I+I LAB_”El Lenguaje de la Comida: el idioma de las culturas hispánicas”
THE LANGUAGES OF ENERGY
Banako prozesuak komunitatean bizitzeko ikerketa-eremua da I+I LAB_”El Lenguaje de la Comida: el idioma de las culturas hispánicas”. Horren helburua bizipenak eta prozesuak balioestean, eta pertsonak ahalduntzean datza, hausnarketaren eta lan kontzientearen bidez. Garapen-praktika horiekin, oinarrizko tokiak eraiki nahi dira, non maila gizatiarrago batean IZATEKO aukera eskaintzen baitzaie pertsonei, ongizate pertsonala areagotze eta osasuna sortze aldera. Horretarako, artearen, elikaduraren, soinuaren eta sendaketaren bidezko saiakuntzak egiten dira.
I+I LABak hiritarren ikerketa-laborategiak dira, eta artearen, zientziaren eta sendaketaren bidez konponbideak eskaintzen dituzten proposamen berriak sustatzea dute xede, benetako gizarte-eraldaketa kontziente bat gerta dadin.
/
The Languages of Energy-k gizarte-eraldaketaren eta garapen pertsonalaren aurrerapenean lan egitea du ardatz, artearen, soinuaren, elikaduraren eta sendaketaren bidez, pertsonen osasuna eta ongizatea sustatzen duen aldaketa nabarmen bat lortzearren. Bestela esanda, eraldaketa eta hedapena, gizakia lehentasuntzat jota, berrikuntza sozialeko programak sortuta sormenaren, ikerketari, gastronomiari eta goraka ari diren arteei esker. Bizipen-forma berriak sustatzea da bere helburua, komunitatean egindako ekintzei esker bizipen pertsonalak ahalbidetzen dituzten topaketarako eta esperimentaziorako eremuak sortuta.