MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA

2013

INSTALAZIO ARTISTIKOAK - ARTEANDO

Instalazio artistikoen proiektuen sorkuntza eta egitea.
Bitamine Faktoria diziplina anitzeko artisten talde bat da, 2008an sortutako Artitadetó artisten kolektiboaren jarraipen bezala jaiotzen dena.
Geroztik pieza artistiko desberdinak egin izan dituzte, nabarnenen artean Abrigo Maleta Ryan, Libre Circulación de los Seres Humanos, Higer.
Esperientzia artistiko honetatik abiatuta esku hatze, site-specific proiektu, instalazio, etab. proposatzen ditugu.
Enkargu hauetako bat Irungo Udalak ARTEANDO arte garaikideko ferian izan zuen stand-a izan zen.

2012

2013

Galeria

Slide 1 of 1

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

PROIEKTU GEHIAGO

RIBERA #5

BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK

Memoriaren kontakizuna aberasteko asmoz, laugarren edizioak ikuspegi berriak barneratzen ditu, hala nola, lurralde horretan bizitzeari datxezkion emozioa eta ongizatea, jaioterria edo harrera-lurra izan. Programazio espezifikoak eskualdeari lotutako plazer zahar eta berriak gogorarazten ditu, hala nola txokolatearekin duten lotura, yoga praktika edo zianotipia, antzinako argazki teknika. Gabriel Narzabalen Laiak eskulturaren inguruak dantza garaikidearen inprobisazioa eta yogaren praktika hartzen ditu, biak harpa zeltaren musika inguratzailearekin; gainerako jarduerak, berriz, Santiago kalearen amaieran biltzen dira.

Gonbidatuak
Maldita Lettering / Mikel Remak / Maite Eizmendi / Christian García del Campo / Jaime de los Ríos (Arteklab) / Oier Gil / Iker Eizagirre / Cia. La Máquina de Hacer Pingüinos (Anaïs Sindera - Luis Alberto Rodriguez - Emmanuelle Thomé) / Bitamine Faktoria / Idoia Zabaleta / Bertha Bermúdez

Gehiago

INDUSTRIA SORTZAILEEN JARDUNALDIA #7

Berrikuntzaren inguruko jakintzak eta jardunak elkar trukatzeko topaketa

Kultura- eta sormen-industriak gaur egungo sektorerik indartsuenetarikoak dira, jakintzaren ekonomia berrian duten funtzio estrategikoa eta haien balio erantsi handia dela eta. Industria sortzaileen jardunaldiei esker, proiektu berritzaileak kaleratzeko lanean diharduten tokiko enpresen egitasmoak ezagutzeko aukera ematen da. Aldi berean, topaketa honi esker ekintzaileen arteko harremanak ahalbidetzen dira, sinergiak eta kolaborazioak erraztuta, sormen-industriaren ehuna sendotzearren.

Ekitaldi honek Euskal Herriko hainbat enpresa eta elkarte biltzen ditu, haien negozio-ideiak aurkezteko eta berrikuntza-prozesuak eta produktuak/zerbitzuak merkatuan nola txertatzen dituzten azaltzeko. Sormena eta berrikuntza hizpide, eztabaidarako eta hausnarketarako gunea ere bada, non partaideen jakintza eta jardunak elkar trukatzeko aukera baitago.

Irungo Udalaren Sustapen Ekonomikorako saila eta Bidasoa Activa Bidasoa Bizirik eskualdeko garapen-agentzia dira topaketa honen antolatzaileak 2013tik.

Egitasmo gonbidatuak
Artgia / Cocina de Guerrilla Sukaldea + Guerrilla Food Sound System / Cream Prime / Kalean Bizi / Lalala Soinu Gela / Lamiarri / Martxuka

Komunikazioari buruzko hitzaldia
Co Studio : Co-crear, Co-mpartir, Co-municar

Sormen eta gastronomiako tailerra
Cocina de Guerrilla : Zuk-aldariak

Gehiago

RIBERA #4

BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK

Memoriaren kontakizuna aberasteko asmoz, laugarren edizioak ikuspegi berriak barneratzen ditu, hala nola, lurralde horretan bizitzeari datxezkion emozioa eta ongizatea, jaioterria edo harrera-lurra izan.

Programazio espezifikoak eskualdeari lotutako plazer zahar eta berriak gogorarazten ditu, hala nola txokolatearekin duten lotura, yoga praktika edo zianotipia, antzinako argazki teknika. Gabriel Narzabalen Laiak eskulturaren inguruak dantza garaikidearen inprobisazioa eta yogaren praktika hartzen ditu, biak harpa zeltaren musika inguratzailearekin; gainerako jarduerak, berriz, Santiago kalearen amaieran biltzen dira.

Gonbidatuak
Alaia Belaunzaran / Anartz Ormaza / Bitamine Faktoria / Eneko Gil Alberdi / Iván Gómez / Koldo Salinas / Mariajo Noain / Pili Aguado / Silvia Hoyos (Mudrasana Yoga)

Ribera bekak
María José Noain & Bitamine Faktoria
Bidasoaren kartografia emozionala

Rubén Mejuto & Andrea Giraldo
Irungo ahozko kulturaren eta memoriaren kartografia: sehaska kantak, emakumea eta mugaz gaindiko nortasunak

Gehiago