
2017
INDUSTRIA SORTZAILEEN JARDUNALDIA #5
Berrikuntzaren inguruko jakintzak eta jardunak elkar trukatzeko topaketa
Kultura- eta sormen-industriak gaur egungo sektorerik indartsuenetarikoak dira, jakintzaren ekonomia berrian duten funtzio estrategikoa eta haien balio erantsi handia dela eta. Industria sortzaileen jardunaldiei esker, proiektu berritzaileak kaleratzeko lanean diharduten tokiko enpresen egitasmoak ezagutzeko aukera ematen da. Aldi berean, topaketa honi esker ekintzaileen arteko harremanak ahalbidetzen dira, sinergiak eta kolaborazioak erraztuta, sormen-industriaren ehuna sendotzearren.
Ekitaldi honek Euskal Herriko hainbat enpresa eta elkarte biltzen ditu, haien negozio-ideiak aurkezteko eta berrikuntza-prozesuak eta produktuak/zerbitzuak merkatuan nola txertatzen dituzten azaltzeko. Sormena eta berrikuntza hizpide, eztabaidarako eta hausnarketarako gunea ere bada, non partaideen jakintza eta jardunak elkar trukatzeko aukera baitago.
Irungo Udalaren Sustapen Ekonomikorako saila eta Bidasoa Activa Bidasoa Bizirik eskualdeko garapen-agentzia dira topaketa honen antolatzaileak 2013tik.
EGITASMO GONBIDATUAK
3R3D / Borderline Fabrika / Hiritik At / La Kilombera / Mari Matraka / Nymphalur / Wood & Nika
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

PROIEKTU GEHIAGO
DENDA ONLINE
Bitamineren argitalpen eta proiektu guztiak aurki ditzakezu gure online denda berrian:
shop.bitamine.net
ikerketa-proiektua
Pandemia osteko ikerketa-programetarako eta egoitza artistikoetarako ikuspegi berriak (2021-2023)
Pandemia eta konfinamendu aldia eta ordura arte genituen askatasun askoren mugak gainditu eta gutxira sortu zen Bitamine Faktoriak azken 10 urteotan deitutako sorkuntzarako laguntzen programak berrikusteko ekimena.
Egia da orainaldi berria aldatu egin zela gertatutakoen ondorioz. Ekonomian eragina izan zuen, familia askok galdu zituzten maite zituzten pertsonak, galduak eta etsia hartuta sentiarazten gintuzten eguneroko errutinak eta aurrean genituen muga aldakorrek. Baina, gainera, pertsonok aldatu egin ginen. Gutako askok aprobetxatu dugu parentesi hori gelditzeko, hausnartzeko, aztertzeko, geure buruari errua egozteko, batzuetan galdu egiten dugula onartzeko eta, are gehiago, eginbehar akigarri horiek gainetik kentzeko. Gure helburuak zalantzan jarri eta erantzunak bilatu, horixe da kontua.
Arduragabea zen ordura arte gure egituran proposatu genuen ereduarekin jarraitzea, baina erantzunak ez ziren bakarrik agertuko, bilatu egin behar ziren.
Esparru horretan, lan luzea proiektatzen zen, fase zehatzetakoa, elkarren artean artikulatuak eta elkarren segidakoak denboran.
2021eko azaroan ikerketa lan bat jarri zen abian Euskal Herriko arte eta kultur sektorearen egoera ezagutzeko, eta 2022an zehar garatu zen.
Pertsona asko inplikatu dira lan-prozesuan, eta hori ezagutza-iturri baloraezina izan da, eta guztioi esker partekatu ditzakegu emaitza horiek. Bihotz-bihotzez espero dut emaitzak erabilgarriak eta emankorrak izatea sektorearentzat.
Jaitsi ikerketa
Diseinua: Estudio Moriskette
ERAKUSKETA "FABRIKAZIOAREN ARTEA"
Apirilaren 7an - Ficoba - KREA BIDASOA XIII. edizioa
Ekintzailetza, Berrikuntza eta Sorkuntza
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, Krea Bidasoaren hamahirugarren edizioa egin dute Ficoban. Egun osoan zehar jardueren, tailerren eta espazioen programa zabala garatu da, eta ekintzaileak, enpresak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk elkartzeko balio izan du.
Ficobako goiko solairuan ‘Fabrikazioaren artea’ erakusketa jarri da, eta Bitamine Faktoriako Helga Massetani Piemonte izan da erakusketaren komisarioa. Erakusketako pieza bakoitza ad hoc sortu da balioak, esperientziak eta berrikuntza irudikatzeko.
Erakusketa hori testuinguruan ulertzeko bitartekaritza-osagai gisa, bisita gidatuak eskaini dira diskurtso kuratoriala azaltzeko, bai eta pieza bakoitzetik ibilbide bat egiteko ere.
Erakusketa honek gure kulturari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, baina kultura Melville Herskovits antropologo eta historialariaren ikuspuntutik; hau da, “pertsonek egindako ingurunearen zati” gisa.
Kultura definitzen duen ezaugarrietako bat da ingurune fisikora hobeto egokitzea ahalbidetzen duela, baliabide material eta tresna anitzak erabiliz, logika naturalak finkatutako aukeren gainetik goratu ahal izateko.
Artista bakoitzak aldarrikatzen duen estandarteetan oinarritutako diskurtsoa transmititzen duten pieza hauek, bizi-kalitatea hobetzeko eta gure ingurumenak eskatzen duen larrialdi berrietara berregokitzeko konpromisoa ere erakusten dute.
Ikusgai dauden pieza bakoitza ad hoc sortutakoa da, balioak, ibilbideak eta berrikuntza irudikatzeko. Industriaren eta fabrikazioaren esparruan erabiltzen den hizkuntza artearen lengoaiara, sortze prozesura eta diskurtso kuratorialera itzultzeko ahalegina egin da.
Egileak lanaldian lan egiten duten pertsona horiek guztiak dira, fabrikazioaren artea ekoizten dutenak.
ARTISTAK
PUERTAS OLAMENDI / KEMPCHEN-COMDIFLEX / LIEVORE ALTHERR MOLINA - SELLEX / AIADEK / NORCLAMP / ALGON EMM S.L. / ALCAD ELECTRONICS / JUNCAL AGUIRRE / IRUMA
DESKARGATU KATALOGOA