2017
TALOASKEA
2017ko ekainaren 6an HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalaren Diseinu Lehiaketako lehenengo edizioko saria eman zen Donostiako San Telmo Museoan ospatu zen ekitaldian.
Elisabeth Urrutia (Mondragon Unibertsitatea) eta Fermín Leizaola (Aranzadi Zientzia Elkartea) epaimahaikideek proiektu irabazlea jakitera eman zuten: TALOASKEA lana AINHOA JUARISTIk aurkeztuta.
Ekitaldiak buru izan zituen Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza zinegotzia), Susana Soto (San Telmo Museoko zuzendaria) eta Carlos Sánchez (Bitamine Faktoria).
Ainhoa Juaristik, industria-diseinuko eta produktu-garapeneko ingeniaria, saria jaso zuen. Aipamen honi esker, sarituak 600 euro eskuratuko ditu eta Bartzelonako Ramírez i Carrillo diseinu estudioan egonaldi bat egiteko aukera izango du.
Lan saritua eta lan nabarmenak (Sergio del Valle Álvarez, Pedro Galdón eta Maite Basterra) biltzen dituen erakusketa irailaren 4 arte luzatu da San Telmo Museoko gune gastro-kulturalean.
Bitamine Faktoria, lehiaketa honen antolatzailea, ekimen hau babestu duten erakundeei esker ona adierazi nahi die, baita epaimahaikideei eta edizio honetan parte hartu duten pertsonei ere.
Epaimahaia
Agurtzane Garai (San Telmo Museoa), Fermín Leizaola (Aranzadi Zientzia Elkartea), Jaume Ramírez (Estudio Ramírez i Carrillo), Elisabeth Urrutia (Mondragon Unibertsitatea)