
2021
FATA MORGANA
SARA MILLOT
Irungo kale eta plaza publikoetan fikziozko eszena dokumentalak agertzen dira hutsik dauden dendetako erakusleihoetan. Aldi berean, hiriko biztanleak igarotzen dira eszenotan. Narraziozko ikerketa formal bat abian jartzen duten bideo-sekuentzia proiektatu labur horiek oinezkoen atentzioa ematen dute, hirian barrena dabiltzan bitartean.
Erretratuak, narrazio grafikoak, pasarte animatuak, artxiboko irudiak… Bidasoa eskualdeko biztanleekiko kolaborazio estuari esker grabatutako eszena eta egoera ugari horiek lurralde mugakide honetan bizi direnen aurpegiak eta keinuak erakusten dizkigute, bai eta beren ametsezko eta benetako istorioak ere, elkar bizi diren hiru hizkuntzetan islatuta; hots, gaztelera, euskara eta frantsesa. Eremu publikoan ezarritako sorkuntza honek proiekzio ibiltariak ere eskainiko ditu hiru hirietako eraikinen fatxadetan, bai proiektu hau bai kontatutako istorioen aniztasuna xedatzen duten topaketak dokumentatzeko mikroedizio batekin batera.
/
Sara Millot bideo-artistak elementu dokumentalak hartzen ditu oinarri filmak eta instalazioak sortzeko, eta elementuok idazketa- eta edizio-prozesu esperimentalen bitartez eszenaratzen eta osatzen ditu. Azken urteotan, eremu publikoa izan da bere lanaren muina, tokiko biztanleak edo protagonistak parte hartzera gonbidatuta. Horrez gain, Borderline Fabrika elkarteak Hendaiako arte-egoitzan egin dio harrera proiektu hau garatzeko.
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

