CENTRO CULTURAL SAN MARTÍN
50 urte baino gehiagoko historian, El Cultural San Martín erakunde berritzaile, zabal, anitza eta inklusibo gisa nabarmentzen da. Mistika pluralista eta multikultural indartsuarekin, Kultura Ministerioaren laguntza du bere jarduera guztietan, bikaintasuneko edukiak lortzeko.
Antzerki, dantza, musika, zinema, literatura eta kultura digitaleko esperientzia heterogeneoenak loratzen diren espazioa da. Halaber, El Cultural San Martín demokraziaren bueltan informatika zentroak funtzionatzen zuen gunea izan zen eta Conadepen egoitza izan zen.
San Martin Kulturala pentsamenduak eta ideiak elkartzeko lekua da, ezinbestekoa baita horiek balioan jartzea eta eztabaidatzea kulturatik gure bizi-kalitatea hobetzeko, errespetua, emozioak eta pentsamendua indartzeko zer ekarpen egin dezakegun hausnartzeko.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
AMAIA MOLINET
FUTURE FOSSILS
Kretazeo barraskiloak gure hirietan dauden hainbat eraikin eta monumentuetan ezkutatzen dira, dinosauro garaiko gastropodo maskorrez betetako arroka sedimentarioekin orain dela 100 milioi urte inguru eratuta. Gure planetaren etorkizunarekiko kezka sakonetik -beraun uzten dugun aztarna aintzat hartuz- jakin-min handia garatzen dut eta etorkizunean fosilen eraketaren inguruan gogetatzen dut konnotazioez zein iradokizunez baliatuta. Horretarako, hainbat izaki bizidunen dokumentazio intuitiboa eta pertsonala burutzen ari naiz, adibidez, intsektuek eta barraskiloek etorkizunean zer nolako fosil itxura har lezaketen begitantzen dut. Fosilak (aipatu izaki bizidunen argazki eta bideo irudiak) eta artifizialki manipulatutako materialak (jatorri naturala duten beste materialekin erkatuta) uztartuko dituen lana aurreikusten dut.
Amaia Molinetek (Lodosa, Nafarroa, 1988) Arte Garaikideko, Teknologikoko eta Performatiboko masterra eta Arte Ederretako lizentzia egin ditu EHUn. Lurraldea nortasunean eragiteko esparrutzat aztertzen du bere arte-jardueran. Bilbon bizi eta lan egiten du. Bere arte jardunak hainbat aintzatespen jaso du, hala nola INJUVE 2017, Nafarroako Gobernuko 2016ko Arte Plastikoen eta Ikusizkoen diru-laguntza, eta BilbaoArteren 2015-16ko ekoizpen- eta egonaldi-beka. Egonaldiak egin ditu, halaber, Artifaritin (Mendebaldeko Sahara, 2015), SÍM Housen (Reykjavík, 2016) eta Nau Struchen (Sabadell, 2017). Bere lana ikusgai egon da Nafarroako Arte Garaikideko Huarte Zentroan, Rekalde Aretoan (Bilbo), San Telmo Museoan (Donostia), Oihaneder Kultur Zentroan (Gasteizen), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporanin (Bartzelona), Cantieri Culutrali alla Zisan (Palermo) eta Casa Matein (Cluj-Napoca, Errumania), besteak beste.
Amaia Molineten “Future Fossils” proiektua honako hauek osatutako epaimahaiak hautatu du: Gaspar Acebo artista eta irakaslea; Residencias R.A.R.O. elkarteko Almudena Blanco eta Lina Ángel proiektu-zuzendariak; Laura Díez ANTespacioko sortzailekide eta kultura kudeatzaile eta proiektu-komisarioa; eta Bitamine Faktoria lantaldea.
amaiamolinet.com
IZARO IEREGI
TIME FOR LOVE
Time For Love proiektuak urtebete baino gehiagoko ikerketa lana barnebiltzen du. 2015eko udan zehar hainbat bisitaldi burutu nituen Lazkaoko Beneditarren Fundazioko dokumentazio gunera eta Euskal Herriko mugimendu sozial ezberdinen pegatinen bilduma zabala osotu nuen. Material honek errepresentatutako imajinen deskontestualizazioan lan egiteko aitzakia bezala balio dit. Interes propioengatik izaera performatiboa daukaten imajinetan jartzen dut arreta, ekintza, gorputza eta indarkeria ekartzen dutenak. Proiektu honek talde sozialen subjektibitatearen inguruan jarduten du, nola sortzen den, nola eusten den, modu honetan errepresentazioa eta imajinen pertzepzioa zalantzan jartzeko, horregatik nire testuinguru propiotik ateratzea garrantzizkoa ikusi dut, errealitatea zeinu bezala ikusteko, hau da, zero-gradura itzultzeko.
Imajina hauen aukeraketa batetik idatzitako partitura batean oinarritzen den ariketen metodologia bat ezarri dut. “Grado Cero” izena hartzen duten ariketa hauen bitartez, komunitate baten mekanismo ideologikoak bistaratzen saiatzen naiz, kasu honetan garai historikoak bizi dituen komunitatea. Lehenengo ariketak Bilbon gauzatu ziren, gerora Xiamen hirian (Txina) eta orain Buenos Airesen gauzatuko dira, EAS-EZE programaren baitan. Ariketak funtsean filmaketa eta argazki saio ezberdinen gauzatzean oinarritzen dira, parte hartzen duten performerrak medio. Ekintza hauek egituratzen dituzten elementuak artxiboa, partitura, gorputzak/figurak eta ondorengo dokumentua direlarik.
Niretzako etorkizuneko auzi bat da, mugimendu sozialen artxiboekin lan egiten duen biharko egunerako ardura bat, errelatoan pentsatzera zein historia deszentratu bat idaztera garamana, sarbide estetiko batetik abiatuta.
Izaro Ieregi (Algorta, 1987) artistaren lanean eskultura, bideoa eta manifestazio kultural ezberdinen estetikak elkargurutzatzen dira. 2010ean lizentziatu zen Arte Ederretan UPV-EHUn, eta bere lehenengo bakarkako erakusketa Txinako CEAC espazioan (2017) izan da eta Arizko Dorretxeko hurrengo erakusketa prestatzen dabil momentu honetan. Honakoetan ere aurkeztu du bere lana, besteak beste: Bilboko Guggenheim Museoan (2017), Manchesterreko NY Spacen (2016), Getxoarten (2016), Bilbao Arte Fundazioan (2016) eta Madrilgo UCMn (2015). Bilbon egoitza duen OKELA espazioaren kide fundatzaileetako bat da.