
2015
ESTRAN
Donibane Lohitzuneko Aice Errota Lehen Hezkuntzako Eskolako umeekin tailerra, “Marearteko zabalgunea: bizia, formak eta koloreak marea baxuaren piszinetan” + Château y domaine Abbadia programaren barruan, Nekatoenean.
Jarduera hau Bitamine-Nekatoenearen elkarlaneko mugaz gaindiko proiektuetako bat da.
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK


PROIEKTU GEHIAGO
FUTURA: herramientas para una cultura en movimiento
urtean, “FUTURA: herramientas para una cultura en movimiento” programa CCEBAak sortu zuen, pandemiak zeharkatzen duen testuinguru konplexu eta ezegonkor baten esparruan, herrialde osoko eta eskualdeko kultura-ekipamenduen koordinazio- eta kudeaketa-taldeetako kultura-kudeatzaileei laguntzeko, erakunde, audientzia eta komunitateetan publikoak garatzeko eta leialtzeko estrategia iraunkorrak diseinatu eta ezartzeko.
Argentinako arte-egoitzetarako eta kudeatzaile independenteetarako zuzendua dago.
Edizio berri honetan, irudimenaren bidez eta etorkizuneko proposamen eta aukera zehatzak formulatuz, arte-egoitzetako kultura-kudeaketatik erronka berriei ekitea proposatzen da, hala nola kulturaren eta jasangarritasunaren arteko elkarrizketari, planetaren zainketari eta ingurumen-agendari. Horrez gain, Futura-ren sustatze-espirituari jarraipena ematea proposatzen da, hainbat aktore integratzeari eta elkartzeari, eta kultura-sare eta -komunitate sofistikatu eta iraunkorrak sortzen.
Bitamine Faktoriak 4. MODULUA emango du (asteazkena, 2022ko maiatzaren 11)
Horizonte jasangarria: ikuspegi integratzailetik, kultura-proiektuetarako koordenatuak eta tresnak.
Helga Massetani Piemonte - Bitamine Faktoria (Espainia).
MODULUAK gure etorkizun hurbilean kontuan hartu beharreko premiazko gaiak aurkezten ditu, gure kultura-proiektu guztietan islatzeko. Adibidez, jasangarritasuna, inklusioa eta genero-ikuspegia. Dinamika praktiko batetik pentsatuta eta diseinatuta, gaiak azterlanetatik aztertuko dira, bai berezkoak bai beste egitura batzuetakoak, eta, amaitzeko, "normaltasun berrirako" kultura-proiektuen diseinuari buruzko lan praktiko bateratua proposatuko da.
Edukiak modu dinamikoan landuko dira kasu praktikoen, adibide praktikoen eta ariketa txikien bidez. Horiek Milurtekoko Garapen Helburuak ezagutzea eta nola aplikatu, gure sektoreko karbono-aztarna atzematea eta baliabideekin (ekonomikoak, giza baliabideak, materialak) zuzenean lotutako jasangarritasuna izango dituzte ardatz. Baina beste alderdi batzuk ere azpimarratuko dira, hala nola genero-ikuspegia eta memoria historikoa.
Kontzeptu horiek guztiak kontuan hartuta, eta ikerketa-tekniketan eta -metodologietan oinarrituta, esparru-proiektu baten prototipoa diseinatzeari ekingo diogu. Prozesu hori etorkizunean parte-hartzaileek landuko dituzten diziplina eta gaien beharretara egokitu daiteke.
Helburuak:
● Parte-hartzaileei iraunkortasunarekin lotutako alderdi orokorrak azaltzea.
● Proiektuak diseinatzeko gida bat ematea.
PAO PAO / UROLA KOSTA
PAO PAO ELKARTEAREN DINAMIZAZIOA
UROLA KOSTA MANKOMUNITATEAJolasean eta sorkuntzan oinarritutako enpresentzako laguntza
Arte grafikoen lankidetza gunea proiektua 2017ko martxotik urrira bitartean garatu da PAO PAO kideentzat jarduerak diseinatu, dinamizatu eta jarraipena egiteko xedearekin. Gunean bildu diren arte grafikoen eta komunikazio arloko enpresek erronka nagusi bati heldu nahi izan diote: lankidetzazko ekimenak sustatzeari ekin, beste harreman eredu bat garatuta, sektorearen jasangarritasuna indartzeko asmoz. PAO PAO elkartea komunikazio egokiak enpresa alorrean duen garrantzia zabaltzeko sortu da eta ondoko enpresen bazkideek osatzen dute: Arroka, A3, Debolex, Dhemen Design, Graficas Ilba, Kultur Atelier, Lombok Design, eta Otzarreta.Bitamine Faktoriak berariazko metodologia bat sortu du arte prozesuetan eta jolasean oinarrituta. Batetik, taldea sendotzen duten lanabes baliagarriak dira, bestetik, ideien sorkuntzan laguntzen dute, bestelako ikuspegi batetik lankidetzazko proiektuak identifikatu eta irudikatze aldera akuilu.
Proiektuak honako helburuak erdietsi ditu:
-Elkartearen barne antolaketa definitu eta talde kohesioa indartzea.
-Arte eta kultura sorkuntza prozesuetatik irakaspenak jorratzea, eredu propio batean txertatu ahal izateko.
-Erakundearen egunerokoari aurre egiteko baliabideak barneratzea.
-Plan estrategikoa moldatzea hainbat ekintza eta gauzatu ahal diren proiektuak zehaztuta.
paopaoelkartea.eus
GRAFIKA ETA DISEINU EDITORIALEKO TAILERRAK
Bitamine Faktoriak 2016ko udazken/negurako formazio ildo berri bat proposatzen du. Hilean behineko tailerrak, haien gaitasunak zabaldu nahi dituzten profesionalei nahiz diziplina hauetan murgildu nahi duten pertsonei bideratuta.
LETREN MARRAZKETA ETA KONPOSIZIOA
Jabier Rodriguezek eskainia
Irailak 27 eta 28, 17:00etatik 21:00etara
27€
https://www.behance.net/jabier
Hau hitzak ilustratzeko kurtso bat da, formak galdu gabe arbuiatzeko. Helburua erabiltzeari utzitako laidoekin konposizio bat garatzea da. Graffitian murgilduko gara, lettering-aren gakoetako bat izanik, eta hainbat erreferentzia, batzuk tradizionalagoak, besteak garaikideagoak, disekzionatuko ditugu. Honekin, papera, arkatza, errotuladore beltz eta gogo handiarekin, behar dugun guztia izango dugu gure ilustrazio propioa egiteko.
Ez zaitez koldarra izan… zatoz letrak marraztera!
ERRETRATU KREATIBOA
Azulclarito Casiblancok eskania
Urriak 15, 11:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 19:00etara
Prezioa: 40€ + 10 Bazkaria hautazkoa (Menua)
http://azulclaritocasiblanco.es
Tailerraren helburua argi naturala, konposizioa eta inguruko baliabideak kontuan izanda erretratu-argazkilaritzari probetxu gehiago ateratzea da.
Leku desberdinetan komeni zaigun argi naturala aurkitzen, gure erretratu eta sormenaren konposizioari abantaila handiagoa ateratzeko gure inguruan dagoena aprobetxatzen, erretratua elegante eta sortzaile gera dadin “low cost” elementuak erabiltzen eta poseak deigarriagoak izan daitezen pertsonaren gorputza maneiatzen ikasiko dugu. Hortaz gain, erretratuak Lightroom programa eta VSCO filtroekin editatzen ikasiko dugu.
EDIZIO ARTISTIKOA
Belleza Infinitak eskainia
Azaroak 23-24, 16:00etatik 20:00etara
Prezioa: 27€
http://www.bellezainfinita.com
Editatu, argitaratu, banatu...
Garikoitz Fragak, Belleza Infinita argitaletxeko arduradunak, eskainitako edizio artistikoko tailerra. Edizioaren artearen inguruan hausnartzeko topaketa bat, galderak azalduz, dudak eta esperientziak banatuz. Duela urte batzudanik, artista askok liburua haien proposamen artistikoak garatu eta hedatzeko formatu bezala aurkitu dute. Ohiko arazoak jorratuko ditugu, parte hartzaileek garatzen egon daitezkeen proiektuak kontuan izanda. Argitalpen batek dituen zati guztietan pentsatuko dugu: tamaina, papera, enkoadernazioa, tipografia, ordena, maketazioa, etab. Hainbat erreferentziaren estragetia narratiboak analizatuko ditugu. Liburudenda eta ferietan banatzeko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira ere: albaranak, fakturak, bidalketak, etab.
Bilbon 2002. urtean sortuta, Belleza Infinitak genero sailkaezineko argitalpenak argitaratu eta banatzen ditu, esperientzia estetikoaren mugak zalantzan jartzen saiatzen direnak, hauteman, adierazi eta pentsatzeko beste moduak sustatuz.
Izen-ematea