
SEHASKA
EUSKAL OBJEKTU TRADIZIONALAK DISEINATZEKO LEHIAKETA HONEN seigarren edizioak sehaska proposatu zuen, haurrentzako ohe txikia. Kaxoi luzearen itxura izaten du, eta muturretan, behealdean, bi pieza kurbatu izaten ditu, erraz kulunkatu ahal izateko. Sehaska askok alboetan barroteak dituzte, eta, zenbait kasutan, alde luzeetako bat jaitsi daiteke, haurra hobeto sartu eta ateratzeko. Oro har, sehaska tradizionalak zur nobleez eginak izaten dira, eta, zenbait kasutan, gaztainondozko edo zumezko saskigintzaz eginak. Batzuk buru parean teilatutxoa dute haurra aire-korronteetatik babesteko; beste batzuk haurra eltxoetatik babesteko oihal bat zintzilikatzeko masta txiki bat daramate (Testua: Fermín Leizaola) (informazio gehiago eranskinean).
Epaimahaikideak: Fermín Leizaola Calvo (Aranzadi Zientzi Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Elisabeth Urrutia Bea (diseinatzaile industriala), Agurtzane Garai Ibarluzea (San Telmo Museoko bitartekaritza-arduraduna), Xabier Llordes (Euskadiko diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioen zuzendaria biltzen dituen Nafarroako Elkartearen arduraduna), Enrique Arrillaga (Muebles LUFEren sortzailea), Nagore Lauroba, industria diseinuko graduaren koordinatzailea (Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa) eta Helga Massetani Piemonte (Bitamine Faktoria sormen lantegiaren zuzendaria).
Lan guztiak aztertu eta baloratu ondoren, eta dagozkion eztabaidak egin ondoren, ICIAR SÁNCHEZ PARRAk aurkeztutako KABI proiektuari eman dio epaimahaiak saria. KABI proiektuak trebetasunez eta sentikortasunez uztartzen ditu objektuaren alderdi funtzionalak eta formalak. Proiektuaren ardatz gisa iraunkortasuna azpimarratzen da, eta objektuarekiko berrikuntza sotila proposatzen badu ere, erabileran nabarmentzen da. Horrek ematen dio egungo gizartearen beharrei egokitzeko ikutu garaikidea.
Azterketa eta proposamena memoria osatu eta landu batean nola biltzen diren balioetsi da, eta, horrez gain, azterketaren fase desberdinei dagozkien bi maketa aurkeztu ditu. Objektua berrerabiltzea eta alokairuan eskuratzeko app-ak bezalako tresna berriak sartzea kontuan hartu da. Eta merkatuan sartzeko proiektu bideragarritzat jotzen da.
Bitaminek eta San Telmo Museoak, lehiaketaren antolatzaileek, eskerrak eman dizkiete erakunde laguntzaileei, epaimahaiko kideei eta parte hartu zuten pertsonei, edizio honetan erakutsitako interesagatik.
Saria
KABI – ICIAR SÁNCHEZ PARRA
Proiektu finalista
ALTZO - Sergio Pena Tirado
Aipamena duten proiektuak
HAZIENEA - Oscar Rubio Sola
IGELA - Laxmi Nazabal Gaztañaga
Hautatutako proiektuak
NUN - Iker Leizaola
KABI - Itziar Sanchez Ocen, Jon Agirrebeitia, Sergio Munilla, Irati Etxabe
SAMUR - Sandra Hermosa Morgado, Idoia Baztarrika, Maialen Laucirica
KAI - Natalia Mastell Navío
Argazkiak: Javier Hernández