2021
RIBERA #6
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu, uraren kulturak harreman sozialetan duen eragina ere aintzat hartuz. Diziplina anitzeko prozesu artistikoetan oinarritzen da eta elkar sorkuntzaren, partaidetzaren, ikerketaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egiten du. Seigarren edizioa 2021eko irailaren 18an, larunbatarekin, ospatuko da Bidasoaren ibaiertzean. Urrian berriz emaitzen aurkezpena burutuko da CBA gunean.
CHECKPOINT
Infogunea
OROIMENAREN HORMAK
Horma esku-hartzea
MAIALEN AROCENA
JABIER RODRIGUEZ
RIBERA BEKAK
Humanitateen eta arteen alorrean ikerketa-ekintza izaerako proiektuak garatzeko esparru iraunkorra sustatzen du deialdi honek. Artista + antropologo bikoteak mugaz gaindiko lurraldean, Bidasoa ibaian eta bere eremuan bereziki, lanean aritzen dira.
Mugaz besteko esanahi kulturalak
Amaia Molinet y Olesya Dronyak
Ribera beketako bati esker aurrera eramandako izen bereko proiektuaren esparruan egindakoikerketan oinarritutako esku hartze artistikoa.
Larreaundi, langile-auzo baten dokumentala
Tamara Cuéllar y Félix Martín Cámara
Instalazioa (argazkiak)
Langile-auzo berri batean memoria bisuala. Larreaundiko auzotarren testigantza eta oroitzapenetan oinarritutako dokumentala.
10:00h
ABERE BA
BIGARA
Palíndromo Tailerra - Materialak barne
Palindromoak ezagutuko ditugu animalien izenekin jolasean: hitza, irudia eta ahotsa.
Iraupena: ordubete
11:00h
“ORILLAS”
INKO MARTIN
Radioperformance
“Orillas” fikziozko soinu-lan bat da. Ahotsaren, zuzenean sortutako soinu-efektuen eta soinu-atzealdeen bidez, soinuan zeharreko bidaia bat proposatzen die ikus-entzuleei. Horretarako, emakumezko antropologo batek Peruko Amazonasen bizi duen esperientzia izango da ardatz; hots, berez garenarekiko eta inguratzen gaituenarekiko konexio-, esplorazio- eta berraurkitze-esperientzia.
Gidoia eta muntaketa: Inko Martín. Antzezlea: Saioa Royo. Soinu-teknikariak: Mikel Cerezo eta Eneko Yaben.
10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
Iraupena: 40 minutu
12:00
NATURA ETA DARDARA
IDOIA ZABALETA, SOFÍA ASENCIO, CHUS DOMINGUEZ Y TOMÁS ARAGAY
Ibilaldi gidatua
"Natura eta haren dardara" ekimenak ibilaldi pausatu bat proposatzen du Bidasoa ibaiaren ertzean barrena, haren itsasorako bidean. Ibaiko korronteak ahots eta ikuspuntu desberdinen bidez begiratzeko eta entzuteko gonbita egiten zaie ibiltariei.”
Iraupena: ordubete
7 urtetik gorakoentzat gomendatua
Abiapuntua: checkpoint-a; 10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
13:00
BELARRIZ SU(S)MATU
MAITE ARROITAJAUREGI (MURSEGO)
Tailerra
Gure inguruan etengabe hedatzen ari den pieza musikal bat da soinu-paisaia; gu, aldiz, haren entzule, jole eta konpositore gara aldi berean.
Iraupena: ordu eta erdi
10 urtetik gorakoentzat gomendatua
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK


PROIEKTU GEHIAGO
Intx'Apain
Intx’Apain: hitzak hormetan, auzoa bizirik
Intx´Apain hiru egunez Intxaurrondoko auzoa sorkuntzarako eta topaketarako gune bihurtuko duen hiri-arte jaialdia da. Auzoko hamar bat horma artearen bidez eraldatuko dira, euskarak eta hitzek protagonismo berezia izango duten prozesu kolektibo batean. «Zein da zure hitza?» lelopean, jaialdiak hitzak abiapuntu hartzera gonbidatuko ditu artistak eta herritarrak, bakoitzak berea aukeratu, partekatu eta hormetan irudikatzeko. Hitzek, horrela, artea sortzeko aitzakia izateaz gain, elkar ezagutzeko, ideiak trukatzeko eta komunitatea indartzeko aukera ere eskainiko dute.
Musika, rapa, bertsolaritza, breakdancea eta tailerrak izango dira egitarauaren osagai nagusietako batzuk. Horiez gain, ikastolekin, auzoko elkarteekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako proposamen parte-hartzaileek osatuko dute jaialdia.
info +
Urumeako Atlas Emozionala - Erakusketa
Gorputza, memoria eta ibilgua
Atlas honek ez du ibai bat zeharkatzen: bertan murgiltzen da.
Erakusketak Urumea irakurtzea proposatzen du, bertan bizi izan direnen eta euren oroimenean
mantentzen diren keinuen bitartez. Uretan arropa garbitzeko bizkarra makurtu zuten gorputzak.
Arraunak erritmoan mugitu zituzten gorputzak. Hondarra kargatu, olioa botilaratu edo tabakoa bildu
zuten gorputzak. Erromerietan dantza egin zuten gorputzak, banderei eutsi zietenak, zubiak behin
eta berriro zeharkatu zituztenak, ohitura bihurtu arte.
Horrela, ibaia eraldatzen ari den organismo gisa agertzen da, baina baita beste batzuek bertan
utzitako arrastoek markatu zituzten leku gisa ere. Batzuek iraun egiten dute, beste batzuk desagertu
egin dira lanbideekin, lantegiekin, aisialdirako moduekin edo urekin erlazionatzeko moduekin batera.
Urumea gorputzetik zeharkatzea bada, baita ere, geure buruari galdetzea guzti horretatik zer
geratzen den eta hemendik aurrera ibaiarekin zer harreman eraiki nahi dugun.
Hiru urtetan zehar garatu den proiektu baten amaiera da. Herritarrei ahotsa eman genien ikerketa
batekin hasi zen. Inkesten, talde-elkarrizketen eta partaidetza-tailerren bidez, Donostia zeharkatzen
duen ibaiari buruz duten pertzepzioa jaso genuen donostiarrengandik: oroitzapenak, irudiak,
sentsazioak, datu historikoak, eta abar. Oroitzapen horietan oinarrituta, atlas idatzi bat eraiki
genuen: ibaiaren historiaz, hiriaz eta bi leku horietan pertsonak nola bizi diren kontatzen duten
hamar kontakizunez osatutako argitalpen bat. Orain, hamar kontakizun horiek hizkuntzaz aldatu eta
erakusketa-espaziora iristen dira: hitzak irudiari, soinuari eta mugimenduari bide ematen die, horiek
kontatzeko eta esperimentatzeko beste modu batzuetatik gertaera berberetara itzultzeko.
Helga Massetani Piemonte
Komisarioa: Helga Massetani Piemonte
Ondare-bildumen kudeaketa: María José Noain Maura
Testuak: Helga Massetani Piemonte eta María José Noain Maura
2026(e)ko urriaren 2(e)tik 2027(e)ko martxoaren 21(e)ra
Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9:30-18:00 Larunbata: 10:00-14:00 / 15:00-19:00 Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00
Lekua Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostia)
Mandasko Dukearen pasealekua, 66
Donostia / San Sebastián
Artearen ekosistemako kudeaketa emozionala: jardunbide kultural egokien dekalogo baterantz
Bitaminek ikerketa bat jarri du abian Gipuzkoako arte eta kultura ekosistema zeharkatzen duten baldintza emozional, laboral eta harremanezkoak aztertzeko.
Proiektuak galdera sinple baina beharrezko batetik abiatzen da: nola eragiten diete prekarietateak, ziurgabetasunak, deialdiek, ekoizpen-erritmoek eta sektorearen dinamikek hura sostengatzen duten pertsonen eguneroko bizitzari?
Galdetegi honen bidez esperientziak, pertzepzioak eta ezinegon egoerak jasotzea bilatzen dugu, baina baita zaintza-praktikak, erresistentzia estrategiak eta eraldaketarako aukerak identifikatzea ere. Azken helburua diagnostiko kolektibo bat eta jardunbide kultural egokien dekalogo bat osatzea da, sektore bidezkoago, jasangarriago eta zainduago baten alde egiteko.
Ikerketa Helga Massetani Piemontek (Bitamine) koordinatzen du, eta honako lankide hauen ekarpena du:
Mónica Crespo Doval
Soziologian lizentziatua, idazkari akademikoa eta UNED-Bergarako irakasle-tutorea.
Larraitz Nerea Zumeta Sánchez
Psikologian doktorea, ikertzailea eta UNED-Bergarako irakasle-tutorea.
Gipuzkoako arte eta kultura arloan jarduten baduzu, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
👉 Galdetegira sartu: https://form.typeform.com/to/YCZ5v80Y
Gutxi gorabeherako iraupena: 15-20 minutu.
Zure parte-hartzea anonimoa da eta kultura-sektoreko lan eta bizi baldintzei buruzko ezagutza kolektiboa sortzen lagunduko du.

