
LEHENSUGEA
MATRIZ SECA
Jose Iglesias Gª-Arenal, Saray Pérez Castilla, Miriam Rodríguez Morán
Lehensugea proiektuak gogoeta egiten du, bideo-saiakera baten bidez, Europako estatu-nazioen ekoizpen sinbolikoan natura eta mugaren erabilerari buruz. Espainia eta Frantziaren arteko mugan dagoen Larrun tontorrerako bidaia baten irudi-erregistro batek ematen dio sarrera tokiko mitoen eta Europako egitura kolonialen fantasiaren arteko gurutzaketari heltzeko.
La Rhune trena 1924an eraiki zen Saratik gailurrera iristeko. Batez ere turismoari eskainia, kremailera-tren historikoa da, bakarra Euskal Herrian. Azpiegitura honekin, eremu mitikotzat jotzen zen lekura erraz irits zitekeen. Omen sorginen eta zazpi buruko lehensuge baten bizilekua, eta piztiak mendi barnean zeuden metal preziatuak ahotik kanporatutakoan inguruko basoak suntsitu eta ibai sutsuak eratu ziren. Trena, bere igoeran, izaki mitiko-moderno baten gisara agertzen da, mendia mugaren zedarri bezala berrasmatu eta bere izaera eta paisaia monumentalizatzearen funtzioa betetzen du, nazioaren eraikuntza mitikoa elikatzen duen estraktibismo sinbolikotik.
Bidaia fisikoa abiatu aurretik, ikerketak mendiaren eta mugaren hurbilketa hirukoitz bati helduko dio, Félix Guattari psikoanalista eta filosofoaren Les Trois Écologies lanean oinarritutako hiru "testuren" bidez, niak niarekin, niak bestearekin eta niak naturarekin ezartzen dituen harremanei buruz hausnartzeko.
/
Matriz seca Jose Iglesias Gª-Arenalek, Saray Pérez Castillak eta Miriam Rodríguez Moránek piztutako lan-ildo bat da, erauzketa material eta sinbolikoko prozesuetan oinarritutako lurralde-antolamendua mantentzen duten egituren gainean jarduteko.
Jose Iglesias Gª-Arenalek master bat du Komisariotzan (Whitechapel Gallery eta London Metropolitan University) eta beste bat Art Praxis-en (Dutch Art Institute). Whitechapel Galleryko ikertzaile eta ikerketa-proiektu independenteen koordinatzaile aritu izan da. Espainian, Mendebaldeko Saharan eta Argentinan topaketak eta erakusketak antolatu ditu. MAL plataforma kuratoriala zuzentzen du.
Saray Pérez Castilla (Burgos/Bilbo, 1987) artista eta ikertzailea da. Nazioartean hainbat beka, sari, egoitza eta erakusketa jaso ditu, besteak beste, honako hauek: Archivos, registros necesarios, Incontro di artisti in Salento (Italia), ERTIBIL, Provincia 53 (CDAN-MUSAC), BilbaoArte Fundazioa, BARRIEK, Linz IMPORT project (Austria), eta Paisajes invisibles (Saharako errefuxiatuen kanpalekuak, Argelia). 2019an esplorazio bati ekin zion komisariokide bezala ¿En que piensan lxs artistas? Diálogos sur-sur-norte para darle la vuelta al mundo entre País Vasco y Ecuador.
Miriam Rodríguez (Abadiño, 1983) Oviedoko Unibertsitatean doktorea da; arlo hauetan espezializatua, Estetikan eta Arteen Teorian (DEA 2010) eta Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Ikasketetan (Oviedoko Unibertsitateko eta Salamancako Unibertsitateko masterra, 2009), eta Filosofian lizentziatua unibertsitate hartan (2007). Egun, kultur eta arte-sektorean dihardu, hainbat proiektu, erakusketa-, prestakuntza- eta ikerketa-lanetan murgilduta. Hitzaldi ugari eman eta hainbat argitalpen ditu.
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

