
2015
ANDREA NOLÈ
hūmānitās
Andrea Nolèren ikerketa artistikoa mundu garaikidearen beharretara molda daitekeen diziplina anitzeko kutsaduran oinarrituta dago. Mundu garaikidea garatu dutenen beharretara egokitu daitekeen kutsadura diziplina anitzean oinarritua dago Andrea Nolèren arte ikerketa.
Zure arazoa guztion arazoa da
Obra honek, bere forma kontzeptualean, euskal herritarrei (alde espainiarra eta frantziarra barne hartuta) zuzendutako mezu bat azaldu nahi du publizitate kartelaren bidez. Asmoa da modu positiboan haustea euskal komunitatearen artean komunikazio zuzena eragozten duen muga hori.
Ubi maior minor cessat
Termino juridiko honen bitartez (agintaritza) nagusiago bat dagoenean maila txikienekoa indargabetu egiten dela adierazten da, hau da, agintari nagusiagoa edo garrantzitsuagoa dagoen lekuan bigarren mailakoa indargabetu edo gainekoaren mende gelditzen dela. Jatorrian erromatarren matrize juridikoari dagokio.
Ubi maior minor cessat leloak lanak kultura eta belaunaldi guztietako kultur egoera bat deskribatu nahi du. Hala ere, kultura nagusia bestearen gainetik gailentzen den testuinguruan ere ematen da kontzeptu hori.
Ego
Obra honetan hormatik ateratzen da ego hitza, hormaren beraren azalera hautsiz. Egoaren inguruan gogoeta egitera gonbidatzen du lanak, balore horrek nortasun baten egonkortasuna nola zirika dezakeen gogoeta egitera; esate baterako, gatazka komunitario bati konponbidea aurkitu behar zaionean. Gure arrazoietan ardazteak ez gaitu besteen arrazoiak ulertzera eramango, bestearengana enpatia izateak lagun diezaguke gure ikuspegia zabalagoa izaten.
Andrea Nolè (1985). Bolognako Fakultatean Arte Ederretan lizentziatua, ikus arteetako espezialitatearekin. Arte garaikidearen hainbat hizkuntza eta antzezteko modu esperimentatuz garatu da haren arte ibilbidea. 2011n Erasmus beka jaso zuen eta Marseillako Arte Ederretako Fakultatean eman zuen urte bat. Han asko esperimentatu zuen instalazioen gaitasunen inguruan. 2013. urtean karrera bukatu ondoren, Milango fundazio batetik laguntza bat jaso zuen arte garaikideari buruko ikerketa proiektu bat egiteko, eta Madrilera joan zen. Omnivoros kolektiboa aurkitu zuen han. Madrilen halako lan batzuk egiten hasi zen kalean aurkitutako hainbat objekturekin, eta aldi berean beste proiektu batzuetan kolaboratu zuen beste artista batzuekin, eta nazioarteko hainbat erakusketa kolektibotan hartu zuen parte.