Gipuzkoako Diputazioa - KULTURA
Gipuzkoa ingurune kulturaniztunean dago: dantza, zinema, literatura, pintura... kultura. Kultura Zuzendaritzaren egitekoa da kulturaren arloko esperientzia horiek guztiak sustatu eta zabaltzea, bai eta kultura ondarea, museoak eta artxiboak babestea eta sustatzea ere.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
TRANSBITA
DIZIPLINARTEKO PROPOSAMEN PARTE-HARTZAILE BATEKIN BIDAIATZEN DUEN GAILU MUGIKORRA
2014an, Bitamine Faktoriak 1978ko karabana bat birdiseinatu eta egokitu zuen, eta langune mugikor bihurtu. Edonora doala ere, egoitza gisa erabiltzen da, eta artisten eta jendartearen arteko topagune aparta da. Hartzaile berriak lortzeko, diziplina desberdinetako artistak konektatzeko eta kultura arloan forma berriekin esperimentatzeko tresna da Transbita.
Arte eta kultura garaikidea ikus-entzule talde zabalago bati iritsi behar zaizkio, jendartearengan jakin-mina, interesa eta pentsamendu kritikoa pizteko. Horregatik, ezohiko tokietara hurbiltzen dugu esperientzia hori; bai itsasoaren ondora, bai museo baten sarrerara edo plaza batera, beti topaketa bilatuta. Plazara jalgi denetik, Transbita 10 alditan baino gehiagotan abiatu da, diziplina anitzeko bere proposamen parte-hartzailea soinean eramanda, besteak beste: zuzeneko musika, dantza garaikidea, lan audiobisualak, argi-laborategia, arte plastikoa eta emanaldiak. Azken irtenaldietan, topagune gisa balio izan du, bai eta hainbat programaren baitan proposamen artistikoak biltzeko gune gisa ere; besteak beste, Kontenporanea, A Town That Makes You Happy eta Ribera.
/ TRANSBITA IRUN
Aurkezpena. Ácido C
/ TRANSBITA DONOSTIA
Bidaia eta inprobisazioaren kontzeptuen inguruko diziplina anitzeko ekitaldia, Boulevardean
Artista bidaideak: Edorta Subijana, Izaskun Álvarez Gainza, Lurra, Laurentx Etxemendi, Helena Gołąb, GKo Gallery, NiMu, Arteklab eta Izaskun Lapaza
/ TRANSBITA UDABERRIPARTY
Bitamine Faktoriaren 4. urteurrenaren ospakizuna
Bar L'atelier
/ TRANSBITA HONDARRIBIA
Artista bidaideak: Ainara LeGardon, Ainhoa Izagirre, NiMu
/ TRANSBITA HENDAIA
Artista bidaideak: Sky Beats, suartez Lighting Commons
/ TRANSBITA COMÈTE
Artista bidaideak: Amorante, Bitamine Faktoria, NiMú, Sofie Dubs
Oiasso Erromatar Museoa
/ TRANSBITA FICAB
Artista bidaideak: Amaia Elizaran, Bitamine Faktoria, Naica
Oiasso Erromatar Museoa
/ TRANSBITA OLATU TALKA
Artista bidaideak: Bitamine Faktoria, Gopuzkingz, Javier Baliache, Jon Jauregi, Orchiday
/ TRANSBITA LARREAUNDI
Artista bidaideak: Lemont Twist, suartez Lighting Commons
KBK #1
Mugakide mugaz gaindiko lankidetzarako sarea 2015ean sortu zen Bidasoaldeko arte- eta kultura-egituraren komunikazioa eta sustapena indartzeko xedearekin,Bitamine Faktoria sormen eta kultur ekoizpen lantegia (Irun) eta NEKaTOENEa Résidence d’artistes (Hendaia) eragileek bultzatuta.
Azken urtean zehar mugaz gaindiko sinergiak sustatzen jarraitzeaz gain, asmo handiko erronka bati heldu diogu: argitalpen bat gauzatzea, muga bera eta honek adierazten duen oro hizpide dituena. Proiektu honi ekiteko, bi aldeetako kultura eta arte esparruko profesionalek osatutako lantalde bat eratu da.
Egun, zoritxarrez gizarte-politika askok atzerakada prozesu bat pairatu dute, edonon mugak sortuz. Muga hauek baldintzatzen gaituzte, baita baztertu eta banandu ere. Hastapenetik gure misioa argi eta garbi mugaz gaindikoa eta kulturanitza izan da, elkarlanerako eta sarean lan egiteko joera izan duelarik.
Guztiok gara Kontrabandistak.
info: www.kbk.land
A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #1
ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN
Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.
A Town That Makes You Happy ekitaldiaren lehenengo edizioak arte garaikidearen inguruko hainbat esku-hartze proposatu zituen gure egoitzaren auzoa den Larreaundin. Ekimen horretan, eskualdeko artisten, bizilagunen, denden eta enpresen iritziak bildu ziren, auzo erakargarriago eta lagunkoiago bat diseinatzeko.
2018ko urriaren 6an (larunbata) gauzatutako proiektua Loiolako Iñigo kalean garatu zen; hots, Bitamine Faktoriaren egoitzaren kalean. A Town That Makes You Happy proiektuaren helburua eremu publikoan eta pertsonen umorean eragin positiboa sorraraztea da, tokiko, Gipuzkoako eta Euskadiko emakume sortzaile talde batek auzorako pentsatutako esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileen bidez. Eguna girotzeko, herri-bazkari bat antolatu zen, bazkalondo eta guzti, bai eta Sara Mansilla eta Moon djs musikariek eskainitako zuzeneko saio bat ere.
ARTISTA GONBIDATUAK
Garikoitz C. Murua, Igor Rezola Iztueta, María Rios, Moon Djs, Nerea Lekuona, Pili Aguado, Ramon Zabalegi, Sara Mansilla, Susana Blasco
ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Kutxa Fundazioa / Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia / Rehabite
LAGUNTZAILEAK
Cepinsa / Ondarribi Grafikagintza / San Miguel / Atrezzo / Restaurante Tetería Kus Kus
ESKER ONA
Artista, bizilagun, dendari, babesle eta laguntzaile guztiei auzo zoriontsuago bat irudikatzeagatik
A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #2
ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN
Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.
A Town That Makes You Happy proiektuaren bigarren edizioak muina mantendu egin zuen (eremu publikoan parte hartzea, alegia); formatua, berriz, aldatu. Oraingoan, enpresa handien kanpainetarako erabili ohi diren hainbat publizitate-eremu okupatzean zetzan proiektua, modu iragankorrean haietan esku hartzeko, artelanen ohol izan zitezen. Hausnarketarako gonbidapen diren eta nahasmena/harridura sorrarazten duten lanen bidez, komunikazioaren eta kontsumoaren inguruko kontzientziazioa suspertu nahi zen proiektuarekin.
Abenduaren lehen bi asteetan zehar, lanak eremu publikoan jarri ziren ikusgai, artearekin bateragarriak izan ohi ez diren euskarri eta tokietan. Programazioa osatzeko, emakume artista gonbidatuetako laurekin eta Transbitarekin topaketak antolatu ziren. Azken hori Bitamine Faktoriak sortutako karabana ibiltaria da, zeinak hiriko auzo eta kaleetan barrena Estíbaliz Sádabak egindako ibilbidearen lan audiobisuala erakusten baituen.
ARTISTA GONBIDATUAK
Anne Laure Boyer, Colectivo Redil De Arte Político (Iñaki Larrimbe y Rubén Díaz De Corcuera), Estíbaliz Sádaba, Marina Vargas, Zuhar Iruretagoiena
ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia
LAGUNTZAILEAK
Auzo elkarteak Landetxa, Santiago, Urdanibia / Gorka Lomeña SLU / Ficoba
KBK #2
KBK
Erredakzio-taldea
Juan Aizpitarte - Oier Gil Zapirain - François Loustau (La Maison) - Kunsthal - Jorge Marín - Alban Morlot (Spacejunk) - Nausica Sánchez (Ezmugak) - Natacha Sansoz
Bazkidea Nafarroan
Huarte Arte Garaikideko Zentroa - Centro de Arte Contemporáneo
Erakunde hauen laguntzarekin
Eusko Jaurlaritza - Gipuzkoako Foru Aldundia - Kutxa Fundazioa - Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea
Gobierno Vasco - Diputación Foral de Gipuzkoa - Kutxa Fundazioa - Eurorregión Nueva Aquitania-Euskadi-Navarra
Gouvernement basque - Députation Forale du Guipuscoa - Eurorégion Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Navarre
Esker ona
Gaueko laneko bidaide mugalariak
Compañeros/as de viaje en el gaueko lana
LUR AZPIKO FORMAKUNTZA
Autogestionatutako proiektuetara egokitutako formakuntza bat
Bitamine Faktorian bertatik bertara ezagutzen ditugu gaur egungo kultura esparruko testuinguru eta agertoki desberdinak; izan ere, egunero egiten diegu aurre proiektu independente bat kudeatzeak dakartzan oztopo eta zailtasunei, kultura bezalako sektore prekarizatu batean. Aspaldidanik, sektoreko hainbat eragilek eta profesionalek jarduera mota horren know how-a ezagutzeko interesa dutela ikusi dugu. Beraz, horrelako prestakuntza eskaintzea aukera bat da ezagutzak partekatu, antzeko kezkak dituzten pertsonen arteko harremanak sortu eta ekosistema bera indartzen laguntzeko.
HELBURUAK
Alde batetik, ohiko formakuntzei prestakuntza osagarria eskaintzea, enpresa kulturalaren ohiko ereduan sartzen ez diren proiektu autogestionatuetara bideratuta, hau da, beste errealitate, erronka eta zailtasun batzuei aurre egin behar dieten egitasmoetara.
Bestetik, kudeaketa-, komunikazio- eta diseinu-tresnak eskaintzea, proiektuak aberasteko eta beste kultura- eta arte-egitura batzuen hazkunde-aukerak areagotzeko, bai eta kultura- eta sormen-arloan interesa duten pertsonen prestakuntza bultzatzeko ere.
Programa osoak hiru atal osagarri ditu:
//// KULTURA-KUDEAKETA
Bitamine Faktoria proiektu independentea da, eta, halabeharrez, hazten eta kultura-errealitate eta politika desberdinetara egokitzen joan da. Atal honek gai hauek biltzen ditu: proiektu independenteen sorrera eta kudeaketa, jarduera mota horri egokitutako finantzaketa- eta administrazio-moduak, ereduak, profilak eta estrategiak, ebaluazioa, lankidetza eta sareak.
//// DISEINUA ETA IRUDIA PROIEKTU KULTURALETAN
Laburrean, diseinu-tresnak proiektu kultural eta artistikoetan, hau da, marka, branding-a eta ikus-identitatea. Gure proiektuei ematen diegun diseinuak eta irudiak gainerakoetatik bereizten eta kokatzen dituzte. Atal honetan diseinuaren oinarriak lantzen dira, koloreak eta tipografiak modu arrazoituan konbinatuz, proiektuak edo zerbitzuak sustatzeko irudi eta konposizio erakargarriak sortze aldera; bai euskarri inprimatuetan (esku-orriak, txartelak, kartelak), bai bitarteko digitaletan (webgunea, bloga, mailinga, sare sozialak).
//// KOMUNIKAZIO KULTURALA
Kultura-erakundeetan komunikazioa tresna estrategikoa da. Atal honetan, kultura- eta arte-arloetako komunikazioaren berezitasunak lantzen dira, kultura-edukiak ahalik eta ondoen komunikatzeko jardunbide egokiak aztertzen dira; bai eta kultura-produktuak eta -zerbitzuak merkaturatzeko tresnak eta estrategiak, komunikazio-plan baten diseinua eta komunikabideekiko harremana ere.
DATAK
2021eko martxoaren 15etik 18ra
15:00etatik 19:00etara
Partaide-kopurua: 10 lagun
NON
Tabakalera | Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre zigarrogileen plaza, 1
20012 Donostia
HIZKUNTZA
Gaztelania
IZEN-EMATEA
Doakoa, lekuak bete arte
Lekuak agortuta. Itxaron-zerrenda zabalik
Izena emateko orria
EPEMUGA
Martxoaren 12 arte
+INFO
faktoria@bitamine.net | jaitsi informazioa
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA
Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu hau.
Ikergai diren edukien gaineko bitartekaritza-ariketa praktiko bat egitea du ardatz proiektuak. Helburua ez da mugatzen hainbat pertsonaia, gertakizun, zaletasun eta beste nabarmentzera; alegia, haiek guztiak zeharka lantzen ditu, diziplina artistiko desberdinen bidez.
Ziur gaude kulturartekotasuna (muga kontuan hartuta, egungo testuinguruan) jorratzen duen halako ikerketa batek emaitza pluralagoak eskaintzen dituela lurralde honen memoria historikoaren alderdi askoren berrikuspenari dagokionez. "Globalizazio-aroan, kulturartekotasuna da sasi-ziurtasun etnozentrikoen edo diziplinazkoen ikergairik esanguratsuena, galdetzaileena" (Canclini, 2006: 101). Integrazioa lortze aldera landu behar dugun tresna da kulturartekotasuna. Elkarrizketa gure bizikidetasunaren oinarria da, elkarri uler diezaiogun eta aniztasuna aberastasun kulturaltzat eta mundu mailako ondare immaterialtzat jo dezagun.
“Atlas” izena hautatu dugu faszikulu didaktikoen sorta bat Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin bateratzearen emaitza delako, garrantzizko alderdi sozialak nabarmenduz. Berez, kokapen geografiko jakin bateko istorioak kontatzen dituzten hamar koaderno txiki dira, María José Noain Maurak dotoretasunez idatzitakoak eta adin guztietara egokitutako hizkera dutenak.
Testuak: María José Noain Maura
Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Itzulpena: Joxan Elosegi
LG D 00104-2022
2022
Bibliografia
Aldizkari Zientifikoen Ataria - Ausart 10.
Massetani Piemonte, Helga. 2022. «Bidasoako Atlas Emozionala». AusArt 10 (2).
ikerketa-proiektua
Pandemia osteko ikerketa-programetarako eta egoitza artistikoetarako ikuspegi berriak (2021-2023)
Pandemia eta konfinamendu aldia eta ordura arte genituen askatasun askoren mugak gainditu eta gutxira sortu zen Bitamine Faktoriak azken 10 urteotan deitutako sorkuntzarako laguntzen programak berrikusteko ekimena.
Egia da orainaldi berria aldatu egin zela gertatutakoen ondorioz. Ekonomian eragina izan zuen, familia askok galdu zituzten maite zituzten pertsonak, galduak eta etsia hartuta sentiarazten gintuzten eguneroko errutinak eta aurrean genituen muga aldakorrek. Baina, gainera, pertsonok aldatu egin ginen. Gutako askok aprobetxatu dugu parentesi hori gelditzeko, hausnartzeko, aztertzeko, geure buruari errua egozteko, batzuetan galdu egiten dugula onartzeko eta, are gehiago, eginbehar akigarri horiek gainetik kentzeko. Gure helburuak zalantzan jarri eta erantzunak bilatu, horixe da kontua.
Arduragabea zen ordura arte gure egituran proposatu genuen ereduarekin jarraitzea, baina erantzunak ez ziren bakarrik agertuko, bilatu egin behar ziren.
Esparru horretan, lan luzea proiektatzen zen, fase zehatzetakoa, elkarren artean artikulatuak eta elkarren segidakoak denboran.
2021eko azaroan ikerketa lan bat jarri zen abian Euskal Herriko arte eta kultur sektorearen egoera ezagutzeko, eta 2022an zehar garatu zen.
Pertsona asko inplikatu dira lan-prozesuan, eta hori ezagutza-iturri baloraezina izan da, eta guztioi esker partekatu ditzakegu emaitza horiek. Bihotz-bihotzez espero dut emaitzak erabilgarriak eta emankorrak izatea sektorearentzat.
Jaitsi ikerketa
Diseinua: Estudio Moriskette
KULTURBOX
Kultura kontsumitzeko modua nabarmen aldatu da azkenaldian. Digitalizaziorako dauden joerei koronabirusaren eragina gehitu zaie. Horrek eragin oso negatiboa izan du aurrez aurreko kultura-jardueraren garapenean, baina artea eta kultura kontsumitzeko modu berriak garatzeko aukera eman du, online eta gehien interesatzen zaizkigun edukiak aukeratuz, horietaz gozatzeko, nahi dugunean, nahi dugun lekuan eta nahi dugun bezala.
Parametro-aldaketa horrek, jakina, arte-sorkuntzarekin, artearen kontsumoarekin eta kultura-ondarearen hedapenarekin zerikusia duen guztiari eragiten dio. Gainera, gogora ekarri behar da ondarearen balio-katearen eta elkarri lotuta dauden sei urratsen garrantzia: identifikazioa, dokumentazioa, balorazioa, kontserbazioa, hedapena eta hausnarketa.
Bi kontzeptuak batuta, hau da, kontsumo artistiko-kulturalaren modu berriak eta ondarearen balio-katearen garrantzia, sortu da proiektu hau, eta artearen eta ondarearen zabalkundea du ardatz, diseinuaren eta arte garaikidearen giltzarrietatik zaindutako estetikarekin uztartuta. Horrela sortu zen KulturBox, kulturara modu erraz, inklusibo eta erosoan hurbiltzeko kutxa artistiko sorta, kalitatezko formatu berri bat eskainiz, arlo ludikoa barne hartzen duena eta kultura nahieran gozatzeko aukera ematen duena.
Kulturarekiko eta artearekiko nolabaiteko interesa duen edonorentzat diseinatua dago KulturBox, edozein dela ere duen prestakuntza edo ezagutza. Jende geldiezina, ingurunea ezagutzeaz arduratzen dena eta inguruko ondarearekiko sentsibilitatea duena, ezagutzeko eta ikasteko gogoa duena, baina baita kalitatezko aisialdiko jarduerak bilatzeko gogoa ere.
Maria José Noain Maurak (Aspasiako bidaiak proiektukoa) eta Bitamine Faktoriako Helga Massetani Piemontek osatutako tandemak babesten du KulturBox proiektua.
Bidasoako Atlas Emozionala - ERAKUSKETA
2023.02.03 / 2023.06.04
OIASSO MUSEOA
"Ezin da ibai berean bi aldiz bainatu". Esaldi ezagun hori Heraklito filosofo grekoarena da antza, eta ezin hobea da Bidasoari buruz gogoeta egiteko. Antzinatik, muga bat da ibaia, eta horrek aukera eman dio gertaera historiko asko eta askotarikoak ikusteko, haren ibaiertzetan hizkuntzak entzuteko, ospakizun eta tragedia handiak jasotzeko, eta, ezinbestez, denboraren joanaren lekuko bihurtu da. Bidasoa ibaia da erakusketa honetako protagonista, eta bizia hartzen du, bertako biztanleen ahotsen bidez.
2019an, Irungo Udalaren Ribera beka jaso zuten Helga Massetani Piemontek (Bitamine Faktoriak) eta María José Noain Maurak (Los Viajes de Aspasiak), proiektu bat garatzeko, Une hartan “Bidasoaren kartografia emozionala” izena eman zioten. Aldez aurretik, lan bat egin zen kartografia artistikoaren historiari buruz, eta horren ondoren, ikerketa antropologiko bat egin zen. Ikerketa horretan, talde-inkestak eta -elkarrizketak eginez, Bidasoaren ertzetako biztanleek nolako pertzepzio emozionala duten jaso zen. Horrela, ibaiaren oroimenaren mapa kontzeptual eta artistiko bat egin zen.
2021ean jarraitu zuen proiektuak, eta beste dimentsio bat hartu eta "Bidasoako Atlas Emozionala" bihurtu zen. Orduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Olatuak dirulaguntza eman zuen, eta Irungo Udalak, berriz, sorkuntzarako laguntza, eta laguntza horiei esker, ikerketa hura artista-liburu bihurtu zen: hamar koaderno literario eta historiko argitaratu ziren, Elena Odriozolak ilustratuta. Herritarrek ikerketa-fasean gehien nabarmendu zituzten gaietako hamar aukeratu ziren, eta, orain, hamar modulu bihurtu dira, erakusketa hau osatzeko. Modulu bakoitzak alderdi bati buruz hitz egiten du, baina ez informatzeko soilik; izan ere, instalazio artistiko honen asmoa da oroitzapenak gogora ekartzea, emozioak piztu eta nahastea, eta joan ginena, garena eta izan nahi duguna ahanzturatik erreskatatzea. Norberak aukeratzen duen hurrenkeran ikus daitezke: garrantzitsuena da haietan barrena ibili behar dela, ibaiko urak bezala. Azken finean, filosofo greko hark berak esan zuen bezala, emanean da dena, deus ez da gelditzen.
KREDITUAK / CRÉDITOS
Komisariotza / Comisariado: Helga Massetani Piemonte, María José Noain Maura
Ilustrazioak / Ilustraciones: Elena Odriozola
Ekoizpena / Producción: Ander Garmendia
Eskerrak / Agradecimientos
Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa / Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa.
Hondarribiko Udala / Ayuntamiento de Hondarribia
Irungo Udal Artxiboa / Archivo Municipal de Irun
Kutxa Fundazioa
San Telmo Museoa
Irungo Memoria Historikoaren Bulegoa /Oficina Memoria Histórica de Irun
José Luis Noain Cendoya
Kutxateka
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak / Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”
Eta ikerketa-fasean parte hartu zuten guztiei. / A todas las personas que participaron en la fase de investigación.
DENDA ONLINE
Bitamineren argitalpen eta proiektu guztiak aurki ditzakezu gure online denda berrian:
shop.bitamine.net
LEHENSUGEA
MATRIZ SECA
Jose Iglesias Gª-Arenal, Saray Pérez Castilla, Miriam Rodríguez Morán
Lehensugea proiektuak gogoeta egiten du, bideo-saiakera baten bidez, Europako estatu-nazioen ekoizpen sinbolikoan natura eta mugaren erabilerari buruz. Espainia eta Frantziaren arteko mugan dagoen Larrun tontorrerako bidaia baten irudi-erregistro batek ematen dio sarrera tokiko mitoen eta Europako egitura kolonialen fantasiaren arteko gurutzaketari heltzeko.
La Rhune trena 1924an eraiki zen Saratik gailurrera iristeko. Batez ere turismoari eskainia, kremailera-tren historikoa da, bakarra Euskal Herrian. Azpiegitura honekin, eremu mitikotzat jotzen zen lekura erraz irits zitekeen. Omen sorginen eta zazpi buruko lehensuge baten bizilekua, eta piztiak mendi barnean zeuden metal preziatuak ahotik kanporatutakoan inguruko basoak suntsitu eta ibai sutsuak eratu ziren. Trena, bere igoeran, izaki mitiko-moderno baten gisara agertzen da, mendia mugaren zedarri bezala berrasmatu eta bere izaera eta paisaia monumentalizatzearen funtzioa betetzen du, nazioaren eraikuntza mitikoa elikatzen duen estraktibismo sinbolikotik.
Bidaia fisikoa abiatu aurretik, ikerketak mendiaren eta mugaren hurbilketa hirukoitz bati helduko dio, Félix Guattari psikoanalista eta filosofoaren Les Trois Écologies lanean oinarritutako hiru "testuren" bidez, niak niarekin, niak bestearekin eta niak naturarekin ezartzen dituen harremanei buruz hausnartzeko.
/
Matriz seca Jose Iglesias Gª-Arenalek, Saray Pérez Castillak eta Miriam Rodríguez Moránek piztutako lan-ildo bat da, erauzketa material eta sinbolikoko prozesuetan oinarritutako lurralde-antolamendua mantentzen duten egituren gainean jarduteko.
Jose Iglesias Gª-Arenalek master bat du Komisariotzan (Whitechapel Gallery eta London Metropolitan University) eta beste bat Art Praxis-en (Dutch Art Institute). Whitechapel Galleryko ikertzaile eta ikerketa-proiektu independenteen koordinatzaile aritu izan da. Espainian, Mendebaldeko Saharan eta Argentinan topaketak eta erakusketak antolatu ditu. MAL plataforma kuratoriala zuzentzen du.
Saray Pérez Castilla (Burgos/Bilbo, 1987) artista eta ikertzailea da. Nazioartean hainbat beka, sari, egoitza eta erakusketa jaso ditu, besteak beste, honako hauek: Archivos, registros necesarios, Incontro di artisti in Salento (Italia), ERTIBIL, Provincia 53 (CDAN-MUSAC), BilbaoArte Fundazioa, BARRIEK, Linz IMPORT project (Austria), eta Paisajes invisibles (Saharako errefuxiatuen kanpalekuak, Argelia). 2019an esplorazio bati ekin zion komisariokide bezala ¿En que piensan lxs artistas? Diálogos sur-sur-norte para darle la vuelta al mundo entre País Vasco y Ecuador.
Miriam Rodríguez (Abadiño, 1983) Oviedoko Unibertsitatean doktorea da; arlo hauetan espezializatua, Estetikan eta Arteen Teorian (DEA 2010) eta Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Ikasketetan (Oviedoko Unibertsitateko eta Salamancako Unibertsitateko masterra, 2009), eta Filosofian lizentziatua unibertsitate hartan (2007). Egun, kultur eta arte-sektorean dihardu, hainbat proiektu, erakusketa-, prestakuntza- eta ikerketa-lanetan murgilduta. Hitzaldi ugari eman eta hainbat argitalpen ditu.
CAYOLAR
Cayolar (mendiko artzain-borda, xibereraz) "bizitzearen" gaiari buruzko ikerketa eta egoitza ibiltaria da. Pirinioetako katearen bi aldeetan, beraz, mugaz gaindiko izaera batetik, 20 laguneko talde bat biltzen du esperientzia kolektibo batean; guztiek elkarrekin hainbat alorri heltzeko asmoarekin hala nola praktika berriri, esperimenturi eta hausnarketa sakon ugariri (honako alderdien arteko loturak, besteak beste, kultura eta lurraldea, kultura eta politika, kultura eta nekazaritza, kultura eta landatartasuna).
Egonaldia bi astez garatu genuen, 2 saiotan banatuta. Lehenengo "geldialdia" Aspe haraneko Urdos udalerrira heldu ginen, "Le Larry" izeneko mendi-bordaren inguruan, 1.700 metroko altueran. Espazio-denbora horrek aukera eman digu naturguneak atzeman, artzain-jardueretara hurbildu eta ezagutzak partekatzeko, baina baita galderak egin, perspektiba berriak aurkitu, arazoei irtenbide berriak eman eta istorio berriak eraikitzeko ere. Udako bazkaleku hartara iristeko, ia hiru orduko ibilaldia burutu behar izan genuen, puskak asto baten gainean jarrita. Bigarren etapak gure praktikak eta ikerketak berriz aztertzeko beta eman zigun, historia komun bat sortu eta gure memoriatik abiatuta, diziplina anitzeko instalazioak ekoizte aldera. Uharte Zentroan garatutako egonaldian zehar, igarotako denborari esker, tokiko kultur eragileekin batera hausnarketa areagotuak azaleratu ziren. Nola diseina eta aktiba dezake proiektu batek landatartasunari buruzko beste ikuspegi bat?
Cayolar proiektua TRAM-Ek bultzatutako ekimena da. Natacha Sansoz artistak sortu zuen elkartea 2018an, Oloroe-Donamarian. Elkarteak landa-eremuko bizipenak eta ikerketa bultzatzeaz gain, artistei sormen-testuinguru ezohikoak eskaintzen dizkie, zenbait leku berezi esploratzearekin lotuta. Izan ere, zuhaitz bat, mendi-borda bat edota txapel fabrika bat artisten eta publikoaren arteko topaketarako gune aproposak izan daitezke, elkarrekin zerbait sortzeko.
/
Natacha Sansoz (Carcasona, 1981) Pirinio Atlantikoetan bizi eta lan egiten du.
Natacha Sansoz artista erlazionala da. Bere praktika artistikoa artea, artisautza eta performancea gurutzatzen dituzten esparru artistikoetara bideratu du hainbat urtez. Pertsonen partaidetzak berebiziko garrantzia du bere sorkuntza-prozesuan.
2018 eta 2019 bitartean, sormen-egoitza ibiltari batekin esperimentatu eta "A Freaky Wedding in the Empty Shack" izeneko proiektua sortu zuen. Nolabaiteko epopeia honek ezkontza arrotz baten istorioa kontatzen du. Pertsonaien kontakizunak iragandako herrialde ezberdinetako topaketak eta kulturak islatzen ditu; Europako errelato komun bat idaztera engaiatuta garen heinean, kontinentearen nondik norakoak marrazteko saiakera moduko bat.
2018 eta 2020 bitartean, etnologo gisa, Europako ehun-zuntzei lotutako ondare inmaterial bizia ikertzen hasi zen, eta xede horrekin TRAM-E elkartea sortu. 2019ko uztailean Georgian, sormen-egoitza baten esparruan, 12 metroko feltrozko artilezko pieza bat eskuz lantzeari ekin zion, artisau georgiar, azerbaiyar eta turkiarren laguntzarekin.
DENOK GUTXI
Ane Azkona
Saiakera honek ezintasun teknikoa mekanismo-artistiko eta performancearen demokratizazio gisa hartzen ditu, bertakoa eta arrotza uztartuz. Nolabait glokalaren ideia arakatzen du proiektuak, indarkeria aitzakia hartuta eta bertako eta arrotzaren arteko irudi-talka ariketa xume batetik abiatuta.
Kalean aurkitutako objektuekin artefaktu eramangarri bat eraiki ondoren, bideoperformance-ekintza izaera hartuko du instalakuntzak, slackline teknika baliatuz. Instalakuntza hori objektu erlazionala da, emaile eta hartzaile anitzen negozioazio-gune geometrikoa, non espazioarekin harremanean dauden elementuek elkarrekiko mendekotasunez jokatzen duten. Bertan aurkezteko formak agerraraziko dira, aldarrikapen-tresna ohikoenetako batzuen elementuen galdezka, berezko ikurrak, keinuak eta esaldiak irakurri ahal izateko. Horretarako, kultura herrikoiaren eta pop-kulturaren iruditeria kolektiboaz baliatuko da, artxibo pertsonalarekin batera. Finean, hurbilketa sozial honek harreman berriak proposatu nahi ditu testuinguruan kokatu eta bera berridazteko.
/
Ane Azkonak (Donostia, 1997) EHUn burutu zuen Arte Ederretako gradua eta Atenaseko Arte Eskolan osatu. Bilbo eta Atenas hiriek ikasleku izanik, euren arte-sistemaren eta akademiaren egoerak eragina izan du bere lan artistiko eta sorkuntza-estrategian. Zehatzago, bere jardunak alderdi erlazionalak, materialak eta espazialak ditu abiapuntu, iruditeria kolektiboan eta pop-kulturan esanguratsuak diren elementuen arteko topaketa kontzeptualak behartzeko. Egun, eremu eta memoria publiko eta pribatuen arteko muga aztertzen dihardu, tradizioz aldarrikapenerako erabili izan diren dispositiboen bitartez arte-lurralderako espazio produktiboa sortu nahian.
RAKEL GÓMEZ VÁZQUEZ
Piedra rima con hiedra, mármol rima con árbol
Piedra rima con hiedra, mármol rima con árbol saiakera bisualean palmondoaren galera islatzen da, pikudo gorriaren zabaltzearen ondorioz. Indianoen ikur kolonialtzat hartzen da palmondoa, gure paisaian garaiko historiaren adierazgarri nabaria. Kontzeptualizazioa garatzean Agur Jauna euskal ereserkia izango da muina, bere dimentsio zabalean, zehazki alor musikal, testual eta sinbolikoan. Izan ere, Euskal Herriko pieza esanguratsu hori gure kulturan balio sinboliko handikoa da. Monumentu eta izurrite biologikoei buruzko praktika artistikotik abiatutako ikerketak agerian utzi du irakurketa dekolonialek landareen gaineko zeregin estraktibista eta koloniala betetzen jarraitzen dutela. Palmondoek betidanik bidaiatu badute ere, badakigu gure eraginak bizkortu egin duela haien sakabanaketa, eta orain haien gaixotasuna ere bai. Hala ere, egun kontserbazioa eta zaintza bertako floraz bakarrik arduratzen da. Horregatik, ereserkiak landare exotiko horien gainean dituen ahalmen disruptibo eta sinbolikoak erabiliko dira instalazio bat ekoizteko.
/
Rakel Gómez Vázquez artista eta ikertzailea da, Arte Ederretan lizentziaduna eta EHUn INCREARTEko masterra duena. Florentziako Accademia di Belli Arti eta Buenos Airesko Di Tella Unibertsitatean osatu du bere formakuntza; gaur egun doktorego tesia idazten ari da. Armar arte-ikerketarako kolektiboaren bazkide sortzailea da; TXT Lab-eko eta AKMEKA (Artea, Kultura eta Media) ikerketa-taldeko kide da, eta laSIA kolaboratzailea ere bada. Artista gisa egindako ibilbidean, sorkuntzarako hainbat beka eta sari jaso ditu.
Bere ekoizpenak sorkuntza ikerketa bezala ulertzen du eta hedatutako dokumentazio bezala artikulatzen da. Paisaia eraikuntza kultural gisa aztertzen du, zeinak memoriaren eta nortasunaren problematika politiko-sozialak irudikatzen baititu, jatorriaren eta nortasunaren eraikuntza bisual eta sinbolikoan eragin koloniala ikertuz, eta paisaian duen indarra eta proiekzioa aztertuz. Artxiboak, liburutegiak eta museoak arakatzeaz gain, landa-lanari eta lan praktikoan erabilitako tresnei heltzen die, marrazketaren, grabatuaren, instalazioaren, argazkiaren eta teknika analogiko fotosentikorren bidez (zianotipia, adibidez).
rakelgomezvazquez.com
TXOKOLATE-ONTZIA
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALEN “HAU” DISEINU LEHIAKETAren laugarren edizioan txokolate-ontzia berraztertzea proposatu zen. Objektu hori txokolatea prestatzeko erabiltzen zen sukaldeko tresna da, alegia. Tutu-formakoa da eta behealdean sabelduna da; ahoaren aldean, berriz, lisoa da, eta kirten bat du. Goialdean, erdian zulo bat duen estalki bat dauka. Bertatik, egurrezko irabiagailua edo ehogailua sartzen da; berez, estalkiaren zulotik ateratzen den barra luze bat da, bi noranzkoetan bira egiten duena. Hala, uretan edo esnetan murgildutako txokolate-ontzak irabiatu egiten dira, nahasketa desegin eta loditzen den arte. Txokolate-ontzi batzuk idulki baten edo hanka txiki batzuen gainean jarri ohi ziren.
Agurtzane Garaik (San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna), Fermín Leizaolak (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Iosu Rodriguezek eta Jon Lamborenak (IBILI Menaje), Elisabeth Urrutiak (industria-diseinu alorreko irakaslea eta ikerlaria Mondragon Unibertsitatean), Rafa Gorrotxategik eta Carlos Sánchezek (Bitamine Faktoriaren izenean) osatutako epaimahaiak NAHUA proiektua saritu zuen, JUNE LIZASO ODRIOZOLAK eta MARTA LOIDI URQUIZUK aurkeztutakoa.
NAHUA proiektuak objektuaren alderdi teknikoak, funtzionalak eta formalak trebeziaz eta sentiberatasunez konbinatzen ditu, eta erabilitako lengoaiaren aberastasuna nabarmentzen duen diseinu bat proposatzen du. Era berean, jatorrizko objektuarekiko fideltasuna mantendu egiten du, aldi berean haren ezaugarri nagusietako batzuk egungo erabilera eta ohituretara eguneratuta.
Proiektu irabazlea eta lan nabarmenenak biltzen dituen erakusketa ikusgai egongo da San Telmo Museoan udan zehar.
Bitamine Faktoriak, lehiaketa honen antolatzaile den erakundeak, babesleen laguntza, epaimahaikideen lana eta parte-hartzaileek erakutsitako interesa eskertzen ditu.
Saria
NAHUA - JUNE LIZASO ODRIOZOLA eta MARTA LOIDI URQUIZU
Aipamen berezia
MOKAMA - NORA GONDAT UNZALU eta EIDER SANCHEZ IMAZ
Nabarmendutako proiektu finalista
LA TXOKO - Aitor Marauri Jauregui, Oier Arevalillo Labayen
Proiektu finalistak
GOXOPOT - Miren Loiti Jaca, Ibone Aboitiz Anakabe
IKATZ - Paula Iglesias Izcue, Eider Gabirondo Lopez
EDONORA - Maitane Urkiola Martinez, Ane Barandiaran Lopez de Audicana
GOXOKO - Malen Deniz Ayerbe, Mireia Elexpe Román
K'AKAW' - Arrate Serrano Otadui, Uxue Cabañes Iturbe
Argazkiak: Oskar Moreno
MICHEL HUNEAULT
Michel Huneault (1976) argazkilari dokumentala eta artista bisuala da. Garapenari, traumei, migrazioari eta bestelako errealitate geografiko konplexuei buruzko gaiak lantzen ditu, hala nola klima- eta osasun-aldaketak. Michelek maisutza ikasketak egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, eta Rotary Peace Fellow izan zen han, memoria kolektiboaren rola ikertzen, egoera traumatiko handien ondoren. Argazkigintzan aritu aurretik, nazioarteko garapenean lan egin zuen hamar urtez baino gehiagoz.
Bere sorkuntza-egoitzan, Johann Mazé (Frantzia) soinu-artistarekin lan egin zuen Michel Huneaultek. Gai horri buruzko beste lan batzuk egin ondoren -De la Frontière (2021), Roxham (2017), Monnaie d'échange (2016) eta Occident Express (2015)-, Michelek "muga" ideiari buruzko ikerketarekin jarraitu zuen, oraingoan Bidasoa ibaiaren bi aldeetan lan eginez, baita eskualdeko Pirinioetako mendietan ere. Aldi horretan, lan berri baten oinarriak ezarri zituen. Lan horretan leku/denbora baten errealitate anizkoitzak eta aldi berekoak jorratzen ditu, hutsala izan daitekeena Europako herritar legalarentzat, alferrikakoa iragaitzaz dabilen turistarentzat edo artistarentzat, baina tentsioz betea kausa horri eskainitako presentzia polizialarekin zeharkatzen saiatzen diren etorkinentzat. Pieza artistikoa postprodukzio fasean dago eta 2023ko udan aurkeztuko da jendaurrean Kanadan, Euskal Herrian eta Interneten.
Saison Quebec- Pays Basque kultur trukerako programa, Etxepare Euskal Institutua eta Quebeceko Nazioarteko Harremanetarako Ministerioak antolatua.
michelhuneault.com]
5BIDE
Mendiak bihotza zabaltzen digu, birikak bete, begiak garbitu eta burua (lepaka daramatzagun barne motxiletatik) arindu. Eta mendian ere galdu egiten gara maiz; batzutan nahita eta besteetan nahi gabe. Bost Bide dokumentalak Euskalerriko parke naturaletan barrena bost txango jasoko ditu. Bakoitzean, kronometrorik gabeko elkarrizketa pausatu bat, sakona eta benetazkoa, egi txiki bat errebelatuko diguna. Mendia, pausuz pausu, elkarri egiak kontatzea ere badelako. Horretarako, elkar ezagutzen ez duten bost bikote lekuz kanpo jarriko ditugu, berria izango zaien paraje horretan oinezko bidea egiten, behar denean eztabaidatuz baina batez ere, adostuz.
Finean, dokumentalak bost mikro istorio hauen bitartez mendizaletasunaren purutasunera itzuli nahi du, bidea partekatzera.
/
Leire Egañak, hogeita bi ordu ametsetan ibili ezin eta, zineman aurkitu zuen ihesbidea . Ofizioan trebatzeko London Fim School-ean burutu zituen ikasketak. Jardun bilakatuta ere, gaur, ikus-entzunezkoak aterpe dira beretzat. Begirada kolpe batean animaliak pertsonalizatu eta pertsonak animalizatzeko dohaia dauka. Eta botere horri egotzia dakion erantzunkizuna, zuzendari zein kamera lanetan grin eta su ibiltzea da, Bira Produkzioak ekoiztetxe kooperatiboan.
IOCARI
Iocari dantza garaikidea eta antzerkia batzen dituen pieza da, non bueltak ematen dituen ruleta batek piezaren
norabidea erabakiko duen. Dantzariek ruletara jolasten dute eta honek inposatzen duen zorizko ordena jarraitu
beharko dute, bitartean atzerako kontaketa bat gertatzen den einean. Iocarik sariz betetzen ditu kaleak, zortez
bazterrak eta ezinezkoak diren irribarrez aurpegiak.
/
Compañía X Ada Continente, Saray Garzia eta Nadia Yagoubik osatzen dute eta 2018an jaio zen dantza
garakidearen norabide berriak ezagutu eta sortzeko gogoz.
LILIKATE
Genero-berdintasunerako borrokan, emakume-belaunaldi bakoitzak lortzen dituen urratsak dira hurrengo belaunaldiaren abiapuntua, eta erreleboa hartu eta borrokan jarraitzen duten belaunaldi berriak aurreko belaunaldiak bezain garrantzitsuak dira.
LILIKATE proiektuak balioa ematen dio borroka feministaren oroimen kolektiboaren belaunaldien arteko transmisioari, emakume batetik bestera, amatik alabara, eta ikerketa eta sormen kolektibo eta parte-hartzaileko prozesu baten bidez egiten du; prozesu horren errua da bideodantzako abangoardista bat egitea.
LILIKATE proiektua hiru fasetan garatzen da, eta batez ere hiru pertsona-taldek hartzen dute parte: dantzarekin zerikusia duen talde artistiko batek, genero-ikuspegia duen ikus-entzunezko talde batek eta militantzia feministaren historia duten emakume adindunen talde batek.
/
B>Egia Zinema irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa sortu genuen 2018an, gizarte- eta ingurumen-kutsuko ikus-entzunezko proiektuak ikertu, forma eman eta egiteko asmoz. Ikuspegi artistikoa eta entretenimenduarena ahaztu gabe, gizartearen eta ingurumenaren errealitateetarantz herritarren begirada erakarri nahi dugu, plazaratzearen beharrean dauden gaietara.
Azken 4 urteetan hainbat laburmetrai eta dokumentari aurrera atera ditu, gai desberdinak lotuaz: itsasoaren zaintza eta elbarritasuna, genero indarkeriaren banalizazioa, biktimen erruduntzea, eta abar.
KARLA CRNCEVIC
mugatiko maitasuna: etorkizunaren taxonomia
2023.06.02
18:00
LANTEGIA
OIASSO MUSEOA - IRUN
"Taxonomia berriek ez dute bermatzen arriskuan dauden espezieen etorkizuna; orainean nolabaiteko kontrola baino ez dute erreklamatzen, iraganaz egindako oraina; harremanen eta nortasunen historia, eraikia eta lehiatua".
Donna Haraway, When Species Meet (2008)
Proposamen honen helburua oraina ikusteko, aipatzeko eta ulertzeko modua aztertzea eta aldatzea da, etorkizun desberdinak imajinatzeko eta sortzeko txoko bat izateko. Bidasoa ibaian zehar jasotako testu, irudi eta artxibo ez-iraunkorrei esker (gizakionak diren ala ez kontuan hartu gabe) elkarrizketa bat sortuta, ikerketa eta lan-prozesua aurkeztuko dira, mugen eta barneko/kanpoko marjinen ikasketaren bidez.
/
Karla Crnčević (1989, Jugoslavia, Kroazia). Antzerkigilea izateaz gain, zineman egiten du lan, hainbat formatu eta lan-baldintzaren bidez irudien eta soinuaren politika aztertuta. Haren bideo-lanak zenbait herrialdetan aurkeztu dira.
ESTIBALIZ SADABA MURGUIA
B)) EKINTZAK)) Proiektu honetan hausnartuko dut nola etxeko espazioa historikoki emakumea baztertua izan den espazio bat den, emakumeek egiten duten lan guztia ikusaraziko duen, sozialki lan ikusezina baita, eta termino sozialetan ikusaraziko dut eta jendaurrean jarriko dut, jendaurrean. Proiektu honetan, aurrekoetan bezala, ekintza, marrazki, argazki, soinu eta bideoaren hizkuntzatik abiatzen naiz. Teknika horiek batuta, prozesu honetan garatuko ditudan irudien konstelazio zabal bat zabalduko dut, emakumeek etxeko espazioarekin duten harremana behatu, zalantzan jarri eta horren inguruan lan egiteko. Ekintzatik espetxeratze hori irauliko dugu, borroka sukaldetik eta logelatik kanpora eramanez, kaleetaraino. Nire praktika artistikoak beti integratu izan ditu teoria eta aktibismo feminista sareak sortzeko eta genealogiak ezartzeko borondatearekin, loturak sor ditzan eta, horrela, lana banaka isolatuta gera ez dadin.
Inauguración: Sábado 16 de septiembre 2023 - 12 h
🟣 MUNTREF Centro de Arte Contemporáneo, Sede Hotel de Inmigrantes
Av. Antártida Argentina s/n, entre Dirección Nacional de Migraciones y Buquebus. Ingreso por Apostadero Naval. Puerto Madero, CABA
………………………………………………………………………………………
Saturday September 16 at 12 pm in @muntref #BIENALSUR opens ⚫️ ACCIONES B, residencias EAS-EZE, BITAMINE Faktoria, the exhibition that seeks to make visible the invisible work that women do in the domestic sphere.
| ARTIST
Estibaliz Sádaba Murguía
| CURATORIAL WORK
Helga Massetani Piemonte
Until 10/28/2023
+info
gaztainak erretzeko tresna
HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketak euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea du xede. Batetik, deialdiak gure tradizioan ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira, baita diseinu alorrean ikerketa-ildoak urratu eta ekintza-eremuak zabaldu ere.
HAU lehiaketak gure esperientzia etnografikoaren aztarnak berreskuratzen ditu, diseinuaren jardunaren bitartez, tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko loturak sendotze aldera. Artisau diseinuaren errespetua eta aitorpena gaur egungo industria-diseinuak duen esperimentaziorako gaitasuna eta ahalmena uztartzen ditu.
Deialdi honetan, berraztertzeko proposatu den objektua gaztain burruntzia da.
Aurten, epaimahaia diseinu eta euskal etnografia alorretako aditu hauek osatu dute: Fermín Leizaola Calvo (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Elisabeth Urrutia Bea (Industri-diseinatzailea), Xabier Llordes (EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionalaren arduraduna), Jon Lamborena (IBILI Menaje enpresako diseinuaren arduraduna), Nagore Lauroba Izaguirre (Industria diseinuko graduaren koordinatzailea, Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa), Helga Massetani Piemonte (Bitamine zuzendaria) eta Agurtzane Garai Ibarluzea (San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna).
Epaimahaiak aurkeztutako proiektuak balioetsi ditu, guztiak oso maila onekoak baitira. Halaber, parte-hartzaile guztien lana nabarmendu du, proposatutako objektua ikertu eta eguneratzeko egin duten ekarpen baliotsua aintzat hartuta.
Epaimahaiak ebatzi du Marta Loidi Urquizuk aurkeztutako DINAK proiektuari saria ematea.
Era berean, epaimahaiak honako proiektu hauek aukeratu ditu saritutako lanarekin batera erakusteko. Aipamen berezia: ZESTA (Sergio Pena Tirado). Hautatutako proiektuak: AÏNA (Iker Leizaola), DAMAKI (Maialen Bertiz eta Marina Ibáñez), TRIKU (Aroa Ochoa, Mónica González eta Olatz Jausoro), REFRAKTARIO (Pedro Galdón), SUTAN (Alicia Comesaña eta Paula Arrilucea) eta LAKOTS (Luzaide Lizarralde, Uxue Sánchez eta Maria Urquiza).
Argazkiak: Iker Azurmendi.
DEIALDIAREN ARABERA
IZOKIN #7
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Izokin deialdiak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.
Deialdi honen sorkuntza grafikoaren aipamena.
CC BY-NC 4.0 2015 / KUTXATEKA / Fotocar / Martín Ricardo
ZERTAN DATZA
Obrak ekoizteko laguntza ikus-arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, eszenan, literaturan, diseinuan, komikigintzan edo beste edozein sorkuntza diziplinatan. Kultur proiektuen ekintzailetza: ekitaldien edo/eta kultur espazioen kudeaketa nazio mailan eta nazioarte mailan. Obraren erakusketa.
NORK JASO DEZAKE
Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldeetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.
HAUTATZE IRIZPIDEAK
Proiektu bakoitzaren kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte hartzea eta mugaz gaindiko izaera hartuko dira kontuan.
Balorazio batzordea egokitzat hartzen dituen eskatzaileekin elkarrizketatu ahal izango da laguntzaren eskaeraren inguruan informazio osagarria jaso ahal izateko.
EPEMUGA
2020ko martxoaren 6a.
IZOKIN #6
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Deialdi honen bidez Bitamine Faktoriak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.
IZOKIN #9
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Izokin deialdiak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.
ZERTAN DATZA
Obrak ekoizteko laguntza ikus-arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, eszenan, literaturan, diseinuan, komikigintzan edo beste edozein sorkuntza diziplinatan. Kultur proiektuen ekintzailetza: ekitaldien edo/eta kultur espazioen kudeaketa nazio mailan eta nazioarte mailan. Obraren erakusketa.
NORK JASO DEZAKE
Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan) lurraldeetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.
HAUTATZE IRIZPIDEAK
Proiektu bakoitzaren kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte hartzea eta mugaz gaindiko izaera hartuko dira kontuan.
Balorazio batzordea egokitzat hartzen dituen eskatzaileekin elkarrizketatu ahal izango da laguntzaren eskaeraren inguruan informazio osagarria jaso ahal izateko.
EPEMUGA
2022eko urriaren 24a.
BAR #10
BIDASOA ART RESIDENCY
Bidasoa Artist Residency Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.
Deialdi honek sorkuntza eta ikerketarako egonaldi bat sortzea du helburu, non artista batek “marjina” kontzeptuaren inguruko hausnarketa egingo baitu. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinatan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.
ZERTAN DATZA?
Bitamine Faktoriak eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:
-Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.
-Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.
-Lan egiteko eremua.
-Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).
-Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.
-Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).
-Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza-prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.
-Komunikazioa eta hedapena.
*Bitamine Faktoriak gonbidapen-gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.
EPEMUGA
2022ko azaroaren 7a
EAS-EZE #7
EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA
Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.
Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoak sustatzeko da, edozein diziplinatakoak izanda ere.
ZERTAN DATZA?
Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.
Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte hartze izango dituzte aretotan, museotan, kulturgunetan eta galeriatan (mahai inguruak, eztabaidak, workshopak, topaketak eta lan kolektiboak) lekuko artista garrantzitsuekin.
EPEMUGA
2022ko azaroaren 7an.
INFO
enter@bitamine.net
HAU #7
EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan gaztainak erretzekoa objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2024ko maiatzaren 12a