
2022
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA
Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu hau.
Ikergai diren edukien gaineko bitartekaritza-ariketa praktiko bat egitea du ardatz proiektuak. Helburua ez da mugatzen hainbat pertsonaia, gertakizun, zaletasun eta beste nabarmentzera; alegia, haiek guztiak zeharka lantzen ditu, diziplina artistiko desberdinen bidez.
Ziur gaude kulturartekotasuna (muga kontuan hartuta, egungo testuinguruan) jorratzen duen halako ikerketa batek emaitza pluralagoak eskaintzen dituela lurralde honen memoria historikoaren alderdi askoren berrikuspenari dagokionez. "Globalizazio-aroan, kulturartekotasuna da sasi-ziurtasun etnozentrikoen edo diziplinazkoen ikergairik esanguratsuena, galdetzaileena" (Canclini, 2006: 101). Integrazioa lortze aldera landu behar dugun tresna da kulturartekotasuna. Elkarrizketa gure bizikidetasunaren oinarria da, elkarri uler diezaiogun eta aniztasuna aberastasun kulturaltzat eta mundu mailako ondare immaterialtzat jo dezagun.
“Atlas” izena hautatu dugu faszikulu didaktikoen sorta bat Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin bateratzearen emaitza delako, garrantzizko alderdi sozialak nabarmenduz. Berez, kokapen geografiko jakin bateko istorioak kontatzen dituzten hamar koaderno txiki dira, María José Noain Maurak dotoretasunez idatzitakoak eta adin guztietara egokitutako hizkera dutenak.
Testuak: María José Noain Maura
Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Itzulpena: Joxan Elosegi
LG D 00104-2022
2022
Aldizkari Zientifikoen Ataria - Ausart 10.
Massetani Piemonte, Helga. 2022. «Bidasoako Atlas Emozionala». AusArt 10 (2).
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK





PROIEKTU GEHIAGO
Auditoria Soziala
Gure erakundeak gainditu egin du Auditoria Sozialaren ebaluazioa!
Hemen ikus dezakezue 2024ko nuetra infografia:
DENDA ONLINE
Bitamineren argitalpen eta proiektu guztiak aurki ditzakezu gure online denda berrian:
shop.bitamine.net
ikerketa-proiektua
Pandemia osteko ikerketa-programetarako eta egoitza artistikoetarako ikuspegi berriak (2021-2023)
Pandemia eta konfinamendu aldia eta ordura arte genituen askatasun askoren mugak gainditu eta gutxira sortu zen Bitamine Faktoriak azken 10 urteotan deitutako sorkuntzarako laguntzen programak berrikusteko ekimena.
Egia da orainaldi berria aldatu egin zela gertatutakoen ondorioz. Ekonomian eragina izan zuen, familia askok galdu zituzten maite zituzten pertsonak, galduak eta etsia hartuta sentiarazten gintuzten eguneroko errutinak eta aurrean genituen muga aldakorrek. Baina, gainera, pertsonok aldatu egin ginen. Gutako askok aprobetxatu dugu parentesi hori gelditzeko, hausnartzeko, aztertzeko, geure buruari errua egozteko, batzuetan galdu egiten dugula onartzeko eta, are gehiago, eginbehar akigarri horiek gainetik kentzeko. Gure helburuak zalantzan jarri eta erantzunak bilatu, horixe da kontua.
Arduragabea zen ordura arte gure egituran proposatu genuen ereduarekin jarraitzea, baina erantzunak ez ziren bakarrik agertuko, bilatu egin behar ziren.
Esparru horretan, lan luzea proiektatzen zen, fase zehatzetakoa, elkarren artean artikulatuak eta elkarren segidakoak denboran.
2021eko azaroan ikerketa lan bat jarri zen abian Euskal Herriko arte eta kultur sektorearen egoera ezagutzeko, eta 2022an zehar garatu zen.
Pertsona asko inplikatu dira lan-prozesuan, eta hori ezagutza-iturri baloraezina izan da, eta guztioi esker partekatu ditzakegu emaitza horiek. Bihotz-bihotzez espero dut emaitzak erabilgarriak eta emankorrak izatea sektorearentzat.
Jaitsi ikerketa
Diseinua: Estudio Moriskette