ASPOROTSTTIPI
Baserri zahar honek interpretazio zentro bat aterpetzen du, bertan Abbadiako Eremua eta Euskal erlaitzeko aberastasun eta xehetasunak erakutsiz. Abbadiako Eremuaren Zaindariak behar dituzun xehetasun guziak emanen dizkizute, natura eremu babestu hau ezagutzeko baliagarri izango zaizkizunak (planoa, agiriak, ikastetxe-egitaraua, bisita gidatuak ...).
Areto handiak, eremuaren leku aipagarrienak aurkezten ditu.Soinu giroa, animazio didaktiko filmak, proiekzioak, jokoak dituen ukimen pantailen bitartez, publiko guziei, txiki ala handi, aurki daitezkeen aberastasunak deskubritzeko aukera eskaintzen die: geologia, fauna, flora edo oraingo eta aspaldiko giza jarduerak barne.
Goiko solairuko bi geletan aldi bateko arakusketak (urtean 3 - 4) antolatzen dira, egitarau zabal batekin (bisitak, hitzaldiak, proiekzioak...) Euskal Itsasbazterreko iaziren eskutik.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
BIDASOAREN KARTOGRAFIA EMOZIONALA
Ikerketa eta ekintza proiektu hau tandem formatuan garatu da Maria Jose Noain antropologo eta historialariarekin eta Bitamine Faktoria talde artistiko bezala, Irungo Udalaren Riberako bekari esker. Deialdi horren helburua giza zientzien eta artearen alorrean esparru iraunkor bat aktibatzea da, mugako lurraldea aztertzen duten proiektuak laguntzeko, bereziki Bidasoa ibaia eta bere ingurunea.
Komunitatearen parte-hartzea funtsezkoa izan da Bidasoari lotutako emozioak kartografiatzeko prozesu honetan. Bederatzi hilabetez, ikerketak eta ekintzak lurraldeko biztanleekiko interakzioan jarri dute indarra, hainbat tresnaren bidez, hala nola inkestak, elkarrizketa pertsonalak eta taldekoak, espazio publikoko ekintzak eta lehen hezkuntzako ikasleekin egindako tailerrak.
Horrela, ikerketa bibliografikoa aberastu egin da ahozko testigantzen bilketarekin, batetik, jendeak bere baitan gordetzen duen ibaiaren dimentsio sinboliko eta plastikoen pertzepzioenarekin, bestetik. Azken emaitzak herritarren emozio partekatuak islatzen dituen denboraz kanpoko kontakizun poliedriko bat da, mapa zabalgarri baten itxurakoa. Bidasoko kartografia emozionalaren gaineko ikerketan eta ekintzan oinarritutako sorkuntza artistikoa da.
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA
Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu hau.
Ikergai diren edukien gaineko bitartekaritza-ariketa praktiko bat egitea du ardatz proiektuak. Helburua ez da mugatzen hainbat pertsonaia, gertakizun, zaletasun eta beste nabarmentzera; alegia, haiek guztiak zeharka lantzen ditu, diziplina artistiko desberdinen bidez.
Ziur gaude kulturartekotasuna (muga kontuan hartuta, egungo testuinguruan) jorratzen duen halako ikerketa batek emaitza pluralagoak eskaintzen dituela lurralde honen memoria historikoaren alderdi askoren berrikuspenari dagokionez. "Globalizazio-aroan, kulturartekotasuna da sasi-ziurtasun etnozentrikoen edo diziplinazkoen ikergairik esanguratsuena, galdetzaileena" (Canclini, 2006: 101). Integrazioa lortze aldera landu behar dugun tresna da kulturartekotasuna. Elkarrizketa gure bizikidetasunaren oinarria da, elkarri uler diezaiogun eta aniztasuna aberastasun kulturaltzat eta mundu mailako ondare immaterialtzat jo dezagun.
“Atlas” izena hautatu dugu faszikulu didaktikoen sorta bat Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin bateratzearen emaitza delako, garrantzizko alderdi sozialak nabarmenduz. Berez, kokapen geografiko jakin bateko istorioak kontatzen dituzten hamar koaderno txiki dira, María José Noain Maurak dotoretasunez idatzitakoak eta adin guztietara egokitutako hizkera dutenak.
Testuak: María José Noain Maura
Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Itzulpena: Joxan Elosegi
LG D 00104-2022
2022
Bibliografia
Aldizkari Zientifikoen Ataria - Ausart 10.
Massetani Piemonte, Helga. 2022. «Bidasoako Atlas Emozionala». AusArt 10 (2).