IRUNGO UDALA
Irun hiri dinamikoa, irekia eta abegitsua da. Bisitatzen gaituztenen gogoko da, eta bertako hiritarrek maite dute. Historia aberatsa eta berezia daukan lekua da. Iraganak erromatarren garaietara garamatza; eta, era berean, urtetan izan duen muga-izaerak, aukeraz eta erronkaz betetako etorkizunera.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
SENS IRUN
Sens Irun hiria eta bere merkataritza zentzumenen bitartez ezagutzeko ekimenaren marka eta identitate korporatiboko euskerrien garapena.
DONOSTIARTEAN AZOKARAKO STANDAREN DISEINUA
STANDAREN DISEINUA.
**BEZEROA: **Ayuntamiento de Irun
Donostiartean arte garaikideko azokarako stand-a diseinua eta eraikuntza. Azoka hau 2017ko uztailaren 20tik 23ra ospatu zen.
Bitamine Faktoria sormen lantegiaren proposamena forma-minimalismoan eta argitasunean oinarritzen da. Azalera stand esku-hartze soila burutzen da, komunikatu nahi den mezua indartzeko xedez: Irungo udalak bultzatzen dituen proiektuen izaera berritzailea.Interiorismoak elementu erakargarria sortzen du, sartzeko gonbitea luzatzeko. Horretarako, sarbide bat eratu da, zurezko egitura bat eraikiz, kirol-sare batekin bilduta eta puxika zuriz beteta. Barne hormetan, informazio-biniloak itsatsi dira, proiektuen filosofia era grafikoan irudikatzeko baita Irungo udalaren logoa eskuz margotutako ohol bi ere. Bestalde, proiektuen izaera bi bideoren bitartez zabaltzen da, zurez egindako euskarri banatan jarrita.
INSTALAZIO ARTISTIKOAK - ARTEANDO
Instalazio artistikoen proiektuen sorkuntza eta egitea.
Bitamine Faktoria diziplina anitzeko artisten talde bat da, 2008an sortutako Artitadetó artisten kolektiboaren jarraipen bezala jaiotzen dena.
Geroztik pieza artistiko desberdinak egin izan dituzte, nabarnenen artean Abrigo Maleta Ryan, Libre Circulación de los Seres Humanos, Higer.
Esperientzia artistiko honetatik abiatuta esku hatze, site-specific proiektu, instalazio, etab. proposatzen ditugu.
Enkargu hauetako bat Irungo Udalak ARTEANDO arte garaikideko ferian izan zuen stand-a izan zen.
2012
2013
RIBERA #1
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Ribera proiektua ekintza esparru berariazko batean kokatzen da. Bidasoaren ibaiaren balioa nabarmentzea da xedea, Irungo desanexioaren eta hiriaren sorreratik 250. urteurrena ospatzen da baita Avenida zubiaren eraikuntzaren mendeurrena ere ospatzen den 2016 honetan.
Egitasmo hau Avenida zubiaren eremuan jazotako gertakariei lotutako ondare historikoaren eta antropologikoaren sormen lanen bidezko itzulpen artistikoan oinarritzen da. Hainbat artistak, teknikok, ikertzailek eta kolektibok, tokikoak gehienbat, burututako prozesuei esker hausnarketa partekatu bat bideratu da espazio geografiko-denborazko honen inguruan. Horretarako, diziplina eta formatu ezberdinak baliatu dira, hiru ardatzetan eratuta: ibaia, memoria eta arte garaikidea.
Jendaurreko aurkezpenak bi mugarri izan ditu. Lehenik, 2016ko irailaren 24ean espazio publikoan burututakoa, Avenida zubiaren inguruan. Aurkezpen honek ibaiertzearen espazioa berreskuratzea du xede sorkuntza dinamikak, zirrarak eta esperientzien bidez.
Arte garaikidea eta hainbat diziplinen hibridazioa oinarri hartuta historia zeharka gogoratzea da helburua, hala nola, bitartekaritza, teknologia, arte garaikideko praktikak eta paisajearen diseinua. Aldiz, bigarren jardunaldia, 2016ko urriaren 6an, CBA kulturgunean ospatzen da, prozesu artistiko bera barreiatzeko eta zabaltzeko xedearekin, non artistek jendartearekin batera hausnarketa partekatu bat garatuko duten.
Ondoko artistek propio sortutako lanekin osatu da programazioa.
Mugako hitza
Javier San Martinen, Aloña Zubizarretare & Maider Likona - “Pescando Aniversarios”, “Sonidos del pasado”
Jeongsoo Lim - “Give me your name”
Parasite - “Camino narrado”
Muga ikusezin berria
Aitzpea Leizaola & Helga Massetani - arte eta antropologiako workshopa
Ezmugak - “Zubi sweet home”
Mugako musika
Maider Elcano - “Karaoke mobil”
Memoriaren objektulogiak
Lander Etxedona - ikus-entzunezko instalazioa
Jeongsoo Lim - “Ask and respond”
Bitamine Faktoria - "Gauproject"
Ribera 2016 bideoa
RIBERA #2
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Ribera proiektuaren bigarren edizio Bidasoa ibaiertzean ospatu zen, 2017ko irailaren 23an, larunbatarekin. Egitasmo honek arte garaikidea eta memoria historikoa ardatz hartzen ditu. Egun osoko jardunaldian hainbat artistek eta kolektibok ibaiaren alderrietan jorratu zituzten izaera askotariko lanak: instalakuntzak, dantza, musika eta proiekzioak.
Progamazioa hainbat instalakuntzarekin eta ekintzarekin osatu zen, besteak beste: Bitamine Faktoriak sortutakoak; Kubo Beltza Project galeria mugikorra, “Ecos del Bidasoa” lanarekin, Pau Figueresek gidatuta; “Oroimeneko hormak” GKo Galleryko Garikoitz Muruaren eskutik; dantza garaikidea Myriam Pérez Cazabon “Nere azalean arrotz” koreografiarekin; foro antzerkia, Alazne Corral eta Gorka Álvarez bikoteak zuzendutatako Ribera Bekaren emaitza; LUMI taldearen pop elektronikoa; eta “Expanded Landscape Bidasoa” proiekzioak Jaime de los Ríosek aktibatuta.
Halaber, Riberak beste aurkezpen bat proposatzen du, 2017ko urriaren 5ean, CBA kulturgunean, prozesu artistiko bera barreiatzeko eta zabaltzeko xedearekin, non artistek jendartearekin batera hausnarketa partekatu bat garatzen zuten.
Ribera proiektua Irungo udalak bultzatzen du, Irun Factory programaren eremuan, arte sorkuntza eta sormen industriak sustatzeko eta artea esparru publikoetan deszentralizatu eta azaleratzeko asmoarekin.
Ribera 2017 bideoa
RIBERA #3
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Irungo Udalak sustatutako eta Bitamine Faktoriak kudeatutako programa honek Bidasoaren ibaiaren memoriaren balioa nabarmentzen du arte garaikideko praktiken bitartez. Artea baliatzen da ibaiertza indarberritu eta jendartearekiko harremana sendotzeko, gizartean izan duen izaera dinamizatzailea gogora ekarriz.
Riberak bi mugarri ditu, udazken hasieran. Lehenik, jardunaldi nagusia Bidasoa inguruan ospatzen da, ibaiaren eremu geografikoa berreskuratzeko xedez, sormen dinamikak, zirrarak eta esperientzien bitartez, historiako pasarteak zeharka oroitarazteko. Bigarrenik, CBA Kultur Gunean prozesu artistikoak zabaltzeko xedearekin, artistek eta jendarteak hausnarketa partekatu bat garatzen dute.
Hirugarren edizioko programa honek ondoko proposamenak bildu zituen: BIDASOAKO OIHARTZUNA, soinu-instalakuntza Osinbiribil inguruan dagoen karabineroen kaserna zaharrean, Virginia Gasull (1943) eta Eneko Arcas (Deia) egileen kontakizunekin; jarduera parte-hartzaile bi BIDAIA KAIERA, margoa eta marrazkia aire zabalean, Il Duomo elkarteko Juncal Alfonsok & Arantza Albisuk lagunduta, eta KONTAKIZUNAK PEDALKADAZ PEDALKADA, paseoa txirrindan, bidaide hauek kontatua: Idoia Castro (Museo Oiasso), Ana Galdós, Fernando García Nieto, Mikel Huarte & Heidi Otaduy (Ribera Bekak) eta Ion Aranguren (Sos Arrazakeria / Irungo Harrera Sarea); eta OROIMENAREN HORMAK, Xabier Anunzibairen horma-irudiko esku-hartzea Santiago karrikako zubibide azpian. Bestalde, Bitamine Faktoria hainbat esku-hartze burutu zituen: CHECKPOINT, informazio eta topaketa gunea; HONDARTZA, Bidasoari so egiteko instalakuntza; eta SELFIE POINTS, ibaiertza interesgunetzat aldarrikatzeko esku-hartzea. Jardunaldia dantza garaikideak eta manouche jazz musikak borobildu zuten, batetik Eneko Alcarazen (Cia. Ekilore) “Sorginak kanpora” lana; eta bestetik, Sur Le Feel, hirukotearen soinu banda CONCERT PIQUE-NIQUE amaiera ekintzarako. Azkenik, “Faisaien uhartea, Historia kontatzeko moduak” ikerlanaren nondik norakoak aurkeztu zituzten Iván Gómez eta Iraitz Agirre (Ribera Bekak) artista eta antropologoa bikoteak.
TRANSBITA
DIZIPLINARTEKO PROPOSAMEN PARTE-HARTZAILE BATEKIN BIDAIATZEN DUEN GAILU MUGIKORRA
2014an, Bitamine Faktoriak 1978ko karabana bat birdiseinatu eta egokitu zuen, eta langune mugikor bihurtu. Edonora doala ere, egoitza gisa erabiltzen da, eta artisten eta jendartearen arteko topagune aparta da. Hartzaile berriak lortzeko, diziplina desberdinetako artistak konektatzeko eta kultura arloan forma berriekin esperimentatzeko tresna da Transbita.
Arte eta kultura garaikidea ikus-entzule talde zabalago bati iritsi behar zaizkio, jendartearengan jakin-mina, interesa eta pentsamendu kritikoa pizteko. Horregatik, ezohiko tokietara hurbiltzen dugu esperientzia hori; bai itsasoaren ondora, bai museo baten sarrerara edo plaza batera, beti topaketa bilatuta. Plazara jalgi denetik, Transbita 10 alditan baino gehiagotan abiatu da, diziplina anitzeko bere proposamen parte-hartzailea soinean eramanda, besteak beste: zuzeneko musika, dantza garaikidea, lan audiobisualak, argi-laborategia, arte plastikoa eta emanaldiak. Azken irtenaldietan, topagune gisa balio izan du, bai eta hainbat programaren baitan proposamen artistikoak biltzeko gune gisa ere; besteak beste, Kontenporanea, A Town That Makes You Happy eta Ribera.
/ TRANSBITA IRUN
Aurkezpena. Ácido C
/ TRANSBITA DONOSTIA
Bidaia eta inprobisazioaren kontzeptuen inguruko diziplina anitzeko ekitaldia, Boulevardean
Artista bidaideak: Edorta Subijana, Izaskun Álvarez Gainza, Lurra, Laurentx Etxemendi, Helena Gołąb, GKo Gallery, NiMu, Arteklab eta Izaskun Lapaza
/ TRANSBITA UDABERRIPARTY
Bitamine Faktoriaren 4. urteurrenaren ospakizuna
Bar L'atelier
/ TRANSBITA HONDARRIBIA
Artista bidaideak: Ainara LeGardon, Ainhoa Izagirre, NiMu
/ TRANSBITA HENDAIA
Artista bidaideak: Sky Beats, suartez Lighting Commons
/ TRANSBITA COMÈTE
Artista bidaideak: Amorante, Bitamine Faktoria, NiMú, Sofie Dubs
Oiasso Erromatar Museoa
/ TRANSBITA FICAB
Artista bidaideak: Amaia Elizaran, Bitamine Faktoria, Naica
Oiasso Erromatar Museoa
/ TRANSBITA OLATU TALKA
Artista bidaideak: Bitamine Faktoria, Gopuzkingz, Javier Baliache, Jon Jauregi, Orchiday
/ TRANSBITA LARREAUNDI
Artista bidaideak: Lemont Twist, suartez Lighting Commons
TERRAZA
Terraza
Berdinen arteko topaketa eta elkartruke lekua.
Asteartero, 16:00etatik 18:00etara.
2015eko Maiatzaren 12tik ekainaren 16ra
Baliabideak izatea ez da bakarrik lanerako espazio bat izatea.
Argi dago gaur egun gure etxea izan daitekeela. Espazioak beste gauza erakargarriak izan behar ditu arlo honetako komunitatea aglutinatzeko.
Egingarri diren adibide batzuk hurrengo hauek dira: baliabideen informazioa, kontaktuak erraztea, proiektuen tutorizazioa, iturrien laguntza (liburuak, artistak, kudeaketa-ereduak, beste enpresa kreatiboen adibideak, etab), kontseilu fiskalak, finantziazio medioak. Ekimen kulturalak azkarrago, errazago eta ziurrago jaurti ahal izatearekin erlazionatutako gauzak.
Hortaz, behar hau formalki programatutako tailer edo jardunaldietatik kanpo kontaktuak egiteko aukera batean bilakatu daiteke.
Formatu lasaia da baita planteamendu hauei jarraipena eta soluzioak emateko topaketa lekua ere. Espazio hau publiko guztiari irekita dago eta bertan komunitate artistikoak orokorrean planteatutako gai guztiak bideratuko dira.
KONTENPORANEA #4
ELKARTRUKEA
Laugarren edizioa elkartrukean oinarritzen da, elkarrekikotasun- eta atzeraelikadura-dinamika gisa ulertuta. Trukerako bokazioa presente egon da programazioaren diseinuan eta proposatutako jarduera batzuen arteko loturan. Hain zuzen ere, programatutako tailerrak elkarri lotuta egon dira: horietako bakoitza elikatu egin da, aldez aurreko jardueran lortutako baliabideak eta materialak erabiliz. Azken emaitza izaera kolektiboa duen proiektu artistiko pertsonal bat izan da, argitalpen formatuan.
Oraingoan, Miguel Matador, Julen Sanchez eta Haizea Olaizolak (Irun), Maialen Caballerok (Hendaia) eta Faidra Drakonakik (Hendaian bizi den greziarra) osatu dute batzorde antolatzailea. Literatura, Hizkuntzalaritza, Kultura Kudeaketa eta Diseinu Grafikoa bezalako diziplinetan izandako esperientziak proiektua aberastu du, Bitamine faktoriarekin batera.
ARTISTA GONBIDATUAK
Cocina De Guerrilla Sukaldea / Ibai Sarasketa / Il Duomo / Irantzu Piquero / Fem Tour Truck / La Ménagerie / Lezuri Ormazabal / Moon Djs / Nomad Studio / Susana Blasco
ERAKUSKETA
Alberto Letamendi / Claude Billès / David Salcedo / Fabio Coruzzi / Gema Ramírez / Javi Utrera / Juliette Toullec / Miriam Loidi / Noelia Sierra / Rubén González Calzada
ART MARKET
AUTOEDIZIO MERKATUA
Ainhoa Gordo / Alquimia Fanzine / Azul Cobalto Fanzine Banatzailea / Berezi Art / Igoreto Photography Jon Cadierno, EncreS / Kbk (Mugakide), Mr. Woodman, 35. Thompson (Javi Utrera).
KEOA 2019 katalogoa
A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #1
ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN
Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.
A Town That Makes You Happy ekitaldiaren lehenengo edizioak arte garaikidearen inguruko hainbat esku-hartze proposatu zituen gure egoitzaren auzoa den Larreaundin. Ekimen horretan, eskualdeko artisten, bizilagunen, denden eta enpresen iritziak bildu ziren, auzo erakargarriago eta lagunkoiago bat diseinatzeko.
2018ko urriaren 6an (larunbata) gauzatutako proiektua Loiolako Iñigo kalean garatu zen; hots, Bitamine Faktoriaren egoitzaren kalean. A Town That Makes You Happy proiektuaren helburua eremu publikoan eta pertsonen umorean eragin positiboa sorraraztea da, tokiko, Gipuzkoako eta Euskadiko emakume sortzaile talde batek auzorako pentsatutako esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileen bidez. Eguna girotzeko, herri-bazkari bat antolatu zen, bazkalondo eta guzti, bai eta Sara Mansilla eta Moon djs musikariek eskainitako zuzeneko saio bat ere.
ARTISTA GONBIDATUAK
Garikoitz C. Murua, Igor Rezola Iztueta, María Rios, Moon Djs, Nerea Lekuona, Pili Aguado, Ramon Zabalegi, Sara Mansilla, Susana Blasco
ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Kutxa Fundazioa / Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia / Rehabite
LAGUNTZAILEAK
Cepinsa / Ondarribi Grafikagintza / San Miguel / Atrezzo / Restaurante Tetería Kus Kus
ESKER ONA
Artista, bizilagun, dendari, babesle eta laguntzaile guztiei auzo zoriontsuago bat irudikatzeagatik
A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #2
ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN
Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.
A Town That Makes You Happy proiektuaren bigarren edizioak muina mantendu egin zuen (eremu publikoan parte hartzea, alegia); formatua, berriz, aldatu. Oraingoan, enpresa handien kanpainetarako erabili ohi diren hainbat publizitate-eremu okupatzean zetzan proiektua, modu iragankorrean haietan esku hartzeko, artelanen ohol izan zitezen. Hausnarketarako gonbidapen diren eta nahasmena/harridura sorrarazten duten lanen bidez, komunikazioaren eta kontsumoaren inguruko kontzientziazioa suspertu nahi zen proiektuarekin.
Abenduaren lehen bi asteetan zehar, lanak eremu publikoan jarri ziren ikusgai, artearekin bateragarriak izan ohi ez diren euskarri eta tokietan. Programazioa osatzeko, emakume artista gonbidatuetako laurekin eta Transbitarekin topaketak antolatu ziren. Azken hori Bitamine Faktoriak sortutako karabana ibiltaria da, zeinak hiriko auzo eta kaleetan barrena Estíbaliz Sádabak egindako ibilbidearen lan audiobisuala erakusten baituen.
ARTISTA GONBIDATUAK
Anne Laure Boyer, Colectivo Redil De Arte Político (Iñaki Larrimbe y Rubén Díaz De Corcuera), Estíbaliz Sádaba, Marina Vargas, Zuhar Iruretagoiena
ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia
LAGUNTZAILEAK
Auzo elkarteak Landetxa, Santiago, Urdanibia / Gorka Lomeña SLU / Ficoba
KBK #2
KBK
Erredakzio-taldea
Juan Aizpitarte - Oier Gil Zapirain - François Loustau (La Maison) - Kunsthal - Jorge Marín - Alban Morlot (Spacejunk) - Nausica Sánchez (Ezmugak) - Natacha Sansoz
Bazkidea Nafarroan
Huarte Arte Garaikideko Zentroa - Centro de Arte Contemporáneo
Erakunde hauen laguntzarekin
Eusko Jaurlaritza - Gipuzkoako Foru Aldundia - Kutxa Fundazioa - Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea
Gobierno Vasco - Diputación Foral de Gipuzkoa - Kutxa Fundazioa - Eurorregión Nueva Aquitania-Euskadi-Navarra
Gouvernement basque - Députation Forale du Guipuscoa - Eurorégion Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Navarre
Esker ona
Gaueko laneko bidaide mugalariak
Compañeros/as de viaje en el gaueko lana
BIDASOAREN KARTOGRAFIA EMOZIONALA
Ikerketa eta ekintza proiektu hau tandem formatuan garatu da Maria Jose Noain antropologo eta historialariarekin eta Bitamine Faktoria talde artistiko bezala, Irungo Udalaren Riberako bekari esker. Deialdi horren helburua giza zientzien eta artearen alorrean esparru iraunkor bat aktibatzea da, mugako lurraldea aztertzen duten proiektuak laguntzeko, bereziki Bidasoa ibaia eta bere ingurunea.
Komunitatearen parte-hartzea funtsezkoa izan da Bidasoari lotutako emozioak kartografiatzeko prozesu honetan. Bederatzi hilabetez, ikerketak eta ekintzak lurraldeko biztanleekiko interakzioan jarri dute indarra, hainbat tresnaren bidez, hala nola inkestak, elkarrizketa pertsonalak eta taldekoak, espazio publikoko ekintzak eta lehen hezkuntzako ikasleekin egindako tailerrak.
Horrela, ikerketa bibliografikoa aberastu egin da ahozko testigantzen bilketarekin, batetik, jendeak bere baitan gordetzen duen ibaiaren dimentsio sinboliko eta plastikoen pertzepzioenarekin, bestetik. Azken emaitzak herritarren emozio partekatuak islatzen dituen denboraz kanpoko kontakizun poliedriko bat da, mapa zabalgarri baten itxurakoa. Bidasoko kartografia emozionalaren gaineko ikerketan eta ekintzan oinarritutako sorkuntza artistikoa da.
AUZO SORTZAILEA #1
“AUZO SORTZAILEA” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA Barrios/Auzoak proiektuko emaitzak jasotzen dituen erakusketaren inaugurazioa joan den ostegunean, maiatzak 28, izan zen.
Maialen Arocena, Aitor Izaguirre, Mónica González eta Tania Lozano artista irundarrek egindako baterako lana da. Lehen edizio honetarako hautatu diren auzoetako Auzo Elkarteekin batera egin den lan bat da: Alde Zaharra, San Migel, Elitxu eta Anaka
RIBERA #5
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Memoriaren kontakizuna aberasteko asmoz, laugarren edizioak ikuspegi berriak barneratzen ditu, hala nola, lurralde horretan bizitzeari datxezkion emozioa eta ongizatea, jaioterria edo harrera-lurra izan. Programazio espezifikoak eskualdeari lotutako plazer zahar eta berriak gogorarazten ditu, hala nola txokolatearekin duten lotura, yoga praktika edo zianotipia, antzinako argazki teknika. Gabriel Narzabalen Laiak eskulturaren inguruak dantza garaikidearen inprobisazioa eta yogaren praktika hartzen ditu, biak harpa zeltaren musika inguratzailearekin; gainerako jarduerak, berriz, Santiago kalearen amaieran biltzen dira.
Gonbidatuak
Maldita Lettering / Mikel Remak / Maite Eizmendi / Christian García del Campo / Jaime de los Ríos (Arteklab) / Oier Gil / Iker Eizagirre / Cia. La Máquina de Hacer Pingüinos (Anaïs Sindera - Luis Alberto Rodriguez - Emmanuelle Thomé) / Bitamine Faktoria / Idoia Zabaleta / Bertha Bermúdez
INDUSTRIA SORTZAILEEN JARDUNALDIA #5
Berrikuntzaren inguruko jakintzak eta jardunak elkar trukatzeko topaketa
Kultura- eta sormen-industriak gaur egungo sektorerik indartsuenetarikoak dira, jakintzaren ekonomia berrian duten funtzio estrategikoa eta haien balio erantsi handia dela eta. Industria sortzaileen jardunaldiei esker, proiektu berritzaileak kaleratzeko lanean diharduten tokiko enpresen egitasmoak ezagutzeko aukera ematen da. Aldi berean, topaketa honi esker ekintzaileen arteko harremanak ahalbidetzen dira, sinergiak eta kolaborazioak erraztuta, sormen-industriaren ehuna sendotzearren.
Ekitaldi honek Euskal Herriko hainbat enpresa eta elkarte biltzen ditu, haien negozio-ideiak aurkezteko eta berrikuntza-prozesuak eta produktuak/zerbitzuak merkatuan nola txertatzen dituzten azaltzeko. Sormena eta berrikuntza hizpide, eztabaidarako eta hausnarketarako gunea ere bada, non partaideen jakintza eta jardunak elkar trukatzeko aukera baitago.
Irungo Udalaren Sustapen Ekonomikorako saila eta Bidasoa Activa Bidasoa Bizirik eskualdeko garapen-agentzia dira topaketa honen antolatzaileak 2013tik.
EGITASMO GONBIDATUAK
3R3D / Borderline Fabrika / Hiritik At / La Kilombera / Mari Matraka / Nymphalur / Wood & Nika
KONTENPORANEA #2
Tokiko arte komunitateak sortutako arte topagunea
Arte garaikideko ekimen hau Irungo Udalaren Kultura sailak bultzatzen du eta Bitamine Faktoriak kudeatu. Topagune honek berezitasun nabarmena du: artista gazteek sortuta eta artista gazteei zuzenduta dago. 2015ean jaio zen proiektu honek sormen, arte eta kultura alorrean diharduten hiriko eta eskualdeko gazteak ahalduntzea du xede. Bertan bat egiten dute goraka doazen artistak, ibilbide luzekoak eta publikoa oro har.
Bigarren edizio honen batzorde antolatzailea Aitor Bengoetxeak (serigrafia eta grabatua), Tania Lozanok (diseinu grafikoa), Tracy Portillak (bitartekaritza eta kultura ondarearen balorizazioa) eta Itziar Elosegik (dantza garaikidea) osatu dute. Programazioa erakusketez, mahai-inguruez, emanaldiez (performance, musika, dantza, antzerkia) eta bestelako diziplinako jarduerez (serigrafia, diseinu grafikoa, horma irudia) hornitu da.
Kontenporanea 2017ko azaroaren 25ean eta 26an ospatu zen Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunean (CBA). Ekimen hau POCTEFA lankidetzarako programari esker kofinantziatua izan da, Ibilbide Paregabeak proiektuaren baitan.
ARTISTA GONBIDATUAK / ARTISTAS INVITADOS / ARTISTAS PARTICIPANTS
AITOR BENGOETXEA, AMALUR LULUAGA, ANA ALLUE, BLAMI, CHRISTOPHE PAVIA, EKIZA, ENERITZ FURYAK, GABRIEL VALLECILLO, HARA NORI, HARSA, IRAITZ ARABOLAZA, IRANTZU LEKUE, JARA NAVARLAZ, JUNCAL ALFONSO, MIRIAM LOIDI, NEREA LEKUONA, NIKO ITURRALDE, ONINTZA ETXEBESTE, PATXI ARAUJO, PAU FIGUERES
Esker ona / Agradecimientos / Remerciements
Irun, Hendaia eta Hondarribiko Udaletako Kultura sailetako arduradunak
Responsables de los departamentos de Cultura de los Ayuntamientos de Irun, Hendaia y Hondarribia
KEOA 2017 katalogoa
KONTENPORANEA #1
Kontenporanea programak artista gazteek eta artista gazteentzat zuzendutako eta egindako arte-proiektu bat egitea proposatzen du. Artearen, sorkuntza kolektiboaren, parte hartzearen, hiriko artearen eta aire zabaleko aisialdiaren topagunea, Irungo Carlos Blanco Aguinaga (CBA) kultur zentro berrian egoitza izanik.
Asteburu baten zehar, deialdi iriki baten bidez hautatutako sortzaile gazteek bere obraerakutsi zuten. Programa eskualdeko artista eta profesional ezagunek eskainitako hainbat ikastaro, hitzaldi eta masterclassekin osatu zen.
Gonbidatuak: Ainara LeGardon (Musika - Inprobisazioa), Rafa Rodrigo (Lightpainting), Zuhar Iruretagoiena (Arte Bisualak), Miriam Isasi (Arte Bisualak), Joseba Larratxe (Komikia), Hernán Ordóñez (Diseinua), Jaime de los Ríos (Arte digitala), Zarzaparrila (Musika), Judas Arrieta (Arte Plastikoak), Cielo Raso (Dantza Garaikidea), Thais R. Varela a.k.a. Azulclarito Casiblanco (Argazkilaritza), Mai Egurza (Ilustrazioa) y Cobirds (Musika).
Jardunaldia aurrera eramateko gazteen komite bat sortu zen, antolaketa kultural batek behar dituen departamentuak lantzeko. Bitaminek proiektu osoaren koordinazio orokorra egin du, gure esku dagoen aholkularitza, laguntza, tresnak, sareak eta kontaktuak eskainiz.
ITSASARGI & KIMA / INSTALAZIOAK
Bitamine Faktoriak Eguberriko azokaren karietara, proiektu artistiko berezi bat diseinatu eta zuzendu zuen. Talde-lanak, hogei bat artistarekin lankidetzan gauzatuta, ikusleen arreta erakartzeko eta tokiko sormen-komunitatearen lana nabarmentzeko xede izan du, kultura sektorearentzat urte nahasi eta zail bati amaiera emate aldera. Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomia Arloak sustatutako jarduera da azoka.
ITSASARGI ✨
Itsasargi esku-hartzeak gure arreta erakartzen du eta beste ikuspegi batetik behatzera gonbidatzen gaitu, inguratzen gaituenaz hobeto jabetzeko. Metafora bisual honek argia dakarkigu, etortzear dagoen ona irudikarazten gaitasunaz.
Espazioa hartzea, airearen handitasunak betetzen du hutsunea.
Formen metaketak inguratzen gaituenaren dimentsioa argitzen du.
Metafora bisual honek geldiarazten gaitu, eta jabetzen ez garen ingurua behatzera eragin.
Hain astiro pasatzen dira uneak, non so egitera bultzatzen gaituzten.
Farozainak : Judas Arrieta, Iñaki Oyarzabal, Bitamine Faktoria
Argiztapena : Jose Zapiain
/
KIMA 🌿
Esku-hartzean kultura alorrean lanean diharduten Irungo eta eskualdeko hainbat artistaren obrek egiten dute bat. Haien ekarpenek hurbileko ikuspegi artistiko bat eskaintzen digute testuinguru berezi honetan, zuhaitzetatik muskildutako adar-kima berriak balira bezala.
Bertako kimuak:
AG Caligrafía - Ainhoa Gordo, Ane Borreguero Oliden, asiertxosololaama!!!, Cristina Juaniz, Goizeko Izarra, Hache - Sarah Grandes, Haritzetan Atelier, Iciar Sánchez Parra, Iratxe Aires, Iratxe Colado, Itsaso Labari, Itziar Basterretxea Seijo, Javier Paule, Julia Lasa, Juncal Alfonso Aguilar, Loidi Miriam, Lorena Martínez Oronoz, Maialen Arocena, Mr Woodman, Patri Taberna Solbes, Patricia Gómez Rojo Inwoko, Restta estudio - Raquel Garcia, Von Jauregi, Xabi Amunarriz Rodriguez
Artea eta kultura etengabe sortzen omen dira, iturburu amaiezina dela uste dugu. Baina, gure zuhaitzak zaintzen ditugun bezala, kultura eta artistak ere zaindu behar ditugu haz daitezen.
Aurten bestelako adar-kima sortu dira plazako zuhaitzetan, artea darie adarrei. Eta baso mardul batek eguzkitik eta euritik babesten gaituen modura, arteak ere hala egiten duela sinetsita gaude.
KONTENPORANEA #3
ERAIKUNTZA
Kontenporanearen hirugarren edizioak eraikuntza du ardatz, ideiaren kontzepzio zabalean, lau norabidetan hedatzen den programazio sendo eta jasangarria konfiguratzeko: ideien sorkuntza, eremua, gizartea eta ingurumena. KEOA 2019 ekitaldiak kanpoaldean dago kokatuta, gure eskualdeko arte-proiektuei ikusgaitasun handiagoa emateko eta hiritarrekiko harreman berriak sustatzeko.
Oraingoan, Andrea Villamor Sanchez eta Patricia Taberna Solbes (Irun), Ane Lekuona Mariskal (Hondarribia) eta Viveca Tallgren (Hendaian bizi den Finlandiako emakume bat) izan ditugu komite antolatzailearen kide. Haiek guztiek artearen historian, kultura-kudeaketan eta diseinu grafikoan dute eskarmentua. Lantaldeak duen diziplina anitzeko izaerak prozesua aberastu du; Bitamine Faktoriak, berriz, laguntza eta gidaritza eskaini.
Kontenporanea 2018ko maiatzaren 18tik 20ra ospatu zen Irungo San Juan Plazan.
ARTISTA GONBIDATUAK
AINARA LEGARDON / ANDREA ESCARGOT / ALLAN DAASTRUP / AUTOBIOGRAPHIKAL / DAUDANE / HELENA GOLAB / IGOR REZOLA / OLALLA GÓMEZ / SOLAR SOUND SYSTEM / TODO POR LA PRAXIS (TXP)
ERAKUSKETA
AKSEL HAAGENSEN / CAMILLE PERROTTET / DAVID SALCEDO / FERNANDO ANTONIO VELÁZQUEZ / MAX PROVENZANO / NAUSHIN AHMED / RAFAEL TRIANA / ROJO SACHE / SEAN CHAM
ARTE MERKATU ESKURAGARRIA
APOTHEKE STUDIO, ARRAMAZKA, BASQUE CERAMIC DESIGN, CAMILLE PERROTTET, GAROA ILUSTRAZIOAK, IMANOL RIBERA, JONE TABERNA, JULIA LASA, LEIRE LLANO, MIRIAM LOIDI, MR. WOODMAN, OUCHINI, ZOCCO HANDMADE, + LO VI (muffins & cookies faites maison)
ESKER ONA
GORKA LOMEÑA SLU
Gorka Lomeña eraikuntza enpresari eta bere lantaldeari jarduera guztiak hartu zituen azpiegitura prestatzen eta antolatzen eskainitako laguntzagatik.
KEOA 2018 katalogoa
RIBERA #6
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu, uraren kulturak harreman sozialetan duen eragina ere aintzat hartuz. Diziplina anitzeko prozesu artistikoetan oinarritzen da eta elkar sorkuntzaren, partaidetzaren, ikerketaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egiten du. Seigarren edizioa 2021eko irailaren 18an, larunbatarekin, ospatuko da Bidasoaren ibaiertzean. Urrian berriz emaitzen aurkezpena burutuko da CBA gunean.
CHECKPOINT
Infogunea
OROIMENAREN HORMAK
Horma esku-hartzea
MAIALEN AROCENA
JABIER RODRIGUEZ
RIBERA BEKAK
Humanitateen eta arteen alorrean ikerketa-ekintza izaerako proiektuak garatzeko esparru iraunkorra sustatzen du deialdi honek. Artista + antropologo bikoteak mugaz gaindiko lurraldean, Bidasoa ibaian eta bere eremuan bereziki, lanean aritzen dira.
Mugaz besteko esanahi kulturalak
Amaia Molinet y Olesya Dronyak
Ribera beketako bati esker aurrera eramandako izen bereko proiektuaren esparruan egindakoikerketan oinarritutako esku hartze artistikoa.
Larreaundi, langile-auzo baten dokumentala
Tamara Cuéllar y Félix Martín Cámara
Instalazioa (argazkiak)
Langile-auzo berri batean memoria bisuala. Larreaundiko auzotarren testigantza eta oroitzapenetan oinarritutako dokumentala.
10:00h
ABERE BA
BIGARA
Palíndromo Tailerra - Materialak barne
Palindromoak ezagutuko ditugu animalien izenekin jolasean: hitza, irudia eta ahotsa.
Iraupena: ordubete
11:00h
“ORILLAS”
INKO MARTIN
Radioperformance
“Orillas” fikziozko soinu-lan bat da. Ahotsaren, zuzenean sortutako soinu-efektuen eta soinu-atzealdeen bidez, soinuan zeharreko bidaia bat proposatzen die ikus-entzuleei. Horretarako, emakumezko antropologo batek Peruko Amazonasen bizi duen esperientzia izango da ardatz; hots, berez garenarekiko eta inguratzen gaituenarekiko konexio-, esplorazio- eta berraurkitze-esperientzia.
Gidoia eta muntaketa: Inko Martín. Antzezlea: Saioa Royo. Soinu-teknikariak: Mikel Cerezo eta Eneko Yaben.
10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
Iraupena: 40 minutu
12:00
NATURA ETA DARDARA
IDOIA ZABALETA, SOFÍA ASENCIO, CHUS DOMINGUEZ Y TOMÁS ARAGAY
Ibilaldi gidatua
"Natura eta haren dardara" ekimenak ibilaldi pausatu bat proposatzen du Bidasoa ibaiaren ertzean barrena, haren itsasorako bidean. Ibaiko korronteak ahots eta ikuspuntu desberdinen bidez begiratzeko eta entzuteko gonbita egiten zaie ibiltariei.”
Iraupena: ordubete
7 urtetik gorakoentzat gomendatua
Abiapuntua: checkpoint-a; 10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
13:00
BELARRIZ SU(S)MATU
MAITE ARROITAJAUREGI (MURSEGO)
Tailerra
Gure inguruan etengabe hedatzen ari den pieza musikal bat da soinu-paisaia; gu, aldiz, haren entzule, jole eta konpositore gara aldi berean.
Iraupena: ordu eta erdi
10 urtetik gorakoentzat gomendatua
KONTENPORANEA #5
Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena. Diziplina desberdinak batzen dituen izaera kolektibo eta kolaboratzailea duen proiektua da Kontenporanea. Helburua bertan parte hartuko duten artista edo kolektiboen lanak plazaratzea da, bertako zein beste herrialde batzuetako proiektu artistikoak ezagutarazteko, baita egileen esperientziak partekatzeko asmoarekin.
Edizio honetan gai nagusia barnealdea eta kanpoaldearen arteko kontrastea izango da, azken urte hauetako egoera mugatuaren harira.
Etxearen eta espazio publikoaren artean muga bat sortu dela sentitzen dugu hainbat eremutan ondorioak eraginez: eremu erlazionalean, emozionalean, psikologikoan, ekonomikoan eta abar.
Aurtengo Kontenporanean espazio bat sortu nahi dugu non gure bizipenen ikuspuntuak konpartitu ditzagun, dikotomia honen inguruan lan egin eta horrela ulertzeko.
TALDEA
Anne Bravo
Alba Aguado
Patricia Echegaray Altuna
ARTISTAK
Natacha Sansoz, Lucie Lafitte y Chloe Serieys
Miren Barrena + Lola
Cecilia Payne
Maitane Gajate
KI-KIs
Miti comunidad artística + Leo Pum
Eloisse Louisse
Lanbroa
ERAKUSKETA
Claire Le Pape / Burdeos - Metamorphosis
B/.Z / Bilbao - Retour-image
Gaspar Acebo / Argentina - Hoja rasgada y arrugada
Jaime Yacaman / México - Bilbao - Somos aves
Kontxi Gutierro / Hondarribia - Exterior, HAYEDO después del incendio
Oksana Pohrebennyk / Ucrania - Bilbao - Mientras me sonrojo, Muero
Silvia Jiménez Pumar / Bilbao - Ellas
Susana Ferreira / Irun - Txingudi Ikastola fragmento.
ARTMARKET:
AG Caligrafía
Sarah Rasines
Neela
No caduca nunca
El taller de la charo
Mirimebadesign
Patri Taberna
Menier
Bermi
Alabama Banana
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA
Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu hau.
Ikergai diren edukien gaineko bitartekaritza-ariketa praktiko bat egitea du ardatz proiektuak. Helburua ez da mugatzen hainbat pertsonaia, gertakizun, zaletasun eta beste nabarmentzera; alegia, haiek guztiak zeharka lantzen ditu, diziplina artistiko desberdinen bidez.
Ziur gaude kulturartekotasuna (muga kontuan hartuta, egungo testuinguruan) jorratzen duen halako ikerketa batek emaitza pluralagoak eskaintzen dituela lurralde honen memoria historikoaren alderdi askoren berrikuspenari dagokionez. "Globalizazio-aroan, kulturartekotasuna da sasi-ziurtasun etnozentrikoen edo diziplinazkoen ikergairik esanguratsuena, galdetzaileena" (Canclini, 2006: 101). Integrazioa lortze aldera landu behar dugun tresna da kulturartekotasuna. Elkarrizketa gure bizikidetasunaren oinarria da, elkarri uler diezaiogun eta aniztasuna aberastasun kulturaltzat eta mundu mailako ondare immaterialtzat jo dezagun.
“Atlas” izena hautatu dugu faszikulu didaktikoen sorta bat Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin bateratzearen emaitza delako, garrantzizko alderdi sozialak nabarmenduz. Berez, kokapen geografiko jakin bateko istorioak kontatzen dituzten hamar koaderno txiki dira, María José Noain Maurak dotoretasunez idatzitakoak eta adin guztietara egokitutako hizkera dutenak.
Testuak: María José Noain Maura
Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Itzulpena: Joxan Elosegi
LG D 00104-2022
2022
Bibliografia
Aldizkari Zientifikoen Ataria - Ausart 10.
Massetani Piemonte, Helga. 2022. «Bidasoako Atlas Emozionala». AusArt 10 (2).
CBA SORKUNTZA ESPAZIOA / LANDA-LANA
2021ean, Irungo Udaleko kultura-arlotik, CBA kultura-zentrorako programatutako handitzearen ondorioz, handitze horren zati bati buruzko gogoeta bat hasi zen, sorkuntza-gune batera bideratuko dena.
Edukiaren ikuskera orokorrari, erabilera espezifikoei, lortu nahi diren helburuei eta tokiko testuinguruan lekua izango duen espazio bat proiektatzeko kontuan hartu behar diren behar espazialei buruzko hausnarketa-unean gaude.
Lortu nahi den helburua kultura-arloak sustatutako kultura-proiektu estrategikoei ostatu ematea da, baina, bestalde, proiektu horiek elkarrekin bizitzea eta hiriko beste kultura-eragile publiko eta pribatu batzuez elikatzea, baita zentroko gainerako gune eta proposamenez ere.
Erronka horretatik abiatuta, landa-lan bat proposatzen da. Hiru saio egin ziren kultura eta gazteria arloko lantaldearekin, tokiko arte-kultura sortzeko eta zabaltzeko gune baten erabilgarritasuna proiektatzeko eta dimentsionatzeko landu beharreko hiru gai nagusiei buruz.
Saio bakoitzak alderdi jakin bat izan zuen ardatz:
– Diskurtso-lerroa
– Nazioko eta nazioarteko testuinguruaren azterketa.
– Proiekzio lokal-espaziala.
Landa-lana amaitu ondoren, txosten bat idatzi zen kokalekuaren alderdi sozial eta kulturalari begira, haren erabilgarritasunaren eta bizigarritasunaren ildotik
KULTURBOX
Kultura kontsumitzeko modua nabarmen aldatu da azkenaldian. Digitalizaziorako dauden joerei koronabirusaren eragina gehitu zaie. Horrek eragin oso negatiboa izan du aurrez aurreko kultura-jardueraren garapenean, baina artea eta kultura kontsumitzeko modu berriak garatzeko aukera eman du, online eta gehien interesatzen zaizkigun edukiak aukeratuz, horietaz gozatzeko, nahi dugunean, nahi dugun lekuan eta nahi dugun bezala.
Parametro-aldaketa horrek, jakina, arte-sorkuntzarekin, artearen kontsumoarekin eta kultura-ondarearen hedapenarekin zerikusia duen guztiari eragiten dio. Gainera, gogora ekarri behar da ondarearen balio-katearen eta elkarri lotuta dauden sei urratsen garrantzia: identifikazioa, dokumentazioa, balorazioa, kontserbazioa, hedapena eta hausnarketa.
Bi kontzeptuak batuta, hau da, kontsumo artistiko-kulturalaren modu berriak eta ondarearen balio-katearen garrantzia, sortu da proiektu hau, eta artearen eta ondarearen zabalkundea du ardatz, diseinuaren eta arte garaikidearen giltzarrietatik zaindutako estetikarekin uztartuta. Horrela sortu zen KulturBox, kulturara modu erraz, inklusibo eta erosoan hurbiltzeko kutxa artistiko sorta, kalitatezko formatu berri bat eskainiz, arlo ludikoa barne hartzen duena eta kultura nahieran gozatzeko aukera ematen duena.
Kulturarekiko eta artearekiko nolabaiteko interesa duen edonorentzat diseinatua dago KulturBox, edozein dela ere duen prestakuntza edo ezagutza. Jende geldiezina, ingurunea ezagutzeaz arduratzen dena eta inguruko ondarearekiko sentsibilitatea duena, ezagutzeko eta ikasteko gogoa duena, baina baita kalitatezko aisialdiko jarduerak bilatzeko gogoa ere.
Maria José Noain Maurak (Aspasiako bidaiak proiektukoa) eta Bitamine Faktoriako Helga Massetani Piemontek osatutako tandemak babesten du KulturBox proiektua.
Bidasoako Atlas Emozionala - ERAKUSKETA
2023.02.03 / 2023.06.04
OIASSO MUSEOA
"Ezin da ibai berean bi aldiz bainatu". Esaldi ezagun hori Heraklito filosofo grekoarena da antza, eta ezin hobea da Bidasoari buruz gogoeta egiteko. Antzinatik, muga bat da ibaia, eta horrek aukera eman dio gertaera historiko asko eta askotarikoak ikusteko, haren ibaiertzetan hizkuntzak entzuteko, ospakizun eta tragedia handiak jasotzeko, eta, ezinbestez, denboraren joanaren lekuko bihurtu da. Bidasoa ibaia da erakusketa honetako protagonista, eta bizia hartzen du, bertako biztanleen ahotsen bidez.
2019an, Irungo Udalaren Ribera beka jaso zuten Helga Massetani Piemontek (Bitamine Faktoriak) eta María José Noain Maurak (Los Viajes de Aspasiak), proiektu bat garatzeko, Une hartan “Bidasoaren kartografia emozionala” izena eman zioten. Aldez aurretik, lan bat egin zen kartografia artistikoaren historiari buruz, eta horren ondoren, ikerketa antropologiko bat egin zen. Ikerketa horretan, talde-inkestak eta -elkarrizketak eginez, Bidasoaren ertzetako biztanleek nolako pertzepzio emozionala duten jaso zen. Horrela, ibaiaren oroimenaren mapa kontzeptual eta artistiko bat egin zen.
2021ean jarraitu zuen proiektuak, eta beste dimentsio bat hartu eta "Bidasoako Atlas Emozionala" bihurtu zen. Orduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Olatuak dirulaguntza eman zuen, eta Irungo Udalak, berriz, sorkuntzarako laguntza, eta laguntza horiei esker, ikerketa hura artista-liburu bihurtu zen: hamar koaderno literario eta historiko argitaratu ziren, Elena Odriozolak ilustratuta. Herritarrek ikerketa-fasean gehien nabarmendu zituzten gaietako hamar aukeratu ziren, eta, orain, hamar modulu bihurtu dira, erakusketa hau osatzeko. Modulu bakoitzak alderdi bati buruz hitz egiten du, baina ez informatzeko soilik; izan ere, instalazio artistiko honen asmoa da oroitzapenak gogora ekartzea, emozioak piztu eta nahastea, eta joan ginena, garena eta izan nahi duguna ahanzturatik erreskatatzea. Norberak aukeratzen duen hurrenkeran ikus daitezke: garrantzitsuena da haietan barrena ibili behar dela, ibaiko urak bezala. Azken finean, filosofo greko hark berak esan zuen bezala, emanean da dena, deus ez da gelditzen.
KREDITUAK / CRÉDITOS
Komisariotza / Comisariado: Helga Massetani Piemonte, María José Noain Maura
Ilustrazioak / Ilustraciones: Elena Odriozola
Ekoizpena / Producción: Ander Garmendia
Eskerrak / Agradecimientos
Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa / Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa.
Hondarribiko Udala / Ayuntamiento de Hondarribia
Irungo Udal Artxiboa / Archivo Municipal de Irun
Kutxa Fundazioa
San Telmo Museoa
Irungo Memoria Historikoaren Bulegoa /Oficina Memoria Histórica de Irun
José Luis Noain Cendoya
Kutxateka
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak / Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”
Eta ikerketa-fasean parte hartu zuten guztiei. / A todas las personas que participaron en la fase de investigación.