MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA

2019

RIBERA #4

BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK

Memoriaren kontakizuna aberasteko asmoz, laugarren edizioak ikuspegi berriak barneratzen ditu, hala nola, lurralde horretan bizitzeari datxezkion emozioa eta ongizatea, jaioterria edo harrera-lurra izan. Programazio espezifikoak eskualdeari lotutako plazer zahar eta berriak gogorarazten ditu, hala nola txokolatearekin duten lotura, yoga praktika edo zianotipia, antzinako argazki teknika. Gabriel Narzabalen Laiak eskulturaren inguruak dantza garaikidearen inprobisazioa eta yogaren praktika hartzen ditu, biak harpa zeltaren musika inguratzailearekin; gainerako jarduerak, berriz, Santiago kalearen amaieran biltzen dira.

GONBIDATUAK
ALAIA BELAUNZARAN / ANARTZ ORMAZA / BITAMINE FAKTORIA / ENEKO GIL ALBERDI / IVÁN GÓMEZ / KOLDO SALINAS / MARIAJO NOAIN / PILI AGUADO / SILVIA HOYOS (MUDRASANA YOGA)

RIBERA BEKAK
MARÍA JOSÉ NOAIN & BITAMINE FAKTORIA
Bidasoaren kartografia emozionala

RUBÉN MEJUTO & ANDREA GIRALDO
Irungo ahozko kulturaren eta memoriaren kartografia: sehaska kantak, emakumea eta mugaz gaindiko nortasunak

Ribera 2019 bideoa

Galeria

Slide 1 of 10

PROIEKTU GEHIAGO

BIDASOAREN KARTOGRAFIA EMOZIONALA

Bidasoaren kartografia emozionala garatzen dihardugu.

Bitamine Faktoria eta Mariajo Noain Maura antropologoa elkarlanean ari gara Bidasoaren kartografia emozionala ikerketa eta arte egitasmoaren baitan. Proiektu honek Irungo udalaren Ribera beka jaso du.

Gehiago

TRANSBITA

DIZIPLINARTEKO PROPOSAMEN PARTE-HARTZAILE BATEKIN BIDAIATZEN DUEN GAILU MUGIKORRA
2014an, Bitamine Faktoriak 1978ko karabana bat birdiseinatu eta egokitu zuen, eta langune mugikor bihurtu. Edonora doala ere, egoitza gisa erabiltzen da, eta artisten eta jendartearen arteko topagune aparta da. Hartzaile berriak lortzeko, diziplina desberdinetako artistak konektatzeko eta kultura arloan forma berriekin esperimentatzeko tresna da Transbita.

Arte eta kultura garaikidea ikus-entzule talde zabalago bati iritsi behar zaizkio, jendartearengan jakin-mina, interesa eta pentsamendu kritikoa pizteko. Horregatik, ezohiko tokietara hurbiltzen dugu esperientzia hori; bai itsasoaren ondora, bai museo baten sarrerara edo plaza batera, beti topaketa bilatuta. Plazara jalgi denetik, Transbita 10 alditan baino gehiagotan abiatu da, diziplina anitzeko bere proposamen parte-hartzailea soinean eramanda, besteak beste: zuzeneko musika, dantza garaikidea, lan audiobisualak, argi-laborategia, arte plastikoa eta emanaldiak. Azken irtenaldietan, topagune gisa balio izan du, bai eta hainbat programaren baitan proposamen artistikoak biltzeko gune gisa ere; besteak beste, Kontenporanea, A Town That Makes You Happy eta Ribera.

/ TRANSBITA IRUN
Aurkezpena. Ácido C

/ TRANSBITA DONOSTIA
Bidaia eta inprobisazioaren kontzeptuen inguruko diziplina anitzeko ekitaldia, Boulevardean

Artista bidaideak: Edorta Subijana, Izaskun Álvarez Gainza, Lurra, Laurentx Etxemendi, Helena Gołąb, GKo Gallery, NiMu, Arteklab eta Izaskun Lapaza

/ TRANSBITA UDABERRIPARTY
Bitamine Faktoriaren 4. urteurrenaren ospakizuna
Bar L'atelier

/ TRANSBITA HONDARRIBIA
Artista bidaideak: Ainara LeGardon, Ainhoa Izagirre, NiMu

/ TRANSBITA HENDAIA
Artista bidaideak: Sky Beats, suartez Lighting Commons

/ TRANSBITA COMÈTE
Artista bidaideak: Amorante, Bitamine Faktoria, NiMú, Sofie Dubs
Oiasso Erromatar Museoa

/ TRANSBITA FICAB
Artista bidaideak: Amaia Elizaran, Bitamine Faktoria, Naica
Oiasso Erromatar Museoa

/ TRANSBITA OLATU TALKA
Artista bidaideak: Bitamine Faktoria, Gopuzkingz, Javier Baliache, Jon Jauregi, Orchiday

/ TRANSBITA LARREAUNDI
Artista bidaideak: Lemont Twist, suartez Lighting Commons

Gehiago

A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #2

ARTISTA GONBIDATUAK
Anne Laure Boyer, Colectivo Redil De Arte Político (Iñaki Larrimbe y Rubén Díaz De Corcuera), Estíbaliz Sádaba, Marina Vargas, Zuhar Iruretagoiena

ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia

LAGUNTZAILEAK
Auzo elkarteak Landetxa, Santiago, Urdanibia / Gorka Lomeña SLU / Ficoba

Gehiago