogoa duena, baina baita kalitatezko aisialdiko jarduerak bilatzeko gogoa ere.
Maria José Noain Maurak (Aspasiako bidaiak proiektukoa) eta Bitamine Faktoriako Helga Massetani Piemontek osatutako tandemak babesten du KulturBox proiektua.
KARRASKAN
Karraskan kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura Euskadin sustatzeko elkarte profesional honek erronka onartu zuen, kide guztien artean diskurtso komuna sortzea. Bitamine Faktoriak hura komunikatzeko irudi grafikoa sortu zuen, “Kultura eta Sormen Industriak: Gertuko Etorkizunak” izenburuarekin 2016ko azaroaren 29an Artium museoan ospatu zen Euskadiko Kultura berrikuntzaren jardunaldian aurkezteko. 2017. urtera arte elkarte honen kide izan gara.
karraskan.org
Auditoria Soziala
Gure erakundeak gainditu egin du Auditoria Sozialaren ebaluazioa!
Hemen ikus dezakezue 2024ko nuetra infografia: