
2018
A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #1
ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN
Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.
A Town That Makes You Happy ekitaldiaren lehenengo edizioak arte garaikidearen inguruko hainbat esku-hartze proposatu zituen gure egoitzaren auzoa den Larreaundin. Ekimen horretan, eskualdeko artisten, bizilagunen, denden eta enpresen iritziak bildu ziren, auzo erakargarriago eta lagunkoiago bat diseinatzeko.
2018ko urriaren 6an (larunbata) gauzatutako proiektua Loiolako Iñigo kalean garatu zen; hots, Bitamine Faktoriaren egoitzaren kalean. A Town That Makes You Happy proiektuaren helburua eremu publikoan eta pertsonen umorean eragin positiboa sorraraztea da, tokiko, Gipuzkoako eta Euskadiko emakume sortzaile talde batek auzorako pentsatutako esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileen bidez. Eguna girotzeko, herri-bazkari bat antolatu zen, bazkalondo eta guzti, bai eta Sara Mansilla eta Moon djs musikariek eskainitako zuzeneko saio bat ere.
ARTISTA GONBIDATUAK
Garikoitz C. Murua, Igor Rezola Iztueta, María Rios, Moon Djs, Nerea Lekuona, Pili Aguado, Ramon Zabalegi, Sara Mansilla, Susana Blasco
ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Kutxa Fundazioa / Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia / Rehabite
LAGUNTZAILEAK
Cepinsa / Ondarribi Grafikagintza / San Miguel / Atrezzo / Restaurante Tetería Kus Kus
ESKER ONA
Artista, bizilagun, dendari, babesle eta laguntzaile guztiei auzo zoriontsuago bat irudikatzeagatik
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK





PROIEKTU GEHIAGO
DENDA ONLINE
Bitamineren argitalpen eta proiektu guztiak aurki ditzakezu gure online denda berrian:
shop.bitamine.net
Bidasoako Atlas Emozionala - ERAKUSKETA
2023.02.03 / 2023.06.04
OIASSO MUSEOA
"Ezin da ibai berean bi aldiz bainatu". Esaldi ezagun hori Heraklito filosofo grekoarena da antza, eta ezin hobea da Bidasoari buruz gogoeta egiteko. Antzinatik, muga bat da ibaia, eta horrek aukera eman dio gertaera historiko asko eta askotarikoak ikusteko, haren ibaiertzetan hizkuntzak entzuteko, ospakizun eta tragedia handiak jasotzeko, eta, ezinbestez, denboraren joanaren lekuko bihurtu da. Bidasoa ibaia da erakusketa honetako protagonista, eta bizia hartzen du, bertako biztanleen ahotsen bidez.
2019an, Irungo Udalaren Ribera beka jaso zuten Helga Massetani Piemontek (Bitamine Faktoriak) eta María José Noain Maurak (Los Viajes de Aspasiak), proiektu bat garatzeko, Une hartan “Bidasoaren kartografia emozionala” izena eman zioten. Aldez aurretik, lan bat egin zen kartografia artistikoaren historiari buruz, eta horren ondoren, ikerketa antropologiko bat egin zen. Ikerketa horretan, talde-inkestak eta -elkarrizketak eginez, Bidasoaren ertzetako biztanleek nolako pertzepzio emozionala duten jaso zen. Horrela, ibaiaren oroimenaren mapa kontzeptual eta artistiko bat egin zen.
2021ean jarraitu zuen proiektuak, eta beste dimentsio bat hartu eta "Bidasoako Atlas Emozionala" bihurtu zen. Orduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Olatuak dirulaguntza eman zuen, eta Irungo Udalak, berriz, sorkuntzarako laguntza, eta laguntza horiei esker, ikerketa hura artista-liburu bihurtu zen: hamar koaderno literario eta historiko argitaratu ziren, Elena Odriozolak ilustratuta. Herritarrek ikerketa-fasean gehien nabarmendu zituzten gaietako hamar aukeratu ziren, eta, orain, hamar modulu bihurtu dira, erakusketa hau osatzeko. Modulu bakoitzak alderdi bati buruz hitz egiten du, baina ez informatzeko soilik; izan ere, instalazio artistiko honen asmoa da oroitzapenak gogora ekartzea, emozioak piztu eta nahastea, eta joan ginena, garena eta izan nahi duguna ahanzturatik erreskatatzea. Norberak aukeratzen duen hurrenkeran ikus daitezke: garrantzitsuena da haietan barrena ibili behar dela, ibaiko urak bezala. Azken finean, filosofo greko hark berak esan zuen bezala, emanean da dena, deus ez da gelditzen.
KREDITUAK / CRÉDITOS
Komisariotza / Comisariado: Helga Massetani Piemonte, María José Noain Maura
Ilustrazioak / Ilustraciones: Elena Odriozola
Ekoizpena / Producción: Ander Garmendia
Eskerrak / Agradecimientos
Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa / Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa.
Hondarribiko Udala / Ayuntamiento de Hondarribia
Irungo Udal Artxiboa / Archivo Municipal de Irun
Kutxa Fundazioa
San Telmo Museoa
Irungo Memoria Historikoaren Bulegoa /Oficina Memoria Histórica de Irun
José Luis Noain Cendoya
Kutxateka
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak / Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”
Eta ikerketa-fasean parte hartu zuten guztiei. / A todas las personas que participaron en la fase de investigación.
INDUSTRIA-MEMORIA ETA ARRISKUAREN METODOLOGIA - ERAKUSKETA
Erakusketaren komisariotza: Helga Massetani Piemonte
30/03/2023
Erakusketa hau lurraldearen historia industrialaren zati bat da. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea izanik, gure testuinguruko ondare industriala handitzen duten familien hainbat belaunaldiren ibilbidea, ahalegina, berrikuntza eta sormena balioan jartzeko ahalegina.
Industria-ekoizpenak kultura-balio handia du. Ekoitzitako materialaren bidez, manufaktura bera baino askoz gehiago kontatzen digun kontakizun batean sartzen gara. Hainbat testuingururen (geografikoa, historikoa, politikoa eta soziala) arteko harremanei buruzko hausnarketa sakonagoa eskaintzen digu.
Eta industria-sektorea gure gizartearen motorra denez industria-iraultzaz geroztik, etengabe ari dira elkarri eragiten. Gudek, krisiek, politika desberdinek gizartearen,
pertsonen eta haien bizi-proiektuen ibilbidea moldatzen dute. Pertsona horiek gidatutako industriek etengabe egin behar izan diete aurre egokitzapenari, eraldaketari eta eguneratzeari, berresteko.
Arriskua, beharra eta ahalegina etengabeak dira beren ibilbide osoan zehar borrokatu behar izan dituztenekin. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen den pertsona horien esperientzia gaur egungo enpresa finkatuak izateko duten abantaila da, proiektu on, ideia on edo kudeaketa on baten gakoa pertsonengan dagoelako.
ALBERDI MAKILA
ALGON
BIANDITZ
CAF
CONATEC
CORREAS TAPICERÍA
SUMINISTROS JAIZKIBEL - DIDHEYA
DINUY
ONDARRIBI GRAFIKAGINTZA
SANCHESKI
SNA EUROPE
TALLERES LANDART
TESA ASSA ABLOY
ZENTEN
Egitaraua
Berriak