
2016
RIBERA #1
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Ribera proiektua ekintza esparru berariazko batean kokatzen da. Bidasoaren ibaiaren balioa nabarmentzea da xedea, Irungo desanexioaren eta hiriaren sorreratik 250. urteurrena ospatzen da baita Avenida zubiaren eraikuntzaren mendeurrena ere ospatzen den 2016 honetan.
Egitasmo hau Avenida zubiaren eremuan jazotako gertakariei lotutako ondare historikoaren eta antropologikoaren sormen lanen bidezko itzulpen artistikoan oinarritzen da. Hainbat artistak, teknikok, ikertzailek eta kolektibok, tokikoak gehienbat, burututako prozesuei esker hausnarketa partekatu bat bideratu da espazio geografiko-denborazko honen inguruan. Horretarako, diziplina eta formatu ezberdinak baliatu dira, hiru ardatzetan eratuta: ibaia, memoria eta arte garaikidea.
Jendaurreko aurkezpenak bi mugarri izan ditu. Lehenik, 2016ko irailaren 24ean espazio publikoan burututakoa, Avenida zubiaren inguruan. Aurkezpen honek ibaiertzearen espazioa berreskuratzea du xede sorkuntza dinamikak, zirrarak eta esperientzien bidez.
Arte garaikidea eta hainbat diziplinen hibridazioa oinarri hartuta historia zeharka gogoratzea da helburua, hala nola, bitartekaritza, teknologia, arte garaikideko praktikak eta paisajearen diseinua. Aldiz, bigarren jardunaldia, 2016ko urriaren 6an, CBA kulturgunean ospatzen da, prozesu artistiko bera barreiatzeko eta zabaltzeko xedearekin, non artistek jendartearekin batera hausnarketa partekatu bat garatuko duten.
Ondoko artistek propio sortutako lanekin osatu da programazioa.
Mugako hitza
Javier San Martinen, Aloña Zubizarretare & Maider Likona - “Pescando Aniversarios”, “Sonidos del pasado”
Jeongsoo Lim - “Give me your name”
Parasite - “Camino narrado”
Muga ikusezin berria
Aitzpea Leizaola & Helga Massetani - arte eta antropologiako workshopa
Ezmugak - “Zubi sweet home”
Mugako musika
Maider Elcano - “Karaoke mobil”
Memoriaren objektulogiak
Lander Etxedona - ikus-entzunezko instalazioa
Jeongsoo Lim - “Ask and respond”
Bitamine Faktoria - "Gauproject"
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK


PROIEKTU GEHIAGO
Intx'Apain
Intx’Apain: hitzak hormetan, auzoa bizirik
Intx´Apain hiru egunez Intxaurrondoko auzoa sorkuntzarako eta topaketarako gune bihurtuko duen hiri-arte jaialdia da. Auzoko hamar bat horma artearen bidez eraldatuko dira, euskarak eta hitzek protagonismo berezia izango duten prozesu kolektibo batean. «Zein da zure hitza?» lelopean, jaialdiak hitzak abiapuntu hartzera gonbidatuko ditu artistak eta herritarrak, bakoitzak berea aukeratu, partekatu eta hormetan irudikatzeko. Hitzek, horrela, artea sortzeko aitzakia izateaz gain, elkar ezagutzeko, ideiak trukatzeko eta komunitatea indartzeko aukera ere eskainiko dute.
Musika, rapa, bertsolaritza, breakdancea eta tailerrak izango dira egitarauaren osagai nagusietako batzuk. Horiez gain, ikastolekin, auzoko elkarteekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako proposamen parte-hartzaileek osatuko dute jaialdia.
info +
Urumeako Atlas Emozionala - Erakusketa
Gorputza, memoria eta ibilgua
Atlas honek ez du ibai bat zeharkatzen: bertan murgiltzen da.
Erakusketak Urumea irakurtzea proposatzen du, bertan bizi izan direnen eta euren oroimenean
mantentzen diren keinuen bitartez. Uretan arropa garbitzeko bizkarra makurtu zuten gorputzak.
Arraunak erritmoan mugitu zituzten gorputzak. Hondarra kargatu, olioa botilaratu edo tabakoa bildu
zuten gorputzak. Erromerietan dantza egin zuten gorputzak, banderei eutsi zietenak, zubiak behin
eta berriro zeharkatu zituztenak, ohitura bihurtu arte.
Horrela, ibaia eraldatzen ari den organismo gisa agertzen da, baina baita beste batzuek bertan
utzitako arrastoek markatu zituzten leku gisa ere. Batzuek iraun egiten dute, beste batzuk desagertu
egin dira lanbideekin, lantegiekin, aisialdirako moduekin edo urekin erlazionatzeko moduekin batera.
Urumea gorputzetik zeharkatzea bada, baita ere, geure buruari galdetzea guzti horretatik zer
geratzen den eta hemendik aurrera ibaiarekin zer harreman eraiki nahi dugun.
Hiru urtetan zehar garatu den proiektu baten amaiera da. Herritarrei ahotsa eman genien ikerketa
batekin hasi zen. Inkesten, talde-elkarrizketen eta partaidetza-tailerren bidez, Donostia zeharkatzen
duen ibaiari buruz duten pertzepzioa jaso genuen donostiarrengandik: oroitzapenak, irudiak,
sentsazioak, datu historikoak, eta abar. Oroitzapen horietan oinarrituta, atlas idatzi bat eraiki
genuen: ibaiaren historiaz, hiriaz eta bi leku horietan pertsonak nola bizi diren kontatzen duten
hamar kontakizunez osatutako argitalpen bat. Orain, hamar kontakizun horiek hizkuntzaz aldatu eta
erakusketa-espaziora iristen dira: hitzak irudiari, soinuari eta mugimenduari bide ematen die, horiek
kontatzeko eta esperimentatzeko beste modu batzuetatik gertaera berberetara itzultzeko.
Helga Massetani Piemonte
Komisarioa: Helga Massetani Piemonte
Ondare-bildumen kudeaketa: María José Noain Maura
Testuak: Helga Massetani Piemonte eta María José Noain Maura
2026(e)ko urriaren 2(e)tik 2027(e)ko martxoaren 21(e)ra
Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9:30-18:00 Larunbata: 10:00-14:00 / 15:00-19:00 Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00
Lekua Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostia)
Mandasko Dukearen pasealekua, 66
Donostia / San Sebastián
Artearen ekosistemako kudeaketa emozionala: jardunbide kultural egokien dekalogo baterantz
Bitaminek ikerketa bat jarri du abian Gipuzkoako arte eta kultura ekosistema zeharkatzen duten baldintza emozional, laboral eta harremanezkoak aztertzeko.
Proiektuak galdera sinple baina beharrezko batetik abiatzen da: nola eragiten diete prekarietateak, ziurgabetasunak, deialdiek, ekoizpen-erritmoek eta sektorearen dinamikek hura sostengatzen duten pertsonen eguneroko bizitzari?
Galdetegi honen bidez esperientziak, pertzepzioak eta ezinegon egoerak jasotzea bilatzen dugu, baina baita zaintza-praktikak, erresistentzia estrategiak eta eraldaketarako aukerak identifikatzea ere. Azken helburua diagnostiko kolektibo bat eta jardunbide kultural egokien dekalogo bat osatzea da, sektore bidezkoago, jasangarriago eta zainduago baten alde egiteko.
Ikerketa Helga Massetani Piemontek (Bitamine) koordinatzen du, eta honako lankide hauen ekarpena du:
Mónica Crespo Doval
Soziologian lizentziatua, idazkari akademikoa eta UNED-Bergarako irakasle-tutorea.
Larraitz Nerea Zumeta Sánchez
Psikologian doktorea, ikertzailea eta UNED-Bergarako irakasle-tutorea.
Gipuzkoako arte eta kultura arloan jarduten baduzu, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
👉 Galdetegira sartu: https://form.typeform.com/to/YCZ5v80Y
Gutxi gorabeherako iraupena: 15-20 minutu.
Zure parte-hartzea anonimoa da eta kultura-sektoreko lan eta bizi baldintzei buruzko ezagutza kolektiboa sortzen lagunduko du.







