
CAYOLAR
Cayolar (mendiko artzain-borda, xibereraz) "bizitzearen" gaiari buruzko ikerketa eta egoitza ibiltaria da. Pirinioetako katearen bi aldeetan, beraz, mugaz gaindiko izaera batetik, 20 laguneko talde bat biltzen du esperientzia kolektibo batean; guztiek elkarrekin hainbat alorri heltzeko asmoarekin hala nola praktika berriri, esperimenturi eta hausnarketa sakon ugariri (honako alderdien arteko loturak, besteak beste, kultura eta lurraldea, kultura eta politika, kultura eta nekazaritza, kultura eta landatartasuna).
Egonaldia bi astez garatu genuen, 2 saiotan banatuta. Lehenengo "geldialdia" Aspe haraneko Urdos udalerrira heldu ginen, "Le Larry" izeneko mendi-bordaren inguruan, 1.700 metroko altueran. Espazio-denbora horrek aukera eman digu naturguneak atzeman, artzain-jardueretara hurbildu eta ezagutzak partekatzeko, baina baita galderak egin, perspektiba berriak aurkitu, arazoei irtenbide berriak eman eta istorio berriak eraikitzeko ere. Udako bazkaleku hartara iristeko, ia hiru orduko ibilaldia burutu behar izan genuen, puskak asto baten gainean jarrita. Bigarren etapak gure praktikak eta ikerketak berriz aztertzeko beta eman zigun, historia komun bat sortu eta gure memoriatik abiatuta, diziplina anitzeko instalazioak ekoizte aldera. Uharte Zentroan garatutako egonaldian zehar, igarotako denborari esker, tokiko kultur eragileekin batera hausnarketa areagotuak azaleratu ziren. Nola diseina eta aktiba dezake proiektu batek landatartasunari buruzko beste ikuspegi bat?
Cayolar proiektua TRAM-Ek bultzatutako ekimena da. Natacha Sansoz artistak sortu zuen elkartea 2018an, Oloroe-Donamarian. Elkarteak landa-eremuko bizipenak eta ikerketa bultzatzeaz gain, artistei sormen-testuinguru ezohikoak eskaintzen dizkie, zenbait leku berezi esploratzearekin lotuta. Izan ere, zuhaitz bat, mendi-borda bat edota txapel fabrika bat artisten eta publikoaren arteko topaketarako gune aproposak izan daitezke, elkarrekin zerbait sortzeko.
/
Natacha Sansoz (Carcasona, 1981) Pirinio Atlantikoetan bizi eta lan egiten du.
Natacha Sansoz artista erlazionala da. Bere praktika artistikoa artea, artisautza eta performancea gurutzatzen dituzten esparru artistikoetara bideratu du hainbat urtez. Pertsonen partaidetzak berebiziko garrantzia du bere sorkuntza-prozesuan.
2018 eta 2019 bitartean, sormen-egoitza ibiltari batekin esperimentatu eta "A Freaky Wedding in the Empty Shack" izeneko proiektua sortu zuen. Nolabaiteko epopeia honek ezkontza arrotz baten istorioa kontatzen du. Pertsonaien kontakizunak iragandako herrialde ezberdinetako topaketak eta kulturak islatzen ditu; Europako errelato komun bat idaztera engaiatuta garen heinean, kontinentearen nondik norakoak marrazteko saiakera moduko bat.
2018 eta 2020 bitartean, etnologo gisa, Europako ehun-zuntzei lotutako ondare inmaterial bizia ikertzen hasi zen, eta xede horrekin TRAM-E elkartea sortu. 2019ko uztailean Georgian, sormen-egoitza baten esparruan, 12 metroko feltrozko artilezko pieza bat eskuz lantzeari ekin zion, artisau georgiar, azerbaiyar eta turkiarren laguntzarekin.
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK


